Tegeaq

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,55 KB

 
Wittgenstein: Gizon polifazetikoa izan zen; hainbat lanbide izan baitzituen. 1889 urtean jaio zen Vienan, kristautasunera bihurtzen saiatu ziren judutar familia aberats batean. Ingenieritza ikasi zuen eta logika, matematika, asko gustatzen zitzaion. 1914 urtean, armadan sartzen da. 4 urte beranduago, Italiarrek kontzentrazio zelai batean sartu zuten lau hilabete, bertan bere libururik ezagunena amaitu zuen “tractatus”-a. Maisu bezala aritu zen, hizkuntza nondik sortzen den ikasteko helburuarekin, eta benetako gizakiaren esentzia topa zezakeela pentsatuz. Bere xedea lortu ezinik, magisteritza utzi eta lorazain-laguntzaile bezala lan egin zuen. Tractatus-a tesi doktoral baten moduan aurkeztu zuen Cambridgen. Beste lan garrantzitsu bat, ikerketa filosofikoak da. Wittgenstein, logika, estetika eta lenguaiaren kritikak zuzeneko erlazioa zuten. Zalantzagarritasuna adierazten zuen gauza guztietan, bai filosofian, bai bere izaeran. Filosofoen arazoak konpontzen saiatu zen, bere ustez, hizkuntzan agertzen zirenak. Filosofia salbatu ahal zuela deskubritu zuen, baina bere buruaren mespretxuak, erotasunera eraman zuten. Bere ustez, existentziaren egintza ezin da modu logiko batez justifikatu; ulertzeko, arte, erlijio eta etikara jo behar dugu. Geroko filosofian, bakartasun, min eta zalantzaz arduratu zen inplizituki. *Wittgensteinen garaian gertakari azkarrak eta konplexuak gertatu ziren: gizakiak zientzia eta teknologian egitn aurrera eta potentzia handiaren kontzeptua sortu. Wittgestein Vienatar aberatsa zen, eta Viena etengabeko tentsioan bizi izan zen, desesperantza sortu zuena intelektualengan. XX. Mendean korronte filosofiko batzuk sortu ziren: marxismoa, existentzialismoa, bitalismoa eta mugimendu analitikoa. Wittgestein azken mugimendu honetan kokatu behar dugu. Honetan hizkuntzaren aspektu logikoak aztertuko dira, sorburua logikan dagoelarik. Jarrera analista hau, hizkuntzan aplikatzen joango da. Batzuen ustez, enuntziatu metafisikoak baztertu egin behar dira, faltsuak direlako eta zientifikoak bakarrik baliozkotzat hartu, froga zientifikoa gainditzen dutelako. Mugimendu honen arabera, ez dago arazo filosofikorik, hizkuntza arazoa baizik. Hizkuntzaren azterketa erabili zuen arazo filosfikoak gainditzeko. Eragin hau bi ataletan bereizi ahal dugu: Tractatus eta filosofia ikerketak

Entradas relacionadas: