Teoria prebiotikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,27 KB

 

Ontogenesia eta filogenesia: Izaki bakoitzak eraldaketak izaten ditu, jaio aurretik hasi eta hil arte. Aldaketa multzo horri ``ontogenesia´´ esaten zaioa( greziasko ontos, ``izatea´´, eta genesis, ``jatorria´´). Bestalde, espezieak ere etengabe eraldatzen ari dira. Ez dira banakako aldaketak.

Filogenia edo filogenesia deritzon kontzeptuak (filum hitzak ``mota edo ``leinu esan nahi du) espezieak denboran zehar aldatu direla adierazten du: espezie batzuetatik beste batzuk sortu dira, eta horrenbestez, filum edo leinu bat osatu dute. Izaki bizidunek askotariko aldaketak izaten dituzte existentzian; beraz, ezaugarri horiek guztiak pixkanaka pilatzen joaten dira, prozesu luze batean.

Fixismo deritzon kontzeptua: Espezie bakoitza aldaezina zela ulertzen zuten, bai eta betierekoa zela ere. Teoria fixistek adierazten dutenaren arabera, norbanakoak aldatze dira, baina espezieek inolako aldaketarik gabe irauten dute betiko. Aristotelesek ekin zion teoria fixista defendatzen, eta erantzuna Georges Cuvier paleontologoak eman zuen.

Eboluzionismoaren hastapenak:Jean-Baptiste Lamarck izan zen espezieen eboluzio biologikoari buruz lehen teoria orokorra(filogenesia9 proposatu zuena. Bertan adierazi zuen izaki bizidunak berez sortu zirela materia inorganikotik, bi lerro nagusi hauei jarraituz: landareena eta animaliena.

Izaki bizidunen eraldaketak inguruarekiko interakzioaren ondorio dira, eta organoren baten erabilera intentsiboarekin sendotzen dira. Aitzitik, beste organo batzuk ahuldu egiten dira, ez direlako erabiltzen, eta azkenean desagertu egiten dira.

Lamarcken azalpen hori laburbiltzeko esan ohi da: ``funtzioak organoak sortzen du´´

Teoria horren arabera, eboluzio biologikoak xede bat du; hau da, honako helburu hau du: espeziek gero eta konplexuagoak izatea, eta funtzio gero eta espezializatuagoak betetzea, gizakien espezietan perfekzio gailena lortu arte.

Eboluzionismoaren garapena:

Charles Darwin:

Darwinek dio, aitzitik, gutxien egokituta daudenen artean, desagertzeko joera gailenduko da. Hortaz, inguruko zailtasunei aurre egiteko gai direnek, gehien egokitu direnek, azken finean, geneak transmitituko dizkie ondorengoei. Prozesu horri “espezieen hautespen naturala” esaten zion. Izaki bizidunen aniztasuna esplikatzen da inguruneri egokitzeko prozesuaren bidez, bizirik irauteko, eta ez aldez aurretik ezarrietako plan baten bidez, espezieak bereiztea helburu hartuta.

Gregor Mendel:

(XIX.Mendean) Drarwinen teoria ez zituen gutiz esplikatzen filogenesiaren prozesuak: aldaketa organikoak belaunaldi batetik bestera nola transmititzen ziren argitzea falta zitzaion. Mendelek, herentzia genetikoaren mekanismoak azaltzeko lehen urratsa egin zuen, izaki bizidunek transmiti ditzaketela zenbait ezaugarri (genotipo), baita beraiek agerian ez badituzte era (fenotipo).

Tomas H. Morgan:

(XIX.Mendearen bukaeran-XX.Mendearen hasieran) genetika modernoaren sortzailetzat hartzen da. DNA molekularen egitura aurkitu ostean, diziplina berri bat sortu zen: “eboluzio molekularra”. Horrenbestez, ulertzen da nola gertzen diren aldakuntza hereditarioak, “mutazio genetikoak” esate zaion prozesuaren arabera. Mutazio bat gene baten aldaketa da.

Entradas relacionadas: