Testu iruzkin kadizko konstituzioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,36 KB

 
  1. TESTUA. CADIZKO KONSTITUZIOA (1812-03-19)

Hemen dudan dokumentuan 1812an aldarrikatutako Cadizko Konstituziotik ateratako  hainbat Artikulu ditugu. Konstituzioa Kadizko Gorteen 1810etik bilduta zeuden Diputatuek idatzi zuten. Herrialdeko lege gorena da, herritarren ordezkariek Idatzitakoa. 1812ko martxoaren 19an aldarrikatu zen, hortik datorkio “La Pepa” Izena.

Dokumentua historikoa da, publikoa (espainiar Guztiei zuzenduta) , edukinarengatik politiko, soziala eta idatzita dagoen Moduarengatik juridikoa dela esan daiteke.

Agiri hau idatzi zenean Espainian Independentzia Gerra ematen ari zen eta momentuko Espainiako erregea Jose I.A zen, “Pepe Botella”, Napoleon Bonarparteren anaia. Azken honek Espainia inbaditu ondoren, Godoyekin sinatutako “Fontainebleauko itunaren” bidez, Karlos IV eta honen Semea Fernando VII.A  Baionara erakarri Eta hauek “Baionako abdikazioa” sinatzea lortu zuen. Horrela Espainiako tronua Bere esku geratu zen eta Napoleonek, nepotismoa aplikatuz, bere anaia jarri Zuen errege.

Herria ez zegoen konforme ez inbasioarekin ez Jose I. Erregearekin eta altxatu egin zen Aranjuezen (inbasioaren kontra) eta Madrilen 1808ko maiatzaren 2an. Azken altxamendu honek independentzia gerrari Hasiera emango zion. Gerra hau gerrillen gerra izan zen eta 1808tik 1813 arte Luzatu zen. Bitarte horretan frantsesen aurka zeuden hainbat herritar Politikoki antolatzen hasi ziren gobernu paralelo bat eratu nahian; horrela Lekuko Juntak sortu ziren, ondoren Junta Probintzialak sortu ziren eta gero, hauek Koordinatzeko, Junta Zentral Gorena sortu zen. Junta honek Fernando VII. A Itzuli arte subiranotasuna bere gain izango zuen. Juntaren helburuetako bat Gorteak deitzea izango zen, bertan konstituzio bat idatzi ahal izateko. Gorteak Cadizen eratu ziren 1810 eta bi urte pasata Konstituzio hau aldarrikatu zen.

Konstituzioaren hasieran Fernando VII.A  aipatzen da (1. Lerro). Izan ere, 1808an Karlos IV.A zen Espainiako erregea baina Antzinako erregimeneko ezaugarriak Mantetzen zituen eta Napoleonekin  Sinatutako  “Fontainebleauko Itunarengatik” frantsesen inbasioa ematean, herriak errege honi botako dio Horren errua eta Fernando VII.A  Erregetzat hartuko dute. Herriak errege honek erregimen liberala Ezarriko zuela uste zuen eta “Baionako abdikazioen” ondoren Frantzian zegoen bitartean Gatibutasunean (2. Lerroa), Napoleonek bahituta, Gorteek hatzen dute Subiranotasuna. Horregatik bere izenean berresten dute dokumentua (1. Parrafoa).

Aipatzeko beste aspektu bat 1. Atikuluan Adierazten dena da, konstituzio hau espainiar gutzientzat dela adierazi nahi Da, baita kolonietan bizi diren biztanleentzat ere (bi hemisferioetako Espainiarrak).

Konstituzio honetan defendatzen printzipioen Artean:

-Subiranotasun Nazionala (3. Art)

-Lege Berdintasuna, zehazki zerga berdintasuna, espainiar guztiek lagundu behar dute Estatu gastuetan, baita noblezia eta kleroa ere, pribilegioak galduz (8. Art). Honetan argi momentuan indarrean zeuden euskal foruen kontra doa.

-Estatu Konfesionala defendatzen da, hau da erlijio oficial eta bakarra egotea, Katolikoa (12. Art)

-Espainiako Gobernamoldea monarkia moderatu eta heredagarria da, erregea konstituzio Honengatik mugatuta egongo da (14. Art)

-Botere Banaketa (15.,16., 17. Art)

oLegegilea, Gorte eta erregeen esku geratzen da.

oBetearaztekoa, Erregearen esku

oJudiziala, Epaitegien esku

-Banakoen Eskubide eta askatasun batzuk defendatzen dira ere, idaztekoa, inprimatzekoa, Argitaratzekoa… (371. Art)

Dokumentuan ez azaldu arren garrantzitsua Iruditzen zait aipatzea konstituzio honetan defendatu zen sugrafio ere. Zeharkako gizonezko sufragio unibertsala zen. Honetan 25 urtetik gorako Gizonezko guztiek boto eskubidea zuten baina hautatua izateko errenta konkretu Bat izan behar zen urtean (zentsitarioa). Horrez gain, milizia nazionala, zibil Armatuen taldeak sortzen defendatzen zuen.

Testuari erreparatuz esan behar da hasierak gogora Ekartzen digula Antzinako Erregimena, erregeari ematen dioten trataerarengatik, Baina dokumentua guztik liberala da eta Cadiko Gorteetako diputatuen asmoa Dokumentu hau aldarrikatzean, Espainian erregimen liberal bat ezartzea izan Zen. Konstituzio artikuloak, etorkizunean liberalen barruan sortuko diren Ideología moderatu eta aurrerazaleen printzipioak dira. Subiranotasuna, Ganbara, sufragio, askatasun eta eskubideak … aurrerazaleak izango ziren; konfesionaltasuna Eta planteatzen den botere banaketa, berriz, moderatua, erregeari atribuzio Handiak ematen dizkiote.

Dokumentu hau oso garrantzitsua da Espainian idatzitako Lehenengoa, luzeena eta ondoren idatziko diren beste guztien oinarria izango Delako.  Ez zen denbora luze indarrean Egon, zeren 1812an aldarrikatu zenean ezin izan zuten Espainia osooan aplikatu Independentzia gerra ematen ari zelako. 1814 Fernando VII.A itzultzean Konstituzioa zin egingo zuela espero zuten baina honek absolutismoa berrezarri Zuen. Hala ere, 1820an pronuntziamendu baten bidez, Fernandok konstituzioa Onartuko du derrigorrez 1823arte.

Amaitzeko esan behar dut konstituzio honek euskal Foruak deuseztea ekarriko zuela, baina idarrean denbora gutxi egon zenez foruak Mantendu ziren.

Entradas relacionadas: