Testu zientifikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,38 KB

 

Gaitasun zientifikoa( eusko jaurlaritza)

EUSKO JAURLARITZA: Definizioa

Gaitasun Zientifikoa kontzeptuarekin honako hau adierazi nahi da:

Jatorria

azaltzean Eta bizitzako testuinguruetan parte hartzean, gizakiak ezaguerak eta

ikerketa Zientifikoa erabiltzeko duen gaitasuna eta nahia.

EUSKO JAURLARITZA: Gaitasun zientifikoaren dimentsioak

Konpetentzia Zientifikoa dimentsioak deituriko multzo handietan dago egituratua.

Dimentsio Horietako bakoitzak azpi-konpetentzia batzuk ditu. Konpetentzia Zientifikoa

lau Dimentsiotan banatu da:

Ezaguera Zientifikoaren ulermena


Dimentsio Honetan, zientzietako oinarrizko kontzeptuen ulermena eta horren Azpian

dauden loturak (hau da, ikus daitekeena kontzeptu abstraktu edo Orokorragoekin

lotuz, Mundu fisikoaren jokaera azaltzen dutenak) sartu dira; halaber, Zientzietan

garrantzitsuak Diren datuen, tresnen eta prozeduren ezaguera aipatu behar da,

loturak, Alderaketak edota sailkapenak egiteko.

Naturaren Errealitatearen azalpena

Ikasleek Barneratutako oinarrizko kontzeptuak ulertzeak iragazki-lana egiten Du

naturaren Errealitatea azaltzeko.

Dimentsio Honetan, natura-fenomenoei buruzko oharrak egiteko arrazoiak edo

azalpenak Eman edo identifikatu behar dira, kasu bakoitzean egokiak diren Kontzeptu,

lege, Teoria edo printzipio zientifikoak erabiliz; beraz, ebidentzia eta datuak aztertzea

adierazi Nahi du. Ebidentzia ikerkuntza zientifikoak edo datu-baseak oinarri Hartuta

lor Daiteke

Ikerkuntza Zientifikoaren funtsezko ezaugarrien azterketa

Ikerkuntza zientifikoaren funtsezko ezaugarriekin lotutako alderdiak sartu dira:

ikerkuntza Gidatuko duten galderak proposatzea eta identifikatzea, ikasleek iker

ditzaketen Hipotesi zientifikoak egitea, aldagaiak kontrolatzea, ikerkuntzak

diseinatzea, Datuak jaso eta irudikatzea, datuak aztertu eta interpretatzea, Ondorioak

ateratzea Eta egoera berrietan aplikatzea. Halaber, arazo kualitatiboak nahiz

kuantitatiboak Konpontzearekin lotutako alderdiak hartu dira kontuan, kontzeptuak

zuzeneanaplikatzea. Dimentsio honen ezaugarri nagusietako bat teknologia berrien Erabilera da, bai informazioa bilatu eta tratatzeko, bai beste tresna Batzuk erabiltzeko (kalkulagailuak...).

Erabaki-hartzeetan Ezaguera zientifikoen erabilera

Honetan, Alde batetik, zientziak, teknologiak eta gizarteak erabaki-hartzeetan Dituzten

loturak Eta erlazioak aztertzen dira eta, beste aldetik, erlazio horiek Norbanakoaren

testuinguruetan Nahiz gizarteko eta munduko testuinguru askotan duten garrantzia

analizatzen Dira.

Entradas relacionadas: