Sufre oxidoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,89 KB

 
  • Kutsatzaile kimikoak


-

Lehen mailako kutsatzaileak

igorleek askatutako moduan agertzen dira atmosferan

  1. Sufre oxidoak eta azido sulfidrikoak


  • iturriak: erregai fosilen errekuntzak, zentral termikoak, industria-prozedurak eta iturri naturalak, hala nola sumendietako erupzioak eta metabolismo anaerobioa

  • ondorioak: sufre oxidoak oso erraz nahasten dira atmosferako urarekin, azido sulfurikoa sortuz. Ondorio nagusiak: euri azidoa, arnas aparatuko eritasunak eta eraikuntza materialen korrosioa, besteak beste marmolarena.

2. CO eta CO2: CO nahasten da atmosferako oxigenoarekin CO2 sortuz

  • iturriak: arnasketan, erregai fosilen kontsumoan, hondakin solidoen errekuntzetan eta basoetako suteetan du jatorria. Hirietan ibilgailuak dira CO iturri nagusia.

  • ondorioak: CO arriskutsua da giza osasunarentzat. Odoleko hemoglobinarekin erreakzionatzen baitu karboxihemoglobina osatzeko, horrek ahuldu egiten duelako odolak oxigenoa garraiatzeko duen gaitasuna. CO2 kontzentrazioa gora eginez gero, berotegi efektua areagotzen da.

3. Nitrogeno oxidoak: tenperatura altuan eratzen dira. Toxikoak dira giro tenperaturan

  • iturriak:industria kimikoa, errekuntza prozesuak, tximistak, sumendietako erupzioak eta lurreko zenbait bakterioen metabolismoa

  • ondorioak: kalteak landareetan, arazoak arnas aparatuan, eragina berotegi efektuan; bestalde, HNO3(azido nitrikoa bihurtzen badira, euri azidoa eragin dezake.

Entradas relacionadas: