Talde bileraren helburua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,82 KB

 


Bere funtziorik garrantzitsuenak ondorengoak dira:

  • Bileraren eta partaideen aurkezpena egin, tratatuko den helurua eta gaia gogoraraziz.

  • Eztabaidak moderatu. Hitz egiteko txandak antolatu, denbora kontrolatu, parte-
    Hartze desberdinak mugatu, liskarrak ekiditu…

  • Partaideak ados ipini, erabakiak kontsentsu bidez hartu ahal izateko.

  • Konfidantza eta begikotasun-giro bat sortu, partaideek askatasun osotasunez parte hartzeko motibatuta egon daitezen.

  • Taldearen komunikazioa eta kohesioa sustatu.

  • Bilerak aurre egiten ez duenean, talde-dinamikarako teknikak aplikatu.

  • Bileraren ondorio, akordio eta konpremezu garrantzitsuenak laburbildu edo sintetizatu.

Moderatzaile baten ezaugarri pertsonalak

Moderatzaileraren lana ez da batere erraza izaten eta jakina, ezin du edonork bete. Moderatzaileak tratatu behar gaiari buruzko ezaguera tekniko batzuk behar ditu eta aldiberean, ezaguera psikologiko batzuk izatea:

  • Positiboa: Taldea aurrera eramaten dduten aspektu positiboetan zentratzen da. Taldeari bere kemena hedatzen dio.

  • Irekia: Partaideen eritziak onartzen ditu, kritikatu gabe. Ikuspuntu guztiak errespetatzen ditu. Entzuten badaki.

  • Inpartziala: Ez du zalekatasunik agertzen. Taldea ez du derrigortzen berak gustoko duen norabidean joan dadin.

  • Atsegina: Guztiak sinpatia eta adeitasunez tratatzen ditu. Inori ez dio errespetua galtzen. Umore-sena du.

  • Eragilea: Taldearen aurrerapenean laguntzen du, parte-hartzea motibatuz. Taldeari ez dio helburuetatik urruntzen uzten.

  • Inplikatua: Helburuaren lorpenean inplikatua sentitzen da eta bileraren garapena arretaz jarraitzen du.

  • Bitartekaria: Kontrako jarrerak gerturatzen saiatzen da. Gatazka-egoerak maneiatzeko gai da.

  • Normatiboa: Aldez aurretik finkatutako arauak bete daitezen kezkatzen da: ordutegiak, parte-hartze txandak… bilera guztiz eraginkorra izan dadin.

  • Sentikorra: Taldearen partaide bakoitzaren behar, arazo, lehentasun eta kezkak atzemateko eta aurre egiteko gai da.

  • Bizkorra: Gaiak aurkezteko, laburtzeko eta ondorioak jasotzeko argitasunez eta azkartasunez pentsatzen du.

Entradas relacionadas:

Etiquetas:
Bilera formatiboak