Tomas akinokoa en arrazoiaren eta fedearen bereizketa eta harmonia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,59 KB

 

TOMAS AKINOKOA




FEDEAREN ETA ARRAZOIAREN ARTEKO BEREIZKETA

Haren ustez, Filosofia eta Teologia bi zientzia desberdin dira beren eduki, metodo eta irizpideetan. Edukiei dagokionez, esan daiteke mundu naturaleko objektuak direla arrazoiaren edukiak; Fedearenak, ordea, mundu naturalaz gaindiko objektuak. Metodoari dagokionez, arrazoia abstrakzioaz baliatzen da, eta Fedea errebelazioaz. Hala ere, zenbait eduki arrazoiaren eta fedearen bidez ezagutu daitezke.

Fedearen eta arrazoiaren artean ez dago kontraesanik, eta kontraesana sortzen denean, kontraesan hori itxurazkoa da soilik, eta arrazoia berrikusi behar da, fedearen bidez onartutako egia errebelatuak ez duelako inoiz huts egiten.

Arrazoiaren eta fedearen arteko bereizketa egitean, bien arteko harmonia bilatzen saiatzen da. Filosofiaren eta teologiaren objektuak bat datozenean, hau da, gai berdinez ari direnean, harmonia egon behar du filosofiak asmatzen duenaren eta teologiak baieztatzen duenaren artean. Jainko bera delako gizaki arrazoiduna sortu duena eta errebelazioaren iturria dena, eta horregatik ezin da kontraesanik egon Jainkoak errebelatzen duenaren eta gizakiak Jainkoak emandako arrazoiaren bidez ezagutzen duenaren artean. Tomas Akinokia bereizketa egiten dut Arrazoiaren eta Fedearen artean, eta harmoniak ahalbidetzen du bien arteko osagarritasuna. XIII. Mende aurreko pentsalariak eta Tomas Akinokoa bereizten dituen desberdintasuna nabaria da. XIII. Mendeko pentsalarien ustez, arrazoia ez zen gai bere kabuz egia lortzeko, eta fedearen argitzapena behar zuen horretarako. Aldiz, Tomas Akinokoak  uste du arrazoiak bere kabuz lor dezakeela egia.

BOST IBILBIDEAK

Tomasek, Jainkoaren existentzia frogatzeko, laburrak eta argiak izanik klasiko bihurtu diren BOST IBILBIDE  adierazten ditu:

Mugimendua: Lehen froga honek, Aristotelesen eragina du, eta munduan dagoen mugimenduaren esperientzia du abiapuntu.

Mugimenduan dagoen oro beste zerbaitek mugitua izan behar du, ezer ezin delako mugitu bere kabuz, eta, infinitura ezin daitekeenez jo mugimenduaren hasiera aurkitzeko, Lehen Motor bat onartu behar da, inork mugitu ezin duena eta mugimenduaren iturri dena. Horri Jainkoa deitzen diogu.

Kausaarazlea
: Bigarren frogak kausa arazlea aztertzen du; kausa oro bere aldetik kausatua da; eta hori beste batek kausatuta, eta, horrela infinituraino jo ezin dugunez, azken Kausa bat existitu behar da. Azken Kausa horri Jainkoa deitzen diogu.

Kontingentziagatik: Hau hirugarren ibilbidea da. Izaki kontingentea bakarrik balego, orain ez litzateke ezer existituko. Horrela, Izaki Beharrezko bat ezinbestekoa da izaki kontingenteak izateko, potentziatik izatera igarotzea ahalbidetzen duena, eta horri Jainkoa deitzen diogu.

Perfekzioenmailetatik
: Laugarren froga honek, izakien perfektasun handiagoaren edo txikiagoaren atzean Izaki Guztiz Perfektu bat onartzen du. Dena dela, “Izaki Perfektu” hori, aldi berean, baliotsua den guztiaren kausa edo zergatia da, balio guztiek berarengandik parte hartzen dutelako.

Kosmosarenordenatik
: Bostgarren froga teologikoa da. Estoikoek adierazia eta Zizeronek eta Senekak zehaztua. Unibertsoan, kosmosean, ordena dago, eta kosmosa bere mugimenduarekin eta bilakaerarekin helmuga baterantz doa. Beraz, helmuga hori jartzen eta adierazten duen Goi Adimen bat existitu behar da, eta Goi Adimen hori Jainkoa da.


Entradas relacionadas: