Subiranotasun nazionala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,68 KB

1.TESTUA: CADIZKO KONSTITUZIOA

Dokumentu juridiko eta publiko baten aurrean gaude, 1812ko
Konstituzioa da berau. Espainiar lehen Konstituziotzat hartzen da, nahiz eta Baionan Napoleonek deituriko Gorteek 1808an Baionako Estatutua onartu zuten. Cadizen bildutako Gorteek onartu zuten 1812ko martxoaren 19an, “La Pepa”izenez ezagutu zen konstituzio hau.

Gerra hiroko testuinguruan burutu ziren bai hauteskundeak eta eztabaida politikoak.Napoleonen tropek kontrolatzen zituzten Iberiar penintsulako hiri nagusiak. Cadiz, Britainiar itsas armadaren esku zegoen eta ez zen Frantziarren menpe erori, horregatik bertan bildu ziren. 

Cadizen bildutako Gorte Nagusiek edo Gorte Konstituziogileek eztabaidatutako eta onartutako Konstituzioa dela dio dokumentuak sarreran. Beraz, Fernando VII.Aren monarkia onartze den arren Konstituzioak mugatzen du erregearen boterea, absolutismoa deuseztatuz eta sistema politikotzat monarkia konstituzionala onartuz. 

Subiranotasuna nazioan datza (3.Art.). Liberalismoaren ideia edo printzipio nagusi dugu berau. Honen arabera erabakitzeko ahalmena ez dago Erregearengan, absolutismoan bezala, baizik eta herritarrek eta nazioak dauka ahalmen erabakitzailea. Herritarrek haien ordezkariak (diputatuak) hautatuko dituzte eta legeak egiteko eskubidea haiei dagokie. 

Liberalismoaren beste oinarrietako bat ere agertzen da dokumentuan: aginteen banaketa (15, 16 eta 17. Art..). Beraz legeak egiteko ahalmena Parlamentuari dagokio, botere exekutiboa edo betearazlea Erregeak eta Gobernuak izango du eta azkenik, epaileak independentziaz jokatuko dute, hau da, ez dira Gobernuaren edo Erregearen esanetara egongo. Ala ere, Erregeari Gorteekin batera legeak egiteko ahalmena ematen zaionez, ez da guztiz garbi izango aipaturiko botere banaketa horri.

Konstituzio honen arabera ez dago eliza eta estatuaren arteko bereizketarik, ez dago erlijio askatasunik, erlijio katolikoa bakarra dela dio konstituzioak, beste erlijio guztiak debekatzen dituelarik. Beraz, estatu konfesionala mantentzen da (12.Ar.)

Konstituzioak espainiarren eskubide eta betebeharrak zehazten ditu. Inprenta askatasuna edo adierazpen askatasuna onartzen da, aurretiko zentsura ezabatuz (371.Art.)

Erregimen

Zaharrean erregeak eta elizak (Inkisizioak) kontrolatzen zuten argitaratzen zen edozer, zentsura aplikatuz. Orain ordea, ideia politikoak askatasunez adierazteko aukera onartzen da. 

Betebeharrei dagokionez, herritar guztiek , salbuespenik gabe, dituzten ondasunen araberako zergak ordainduko dituzte (8.Art.). Antzinako erregimeneko gizarte pribilegiatuaren desagerpena dakar erabaki honek. Gainera, herritarren legearen aurreko berdintasuna onartzen da beste artikulu batean ere. 

Azkenik, garai hartako Espainiar nazioa osatzen zuten herritarrez mintzatzen da lehen artikulua. Penintsula eta uharteetan bizi direnak eta Amerikar kolonietako herritarrek dira Espainiar nazio hori osatzen dutenak. Batasuna hitzak estatu antolaketa zentralizatzailea egituratzen du, beraz, erakunde politiko eta lege berdinez gobernatuko dira lurralde guztiak. Ordura arte zeuen foruak edo lege propioak (euskal foruak) ezabatu egingo dira.

Frantziako iraultza zela eta Carlos IV.A Espainiarren isolamendua eginda zuen. Egoera honen ezintasunaren aurren Carlos IV.Ak Napoleonekin batera Fontanableuko ituna sinatu zen 1808an. Napoleon Frantziako boterera iritsi zenean (1899-1915) Britainia Handiarekiko blokeo kontinentala agindu zuen. Orduan Portugalek B.H-ri lagundu zion produktuak sartzen, beraz, Espainiak eta Frantziak Fontanableuko ituna sinatu zuten.

Independentzia gerra 1808an hasi zen, Napoleon eta Frantziar armada Espainian sartu zirenean. Fernando VII.A nobleen laguntzaz, bere aita Karlos IVa eta Godoy-ren aurka azaldu zen, Aranjuez-eko altxamendua sorraraziz. Beraz, Karlos IVak  Godoy kargutik kendu eta erregetzari uko egin zion, Fernando VII.A errege bihurtuz.

Napoleonek egoera hauez baliatuz eta bere tropak Espainian zeudela aprobetxatuz Fernando VII.A eta Karlos IV.A Baionan elkartu zituen, abdikazioa sinatzera behartuz. Orduan, Napoleonek bere anaia zen Jose Bonaparte izendatu zuen errege eta liberalismoa ekarri zuen Espainiara, erregimen zaharra suntsituz. Honekin batera, Baionako Estatutua idatzi zen, eskubide eta askatasun batzuk aitortzen zirelarik.

1808ko maiatzaren 2 an, Madrilgo  herria frantziar armadaren aurka altxatu zen eta hauek herritarren aurka bortizki azaldu ziren. Honek herriak noblezia eta apaizagoaren  gidaritzapean, Frantziarren aurka egin zuten. Horretaz gain, Jose Bonaparteren alde zeuden talde txiki bat ere azaldu zen, “Frantsestuak” izenez deituak.

Guda hau (1808-1813) hainbat etapatan banatuta zegoen. Alde batetik, Napoleonen armadak ezin izan zuten espainiar lurraldea bahi bezain azkar menperatu. Herritarrak frantsesen aurka matxinatu ziren eta erresistentzia antolatu zuten. Honekin batera, herri eta probintzietan Batzarrak sortu ziren eta erregerik ez zegoela aprobetxatuz subiranotasuna beraiei zegokien. Matxinatuek erlijio katoliko babesteko, Frantsesen ideia erreformisten aurka zeudelako eta aberria defendatzeko borrokatzen zuten. Beste alde batetik, Frantsesek penintsula osoaren kontrola lortu zuten Cadiz eta Huelva izan ezik. Gerrilla guda delako gerra sistema berri bat sortu zen. Hauek Frantsesen lana galarazten zuten, etengabeko erasoen bidez. Portugaletik ingelesen armadek Napoleoni aurre egiten zion, Napoleonen menpeko lurraldeak bereganatzeko, eta azkenik, Napoleonek Errusiaren inbasioari aurre egin behar zion, Espainian zeuden bitartean, Gerrillen gudek jarraitu egin zuten beraien aurka matxinatzen eta frantsesen gudarosteak atzerakada nabaritu zuen. Gasteiz eta Irungo 1812ko Irungo San Martzialeko batailek Frantziarren inbasioaren amaiera ekarri zuten. 

Independentzia Gerra gertatzen ari zela, Cadiz-eko Gorteak bildu eta Espainiar lehen Konstituzioa idatzi zuten (1812an) eta Espainiar iraultza liberala abian jarri zen. Cadiz aukeratu zuten biltzeko, hiria Britainiar itsas armadaren babespean zegoelako. 

Bildutako gehienak beste toki askotatik ihesi etorritako burges liberalak ziren. 1810etik 1814ra hainbat dekretu idatzi ziren eta 1812an Konstituzioa onartu zuten, Espainia monarkia liberal eta parlamentario bihurtuz. Biltzar Konstituziogile hauek, subiranotasun nazionala eskuratu zuten, garbi erakutsiz antzinako Gorteekin ez zutela zerikusirik.

Joera politiko nagusi bi azaldu ziren diputatuen artean; liberalak, gehiengoak, berrikuntza iraultzaileen aldekoak ziren; Absolutistak,gutxiengoak, aldiz, erregimen zaharreko monarkia zaharra gorde nahi zuten.

Diputatuek hartu zituzten erabakien artean garrantzitsuenak hauek ziren; inprimatze askatasuna (gaur egungo adierazpen askatasuna), ideia politikoen zentsura kendu baina ez erlijiosoena; gremioak indar gabe utzi zituzten, produkzio liberal kapitalistari bidea irekiz; mesta eta inkisizioa deuseztatu zituzten; foru sistema baliorik gabe utzi zuten, batasuna administratibo zentralizatua ezarriz. 

Konstituzio hau San Jose egunez onartu zuten eta “La Pepa” izena ezarri zioten. 

Testu luze honek hainbat ezaugarri biltzen ditu besteak beste; Diputatuak nazioaren ordezkariak ziren; legearen aurreko berdintasuna aldarrikatzen zen, zerga sistema bakarra ezarri zen; subiranotasun nazionala aldarrikatzen zen; ganbera bakarreko Gorteak ziren, sufragio unibertsalak hautatuz.

Cadizen bildutako ideiak, liberalak ziren baina badaude bi puntu ez datozenak bat ideia honekin: erlijioa eta erregearen botere betearazlea.

Cadizeko Gorteetan bildutakoen helburu nagusia erregimen zaharra desagerraraztea izan zen eta Gorteetan hartu ziren erabaki guztiez erregimen zaharreko lege, erakunde politiko etab-ekin amaitzea ekarri zuten. Hala ere, zenbait erabakitan atzerakoiekin (absolutista) adostasunak ikus daitezke: erregeari ahalmen handiak ematen zaizkio oraindik (beto eskubide) eta erlijio katolikoa bakarra izaten mantentzen da. 

Beraz, 1812ko Konstituzioa garrantzitsua da Espainian lehen aldiz adierazten delako erabakitzeko ahalmena edo subiranotasuna herritarren multzoak duela eta ez erregeak. Bestalde, 1814an Fernando VII.A itzuli zen eta absolutismoa berrezarri zuen, legez kanpo utziz konstituzio hau. Ordutik aurrera, 1812ko Konstituzioa liberalismoaren eta askatasunaren ikur bihurtu zen, batez ere, 1814-1833 bitarteko absolutismoaren garai luze eta ilun hartan. Dena dela, ezagutu zuen garai ilun horrek aldi liberal labur bat ere 1820-123 bitartean Fernando VII.A 1812ko Konstituzioa onartu behar zuen Riego-ren altxamendu militarrak derrigortuta.


Entradas relacionadas: