Tjy

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,36 KB

 
Biztanleria aktiboa:16 urte edo gehiago izanda ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko eskulana eman edo ekoizpen horretan murgiltzeko ahaleginak egiten dituzten pertsonen multzoa da. Lan egiten duen biztanleria, biztanleri aktibo okupatua eta lan bila ari dena, biztanleri aktibo ez okupatua da. Biztanleri ez aktiboak, ez du ordainduko lanik egiten, pentsiodunek, errentadunak, ikasleak eta etxeko zereginetan aritzen diren pertsonak. Biztanleriaren jarduera neurtzeko zenbait indize daude: Jarduera tasa: bilakaera eta aldaketak: bi une bereiz daiteke: *Oraintsu arte behera egin du, emigrazioaren eta menpekotasun tasaren gorakadaren eraginez. Kanporako emigrazioak, batez ere,  gizonezkoen jarduera tasa ukitu zuen eta, barrukoaren eraginez, emakumezkoen biztanleria aktiboa galdu zen hasieran. Menpekotasun tasak gora egin zuen nahitaezko eskolatze aldia luzatu egin zelako, erretiro ordaindua orokortu zelako eta kasu batzuetan, erretiroa hartzeko adina aurreratu egin zelako. *1987tik biztanleria aktiboak gora egin du, bereziki biztanleria aktiboaren inkesta egiteko sistema berriaren eraginez, biztanleria ez aktiboa murrizten du eta. Hala ere, behin-behineko faktorea emakumezkoa lan munduan sartzea da baina oraindik hau ez da asko ematen. Jarduera tasak aldaketak ditu: *Sexuaren arabera. Gizonezkoen jarduera tasak oraintsu arte behera egin du, krisi ekonomikoaren eta industria birmoldaketaren eraginez. Batak eta besteak erretiro aurreratuak ugaritzea eta langabezia aldi luzea eragin zituzten eta, eraginez, langile askok itxaropena galdu eta lan mundu bertan behera utzi zuten behin betiko. Emakumezkoen jarduera tasa, apurka apurka berrezkuratuz joan da. Emakumezkoak lan merkatuan sartzeko arrazoiak ideologikoak, demografikoak eta ekonomikoak izan dira. *Adinaren arabera: Gizonezkoen kasuan, jarduera tasarik handienak 25 eta 54 urte bitartean dago eta, emakumezkoen kasuan 20-24. *Lurraldeen arabera: Jarduera tasak handiak dira dinamismo ekonomikorik handiena duten inguruetan, enplegurako aukera gehiago eskaintzen dituzte ta: mediterraneoko kostaldea, euskal autonomi erkidegoa eta bartzelona. Langabezi tasa: bilakaera eta aldaketak: etapa hauek bereiz daitekez: *1973arte, ez zen arazo larria izan, lan merkatuan zegoen presio demografikoa konpontzeko, kanpora emigratzen zen eta; gainera, emakumezkoek etxetik kanpo ez zuten lanik egiten. *1973 eta 1985 bitartean, langabezia tasak hazkunde handia izan zuen arrazoi hauengatik: krisi ekonomikoa, industria birmoldaketa, atzerrian zeuden emigrante espainiarrak itzultzea, emakumezkoak lan merkatuan sartzea eta biztanle askok lana eskatzea. *7985 eta 1995 bitartean, langabeziak behera egin zuen 1990 arte egoera ekonomikoak hobera egin zuelako; 1995 arte gora egin zuen berriro hamarkadaren hasierako krisiaren eraginez, eta lan eskaintza gelditu eta lanpostuak suntsitu ziren. *1995etik aurrera, langabezi tasak behera egin du, egoera ekonomikoa ona delako eta lan merkatuan sartzen diren belaunaldiak hain ugariak ez direlako. Langabeziak aldaketak ditu adinaren arabera, sexuaren arabera, trebakuntza mailaren arabera, urte sasoiren arabera eta autonomia erkidegoaren arabera.

Entradas relacionadas: