Sozietate kapitalistak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,77 KB

 

Sozietate motak


Merkataritza sozietate mota bakoitzaren ezaugarri orokorrak ikusiko Ditugu. Aurretik sozietateen arteko sailkapen nagusi batzuek egin ditzakegu Irizpide ezberdinak erabiliz: Sozietate pertsonalistak eta sozietate kapitalistak. Beraien arteko Ezberdintasuna sozietateak pertsona juridiko den hainean bazkideekiko duen Independentzia mailan oinarrituko da. Sozietate pertsonalistetan, bazkideen Baldintza pertsonalak aintzat hartzen dira (“ intuitu personae”). Horren eskutik bazkide guztiek edo batzuek sozietatearen zorren aurrean, modu Pertsonalean eta mugagabean erantzungo dute. Pertsonalistak diren sozietate Nagusiak Kolektibo erregularra eta komanditarioa izango dira. Sozietate kapitalistetan, Bazkideek egindako kapital ekarpena bakar-bakarrik aintzat hartzen da (“intuitu pecuniae”).Sozietate zibila eta Merkataritza Sozietatea. Ikuspegi juridikotik abiatuta garrantzi handiena duena Hau da. Printzipioz bata besteagandik ezberdintzen duena irizpide objetibo bat Da, hau da, sozietateak garatzen  duen Jardueraren izaera merkataritzakoa den ala ez izango da ezberdinduko dituenak. Beraz ezberdinatasun horren eskutik aplikatuko zaien araubidea ezberdina izango Da. Sozietate zibilaren kasuan Kode Zibileko 1.665 etik 1.708 rainoko artikuluek izango ditu indarrean, aldiz Merkataritza Sozietateen kasuan Merkataritzarako Kodearen araubidea izango dute aplikagarri, 116 artikulutik 238 artikuluetara Daudenak.

Merkataritzako Sozietate motak

Merkataritzako kodeak 122 atalak horrela dio: Merkataritzako sozietateak, oro har, forma hauetako bat izan dezakete

:1

Sozietate kolektibo erregularra.

2

Komanditako Sozietate hutsa edota akzioduna

3-
Sozietate Anonimoa.

4

Erantzukizun mugatuko sozietatea. Bai Kode Zibilak bai Merkataritzako Kodea ezarriak daude merkataritzako sozietateen gaineko arau Orokorrak, hala ere arau horiek sorozpidezkoak direla esan genezake. Merkataritza Kodeak berak ezartzen du sozietate kontratuak berak ezartzen dituen xedapenez Arautuko direla sozietateak. Bestalde lege bereziek ere arautzen dituzte Merkataritza sozietate ezberdinak. Horren eskutik espainiako erreinuko Ordenamendu juridikoan merkataritza sozietateak hurrengo xedapen juridikoez Arauturik dago: A)SOZIETATE KOLEKTIBOA (sozietate kolektibo erregularra):Sozietate pertsonalista Da oinarrian; izatez, pertsona elkartuen arteko elkarrekiko konfiantza du Oinarri sozietate honek. Sozietate horien izena zehazteko, bazkide guztien edo Horietako batzuen izena hartzen da. Sozietate honen ezaugarri nagusia ondokoa Da: gainontzekoei begira, sozietate horren kideen erantzukizuna sorospidezkoa (subsidiario)da, pertsonala (modu osoan erantzun beharko dute Bazkideek) eta beraien artean solidarioa (bazkideek erantzukizun berdina izango Dute) da. B) KOMANDITAKO SOZIETATEAK: hutsa edota akzioduna izan daiteke. Komanditako Sozietateak ere izaera pertsonalista du, aurrekoa baino maila murriztuagoan Bada ere. Bazkide kolektiboek Sorospidez erantzun behar dute beraien ondasun osoarekin. Bazkide komanditarioek beraien ekarpenen Araberako erantzukizuna dute galeretan. Sozietatera ekarritako fondoen Araberako erantzukizuna izango dute. C) KOMANDITAKO SOZIETATE AKZIODUNA:Komanditako sozietate Izaera badu ere, bazkideek sozietatera ekarritako kapitala, akzioetan banatu Eta ordezkatzen da. D) SOZIETATE ANONIMOA:Sozietate kapitalisten eredua dugu. Sozietate eredu Horretan ez dira aintzat hartzen bazkidearen baldintza pertsonalak, bazkideek Egindako kapital ekarpena izango da aintzat hartzen dena.Bere kapitala Akzioetan banatzen eta ordezkatzen da. Sozietate anonimoaren bazkideak ez du Zorren gaineko erantzukizun pertsonalik.E) ERANTZUKIZUN MUGATUKO SOZIETATEA: Sozietate pertsonalisten eta anonimoaren artean kokatzen da. Kapitala partaidetzetan Banaturik dago eta partaidetza horiek ezin dute “balore” izaerarik izan. Partaidetzak ezin dira tituluetan adierazi eta ezin dute akzio izenik jaso.“Enpresa Berria” izeneko azpi sailkapena dago.

Bestelako era sozialak

Merkataritzako Kodeak Aintzatesten dituenetaz gain badaude bestelako era sozialak oraintsu Sortutakoak sozietate kontzeptutik irteten badira ere ondorio praktiko Nabarmenak dituztenak. Horien artean: Interes Ekonomikodun Elkartzeak: Figura juridiko hori 1991-05-20 tik indarrean dagoen 12/1991 legeak sortutakoa da eta bere helburua Interesa berdinak dituzten enpresario ezberdinen jardueren batuketa Ahalbideratzea da, horretarako beraien artean independentzi osoa mantentzen Dutelarik. Indarrean dugun adierazitako 12/1991 legea CEE/2137/85 Arautegi Europearra aplikatzeko indarrean sartu zen. IEE-ek duten objetua kide diren enpresarioentzat Gehigarri izango den jarduera bat garatzean datza.. Kooperatibak: Sozietate Modalitate autonomo bat da. Bera osatzen duten pertsonek bat egitea Erabakitzen dute, ekonomia, gizartea eta kulturaren aldetik dituzten behar eta Helburuak enpresa baten bitartez asetzeko. Erakunde honen jabetza jardueran Parte hartzen duten pertsonena izan ohi da eta kudeaketa demokratikoa da. Kooperatiba gehienak, Euskadiko Autonomia Erkidegoan 4/1993 Kooperatiben Legearenpean eratzen dira.
1-Atxikimendu Boluntarioa eta irekia.
2-Bazkideek Kudeaketa demokratikoa egingo dute
3-Bazkideen Parte hartze ekonomikoa 4-Autonomia eta independentzia
5-Hezkuntza, Formazioa eta Informazioa

:6-

Kooperatiben arteko elkarlana
7-Komunitatearenganako interesa. Lan Sozietateak/ Nekazal Transformaziorako Sozietateak /Kirol Sozietate anonimoak/Sozietate taldeak/ Holding Sozietateak/ Ondarezko Sozietateak / Enpresen Aldi Baterako Batasunak/ Elkarrekiko Bermerako Sozietateak

Entradas relacionadas: