Suitzako erliebea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,41 KB

 

Iberiar penintsulako erliebearen unitate norfoestrukturalak

Iberiar penintsulako erliebea
Iberiar goi-
lautadaren inguruan antolatzen da. Erdialdeko Sistemak bi zatitan bereizitako lautada garai bat da hura: iparraldeko Iberiar goi-lautada eta hegoaldekoa. Azken hori zertxobait gorabeheratsuagoa da, Toledoko mendiak direla-eta. Iberiar goi-lautadaren inguruan, berriz, hauek daude:
Zenbait ertz menditsu (Galiziako mendigunea, Kantauriar mendikatea, Iberiar sistema eta Sierra Morena); bi kanpo-sakonune (Ebrorena eta Guadalquivirrena); eta periferiako mendikateak (Euskal mendiak, Pirinioak, Kataluniako kostaldeko mendikateak eta Mendikate Betikoak).

Iberiar goi-lautada

Iberiar goi-lautada ordoki garaia da, 600-800 m-ko altitudea baitu batez beste. Era Primarioan sortu zen, antzinako Hesperiar mendigunearen (orogenia hertziniarrean sortua) higaduraren ondorioz. Era Tertziarioan, Alpetar orogeniak ia Iberiar goi-lautada guztia deformatu eta suntsitu zuen, eta, beraz, hiru unitate bereiz daitezke haren barnean:
antzinako zokalo paleozoikoa, barnemendilerroak eta barneko arro sedimentarioak.

a)
Antzinako zokalo paleozoikoa
gaur egun Iberiar penintsularen mendebaldean soilik ageri da (Zamora-Salama.Nkako eta Extremadurako penelautadak). Horietan, zokaloa estaltzen zuten material tertziarioak suntsitu ditu higadurak, eta jatorrizko material silizeoak utzi ditu agerian: granitoa, arbela eta kuartzita.

Erliebea penilautadaz edo uhin oso leuneko gainazalez dago osatuta. Granito gainean modelatutakoak lauagoak dira (Salamancako iparraldea) arbel gainean modelatutakoak baino (Salamancako hegoaldea eta Extremadura). Penilautadetan, uharte-mendiek eta arroka-azaleratzeek gorabeherak sortzen dituzte, bai eta erresistentzia handiagoko arrokez osatutako hondar-erliebeek ere. Azken horietakoak dira, esaterako, Extremadurako penilautadan kuartzita gainean eratuta tarteka ageri d irenak. Penilautaden eta Iberiar goi-lautadaren arro sedimentarioen arteko ukipen-guneetan arroila sakonak daude (arribeak edo labarrak), ibaiak peielautaden material gogorren artean sartu zirenean sortuak.

B) Iberiar goi-lautadaren barneko mendilerroak

Erdialdeko Sistema eta Toledoko mendiak dira. Era Tertziarioan eratu ziren, Alpetar orogeniaren ondorioz Iberiar goi-lautadaren zokaloaren blokeak altxatu zirenean. Bi mendilerroen arrokak jatorrizkoak dira (granitoa, arbela eta gneisa), eta forma biribilduak eta gailur lauak dituzte, altxatutako higadura-gainazalak baitira.

• Erdialdeko Sistema garaiagoa da, eta gutxi gorabehera erditik zatitzen du Iberiar goi-lautada. Mendilerro nabarmenenak Somosierra, Guadarrama, Gredos, Pena de Francia eta Gata dira.

• Toledoko mendiak ez dira hain garaiak, eta bitan zatitzen dute hegoaldeko Iberiar goi-lautada, Tajo ibaiaren arroa eta Guadiana ibaiarena bereiziz. Mendilerro garrantzitsuena Guadalupe da.

C) Iberiar goi-lautadaren barneko arro sedimentarioak iparraldeko eta hegoaldeko Iberiar goi-lautadetakoak dira

Era Tertziarioan eratu ziren, Alpetar orogeniak Iberiar goi-lautadaren zokaloaren blokeak hondoratu zituenean. Hasteko, aintzirak eratu ziren arroetan; gero, material tertziarioekin bete ziren. Materialok horizontalean kokatu ziren, estratu bigunak beheko aldean (buztinak, hareak, igeltsuak eta margak), eta gogorrak goiko aldean (kareharriak). Emaitza paramoz, landazabalez eta aldapaz eratutako erliebea izan zen.

• Paramoak egitura-azal lauak eta garaiak dira, eta kareharrizko estratu gogorrez osatuta daude. Paramoetan, ibaien higadurak «U» formako haranak eratu ditu. Haran horiek paramoak ebakitzen eta mahai txikiagotan zatitzen dituzte. Paramoak iparraldeko Iberiar goi-lautadaren arroaren iparreko eta ekialdeko eremuetan daude, bai eta hegoaldeko Iberiar goi-lautadaren ekialdean ere (Alcarria, Mesa de Ocaña eta Mantxa).

• Ibaiek zeharkatutako lautada pixka bat uhinduak dira landazabalak. Paramoak higatzen eta behe-mailetako buztinak eta margak azaleratzen diren lekuetan eratzen dira. Ohikoak dira haietan muino lekukoak edo muino uharteak; gailurretan paramoen kareharriak dituzten hondar-erliebeak, alegia. Landazabal aipagarrienak Duero, Tajo eta Guadiana ibaiek zeharkatzen dituztenak dira.

• Aldapak paramoen eta landazabalen arteko eremu inklinatuak dira. Iparraldeko Iberiar goi-lautadako arroa hegoaldekoa baino altuagoa da (800-850 m batez beste); uniformeagoa ere bada, guztia Dueroren arro hidrografikoan baitago; horrez gain, mendiak daude ia arro guztiaren inguruan. Hegoaldeko arroa baxuagoa da (500-700 m); Toledoko mendiek erliebe formak sortzen dituzte erdialdean, eta bi arro hidrografikotan bereizten dute - Tajorena eta Guadianarena-; gainera, Ozeano Atlantikora iristen da.


Entradas relacionadas: