Trantsizio garaia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,75 KB

 

TRANTSIZIO POLITIKA: 1978ko KONSTITUZIOA ETA 1979ko AUTONOMIA ESTATUTUA

(1975-1982)


1975etik 1982ra bitarteko garaiari deitzen zaio Trantsizioa.
Espainiar gehienek ez zuten sistema autoritarioa izaten jarraitu Nahi, baina demokrazia ezartzeko bideak nahiko zailak ziren. Modu baketsuan Egin zen erreforma demokratikoa, hainbat eta hainbat faktorek bat egin zuten, Eta demokrazia txertatzea eta egonkortzea ekarri zuen.

Esan bezala, zenbait faktorek bat egin zuten. Batetik, politikoak : 1975eko azaroaren 22an, Espainiako errege izendatu zuten Joan Karlos I.A eta horrek demokrazia Ezartzeko asmoa zeukan. Gogoratzen badugu, Estatuaren Lege Organikoak Francori Hil arteko boterea ematen zion baina ez zuenez ondorengorik jaso, boterea Gorteen eta gobernuko presidentearen esku geratu ziren. Arias Navarro zen Francoren azken gobernuko presidentea eta hura monarkiaren lehen gobernuko Presidente izan zen. Hasieran, aldaketarako zantzu batzuk onartu bazituen ere, Laster geratu zen agerian bere nortasun immobilista eta kontserbadorea, eta Hori ez zen komeni demokrazia ezartzeko. Faktore sozialen barruan, Francoren Heriotzaren ondoren, oposizio politiko demokratikoa, lider sindikalak eta Politiko-kideak mugimenduan jarri ziren eta sarri kalera ateratzen ziren Amnistia eta askatasuna eskatzeko. Katalunian eta EHn autonomia eskatzen zuten Ere. Elizaren aldetik, horrek babestu zuen demokraziaren bidea. Vatikanoaren II. Kontzilioak ematen zuen babes hori, batez ere. Tarancon Madrilgo kardinalak irekitasunaren sermoi bat eman zuen Europako herrialdeetako Pertsona ospetsuen eta ordezkarien aurrean. Azkenik, armadaren barruan, Erregeari leialtasuna erakusten zioten, nahiz eta goi agintari militarrek Jarrera immobilistak defendatzen zituzten.

Trantsizioak ezaugarri ezberdinak izan zituen Espainiako Estatuan eta Euskal Herrian. Ikus ditzagun.

ESPAINIAREN BILAKAERA: Trantsizio garaia garatzen hasi zenetik sistema demokratikoa ezarri zen artean, Arias Navarro, Adolfo Suárez eta Calvo Sotelo izan ziren Espainiako Gobernuko buru.

Arias Navarrok osatu zuen lehen gobernua, 1975etik 1976ra arte. Horrek proposatu zuen Programak aldaketa mugatuak zekartzan. Hala ere, erreformak biltze eta elkartze Eskubidea jasotzen zituen, baina itxurak itxura, ustezko erreforma horren Helburu nagusia immobilismoaren aldekoa zen. Horren artean, errege berriak Fernandez Miranda izendatu zuen Gorteetako eta Erresumako Kontseiluko Lehendakari. Horrek erreforma politikoak egin ziten. Erreforma politiko horiek Aurrera eramateko lehen pausua Arias Navarro gobernutik kentzea zen. Orduan, Kasuen-kasuz, Arias Navarrok dimisioa aurkeztu behar izan zuen erregearen Bateraezintasun politikoak eta pertsonalak hain zirelako nabariak, beste Arrazoi askorena artean.

Adolfo Suarezek Espainiako gobernuaren barruan bilakaera ezberdinak jaso zituen. Bere lehen Gobernuan (1976-1979), Arias Navarrok dimisioa eman eta bi egunera osatu Zenean, azkartu egin ziren prozesu demokratikoaren bideak. Izan ere, amnistia Agindu zuen preso politikoentzat eta oposizioko kide guztiekin elkarrizketak Lortu zituen. Erreformen artean, Erreforma Politikoaren Legea aurkitzen dugu. Horren arabera, bi ganberako Gorteak aukera zitezkeen, Diputatuen Kongresuak Eta Senatuak osaturik. 1976ko azaroan aurkeztu zuten legea Gorteetan, eta Sektore moderatuak lortu zuen garaipena. De Santiago jeneralak, gobernuko Lehendakariordeak, dimisio aurkeztu behar izan zuen eta Gutiérrez Mellado Izendatu zuten haren ordezko. Horren segidan, oposizioko indar politikoek, Koordinazio Demokratikoa izenpean bilduek, zenbait mobilizazio egin zuten Alderdi eta sindikatu batzuk legeztatzeko asmoz. Horren bidez, askatasun Handiagoak eskatzen zituzten, giza eskubideak ezartzea, greba eskubideak Onartzea… Horrek guztiak gizartean tentsioak sorraraztea eragin zuen.

1977ko ekainaren 15ean Gorte Konstituziogileetarako Hauteskundeak egin ziren. Helburu nagusia aurreko erregimen frankista behin Betiko desegitea zen. Hauteskundeetan parte hartu zuten alderdi eta koalizio Ugarien artean, ondorengoak nabarmendu ziren, irabazi zuten ordenaren arabera: UCD (Zentro Demokratikoko Batasuna) Suarez buru zuela; PSOE (Espainiako Alderdi Sozialista Langilea) Felipe Gonzalez buru; AP (Aliantza Popularra) Manuel Fraga Buru, etab.

1978an osatu zuten aipatutako Konstituzioa, eta honako hauek Izan ziren oinarriak: monarkia, erregimen parlamentarioaren ezarpena eta estatu Deszentralizatuaren kontzeptua. Konstituzioaren funtsezko alderdiak honako Hauek izan ziren: aurreproiektu bat egitea, UCDko hiru kideren parte Hartzearekin eta boto gehien jasotako gainerako alderdietako lau kiderekin: PSOE, PCE, AP eta PDC. Horiekin estatu demokratiko berri bat ezartzea zen Helburua. 1978ko abenduaren 6ko erreferendum bat egin zen. Konstituzioaren Antolaketari begira, bi zati nagusi bereizten ziren: lehen zatia dogmatikoa non Oinarrizko printzipioak definitzen ziren eta, bestea organikoa, hiru gai nagusi Biltzen zituena: eskubideak, erakundeak eta lurralde antolamendua. Erakundeen Esparruan, honako banaketa hau finkatzen zen: monarkia parlamentarioa, Zuzenbidezko Estatu Sozial eta Demokratikoa, subiranotasun nazionala eta Autonomien Estatutuak.

Entradas relacionadas: