Trantsizioa euskal herrian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,21 KB

 

Bere bigarren gobernuan, 1979ko martxoan Hauteskundeetan garaile atera zen eta 1981eko urtarrilera arte iraun zuen. Urte Bereko apirilean, demokrazia garaiko lehen udal hauteskundeak antolatu Zituzten. Hauteskunde horietan UCDk irabazi zuen berriz ere, baina elkartutako Ezkerreko indarrek lortu zituzten estatuko alkatetza garrantzitsuenak. Modu Horretan, UCDk zailtasun latzak izan zituen: emaitza txarrak, barne tira-birak, Krisi ekonomikoa, armadaren presioa… Azkenean, 1981eko urtarrilean, Suarezek Dimisioa eman zuen.

Suarezen ordezko, Leopoldo Calvo Sotelo proposatu zuen UCDk. 1981eko otsailaren 23an, estatu kolpe Baten mehatxua egia bilakatu zen. Diputatuen ganberan Calvo Soteloren Inbestidura bozkatzen ari zirela, Tejero koronelak, guardia zibilen Destakamendu batekin, hemiziklora sartu eta gobernuko kideak eta han zeuden Diputatuak atxiki zituen. Estatu Nagusiko Batzarra, berriz, jazarraldia Desegiten saiatu zen, eta erregeak erregimen konstituzionala babesten zuela Adierazi zuen eta estatu kolpeak, horrela, porrot egin zuen. Estatu kolpetik bi Egunera, Calvo Sotelo izendatu zuten gobernuko presidente.


BILAKAERA EUSKAL HERRIAN:
Trantsizio politikoaren aldia 1976ko abenduan hasi zen Hego Euskal Herrian, Erreforma Politikorako Legearekin batera eta amaitu, Berriz, Euskal Herriarentzako Autonomia Estatutua onartzearekin (1979) eta Nafarroarentzako Foruen Hobetzearekin (1983). Aldi horren hasieran liskar eta Ika-mika ugari izan ziren, bai politikaren esparruan, bai gizarte mailan ere.

1979ko Euskal Herriko Autonomia Estatutuari begira, 1977ko ekaineko hauteskunde orokorretako Emaitzetan, UCDk irabazi bazuen ere, euskal eta kataluniar nazionalismoen Indarra agerian geratu zen. Autonomia aurreko prozesua egia bilakatu zen 1978ko Urtarrilean, Suarezen gobernuak Euskal Batzorde Nagusia sortu zuelako: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan alderdi parlamentario guztietatik aukeratutako senatari Eta diputatuek osatutako erakundea. Zeregin nagusiak estatuaren proiektua Egitea eta estatuko eskumen eskualdatzea hitzartzea ziren.

Estatutu proiektua osatzean, muga geografikoa izan Zen tirabira nagusia. Testua idaztean, aurretik EAJk egindako proiektua hartu Zuten oinarri gisa, eta beste indar eta alderdi politiko batzuek berretsi Zuten. Gobernuko alderdiak hasiera batean zalantza izan bazuen ere, azkenean onartu egin zuen. Estatutu proiektu hori Gernikako Batzar Etxean aurkeztu Zuten,1978ko abenduaren 29an. Baina aldez aurretik Joan Karlos I.A erregeak Espainiako Konstituzioaren berri eman zuen Gorte Nagusien aurrean.

Euskal Batzorde Nagusiaren hurrengo zeregina eskumen Eskualdatzea negoziatuko eta xedatuko zuen batzorde bat aukeratzen izan zen. Lehenengo eskualdatze sortak erantzukizuna eman zien, batik bat, ekonomiaren Alorrean, industria, merkataritza eta nekazaritza nabarmentzen baitziren. Negoziazio luzeak izan ziren orokorrean.

Gogoratzen badugu, Konstituzioa onartu ondoren, 1979ko Hauteskundeak egin ziren. Hego Euskal Herria, EAJ izan zen berriro ere boto Gehien jaso zituena, eta horrek Suarezen gobernuarekin elkarrizketak izan Zituen. Ildo horretatik, Gernikako Estatutua daukagu. Negoziaziorako tartea ireki zen talde nazionalistaren Eta UCDren gobernuaren artean. Alderdien arteko hurbiltze bat gertatu zen, Hitzarmen politiko bat lortu zuten eta, 1979ko urriaren 25eko erreferendumean, Gernikako Estatutua onartu zuten. Estatutu hori aurrez idatzitako Estatutuarekin, Gerra Zibilean indarrean egon zenarekin, alderatuz gero, ez ditugu aldaketa Askorik ikusten, baina bai autogobernu maila altua erakusten zuela. Estatutuan Agertu bezala, gobernu sistema parlamentarioa zen, eta beraz, Eusko Legebiltzarra sortu zuten: 75 diputatuk osatzen zuten, hiru Lurralde Historikoetako bakoitzeko 25 ordezkarik. Legebiltzar horrek lehendakaria Aukeratzen zuen. Autonomia Estatutuaren berezitasunaren oinarria foruak eta Eskubide historikoak ziren: hezkuntza konpetentzia, finantzaketa propioa, Kontzertu ekonomikoak, polizia propioa: Ertzaintza, eta Foru Aldundiak.

Ezaugarrien artean, berezienak lurralde antolaketa eta Kontzertu ekonomikoak dira. Lurralde antolaketan, Euskal Autonomia Erkidegoa Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Lurralde Historikoekin osaturik Geratu zen. Hiru probintziek ordezkariak zituzten gobernuko erakunde guztietan Eta, era berean, bakoitzak bere erakundeak. 1983an, Lurralde Historikoen Legea Onartu zuten, erakunde bakoitzaren funtzioa definitzeko eta arautzeko. Kontzertu Ekonomikoei dagokienez, Probintziako Aldundi bakoitzak zergak ezartzen eta Biltzen ditu, eta zenbateko orokor horretatik zati bat Eusko Jaurlaritzako Ogasun Sailari emango dio. Era berean, Eusko Jaurlaritzak Madrilgo gobernu Zentralari Kupoa deritzona igorriko dio.

Entradas relacionadas: