Tdehj

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,05 KB

 
*Deskartes 1956an jaio zen Tourainen (Frantzian). Bere deitura “des Cartes” da eta bere filosofiari cartesianismo deritzo. Familia noble batean jaio zenez gero, behar bezalako heziketa izateko aukera izan zuen. Jesuiten La Fleche ikastetxean ikasi zuen eskolastika Suarezek berrikusia. *1618an katoliko eta protestanteen arteko Hogeita Hamar Urteko Gerratean boluntario gisa parte hartu zuen, lehengoz gudaroste protestantean eta geroago katolikoan. 1619an ikuspen bat izan zuen, non filosofia erreformatzeko esaten zitzaion. Ondoren, 1620tik 1628ra bidaiatzen ibili zen. Bere bizitzaren azken urteak Suedian eman zituen eta 1650an hil egin zen. *XVII. Mendean testuinguru sozio-politikoa honako hau zen: alde batetik absolutismoa indarrean zegoen, erregeak botere guztiak bereganatzen zituen; bestetik, kontraerreforma gertatu zen eta azkenik, zientzia berria mundu ikustera aldatu zuten metodo esperimentaletan oinarrituz lortutako aurkikuntzak; zientzia berria akademietan sortu zen, unibertsitateetan ez baitzegoen pentsamendu askerako tokirik. *Deskartesek, absolutismo garaian bizi izanez gero, jakintza edo filosofia absolutu bat egin nahi izan zuen, mundu guztiarentzat baliagarria izango zena, mundu guztiak onar zezakeena, eszeptikoen zalantza handienak gaindituz. Bere garaian, eliza katolikoaren erreforma gertatu zen, Deskartesek filosofia erreformatu nahi du, bere ustez ikasitako eskolastikak ez baitzuen ezertarako balio. Horretarako, zerotik hasi nahi zuen, zientzia berria eredutzat harturik. Hala egin zuen Metodoaren diskurtsoaren idazlanean, zehazki laugarrenean, lehen egia, hau da, cogitoa aurkituko du. Eta substantzia pentsatzailea aurkitu ondoren, zer-nolako esentzia duen azaltzen dihardu.

Entradas relacionadas: