Trantsizioa euskal herrian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,44 KB

 

TRANTSIZIOA EUSKAL HERRIAN

Trantsizio Politikoaren aldian 1976ko abenduan hasi zen Hego Euskal Herrian, Erreforma Politikorako Legearekin batera.

Amaitu, berriz, Euskal Herriarentzako Autonomia Estatutua onartzearekin (1979) eta Nafarroarentzako Foruen Hobetzearekin. Aldi horren hasieran liskar Eta ika-mika ugari izan ziren, bai politikaren esparruan, bai gizarte Mailan ere.

  • 1979ko EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA ESTATUTUA

1977ko ekaineko Hauteskunde orokorretako emaitzetan, UCDk irabazi bazuen ere, euskal Eta kataluniar nazionalismoen indarra agerian geratu zen.

Autonomia aurreko Prozesua egia bilakatu zen 1978ko urtarrilean, Suarezen gobernuak Euskal Batzorde Nagusia sortu zuelako, alegia: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan alderdi parlamentario guztietatik aukeratutako senatari eta Diputatuek osatutako erakundea. Zeregin nagusiak estatuaren proiektua Egitea eta estatuko eskumenen eskualdatzea hitzartzea ziren.


Estatutu proiektua Osatzean, muga geografikoa izan zen tirabira iturri.

Testua idaztean, Aurretik EAJk egindako proiektu hartu zuten oinarri, eta beste indar Eta alderdi politiko batzuek berretsi egin zuten.

Erabat onartu Aurretik, gobernuko alderdiak hasiera batean zalantza izan bazuen Ere, azkenean onartu egin zuen. Estatutu proiektu hori Gernikako Batzar Etxean aurkeztu zuten, 1978ko abenduaren 29an. Baina aldez Aurretik, Joan Karlos I.A erregeak Espainiako Konstituzioaren berri Eman zuen Gorte Nagusien aurrean.


Euskal Batzorde Nagusiaren hurrengo zeregina eskumenen eskualdatzea negoziatuko eta Xedatuko zuen batzorde bat aukeratzea izan zen.

Lehenengo Eskualdatze sortak erantzukizuna eman zien, batik bat, ekonomiaren Alorrean, industria, merkataritza eta nekazaritza nabarmentzen Baitziren.


Konstituzioa Onartu ondoren, UCD beste hauteskunde prozesu bat egiteko proposamena Egin zuen.

Hego Euskal Herrian, EAJ izan zen berriro ere boto gehien jaso zituen alderdi Politikoa.

Suarezen Gobernuarekin elkarrizketak izan zituen.

  • GERNIKAKO ESTATUTUA

Negoziaziorako Tartea ireki zen talde nazionalistaren eta UCDren gobernuaren artean.

Alderdien arteko Hurbiltze bat gertatu zen, hitzarmen politiko bat lortu zuten eta, 1979ko urriaren 25eko erreferendumean, Gernikako Estatutua onartu Zuten.

Aurrez idatzitako Estatutuarekin, hau da, Gerra Zibilean indarrean egon zenarekin Eskatuz gero, Gernikakoak ez zuen aldaketa handirik erakusten, baina Ordura arte onartu gabeko autogobernu maila eta euskal herritarren Eskubideen aitortza biltzen zituen.

Estatutuan Xedatutakoaren arabera, hautatutako gobernu sistema parlamentarioa Zen, eta, beraz, Eusko Legebiltzarra sortu zuten; 75 diputatuk Osatzen zuten, hiru Lurralde Historikoetako bakoitzeko 25 ordezkarik, Legebiltzar horrek lehendakariarengan jarri zuen bere konfiantza Osoa.

Autonomia Estatutuaren berezitasunaren oinarria foruak eta eskubide historikoak Aitortzea zen.

Euskal Autonomia Erkidegoa Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Lurralde Historikoekin Osaturik geratu zen.

Hiru probintziek Ordezkarik zituzten gobernuko erakunde guztietan Legebiltzarrean eta Eusko Jaurlaritzan, eta, era berean, bakoitzak bere erakundeak Zituen, esate baterako, Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiak.

1983. Urtean, Lurralde Historikoen Legea onartu zuten, lurralde antolaketa hobeto Taxutzeko eta erakunde bakoitzaren eskumenak definitzeko.


Probintziako Aldundi bakoitzak zergak ezartzen eta biltzen ditu, eta zenbateko Orokor horretatik zati bat Eusko Jaurlaritzako Ogasun Sailari emango Dio. Era berean, Eusko Jaurlaritzak Madrilgo gobernu zentralari Kupoa Deritzona igorriko dio. Gobernu autonomiak eskumenak ez dituen alor Horietako gastuak ordaintzeko erabiltzen da.


Entradas relacionadas: