Sozietate anonimoa ezaugarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,71 KB

Sozietatearen organoak:

2 organo nagusi


-Batzar Orokorra: Bazkideen bilkura da, eta hor erabakitzen dira, bertaratutakoen edo ordezkatutakoen botoen gehiengo absolutuz, enpresari buruzko gai garrantzitsuak. 3 batzar mota:

*Batzar Orokor Arrunta: ekitaldi bakoitzeko 6 hilabeteen barruan bilduko da sozietate-
Kudeaketa aztertzeko, eta aurreko ekitaldiko kontuak onetsi eta emaitzen aplikazioa erabakitzeko. Administratzaileek deitu behar dute.

*Aparteko Batzarra: Batzar arruntaren betekizunak betetzen ez dituen batzar oro da. Urtean bat baino gehiago izan daitezke eta urteko edozein unetan egin, eta administratzaileek deitu behar dute.

*Batzar Unibertsala:  deialdia egin dela eta batzarra baliozkoa dela edozein gai eztabaidatzeko ulertuko da, baldin eta sozietate-kapital osoa bildurik egonda, dauden guztiek batzarra egiteko erabakia hartzen duten.

-Administratzaileak: Sozietatearen administrazioa administratzaile bakarraren esku utz daiteke, edo Administrazio Kontseiluaren esku. Administratzaileak Batzar Orokorrak izendatzen ditu.


Akziodunak.

Akzioak

Akziodunak enpresaren akzio baten edo bat baina gehiagoren jabeak dira, horregatik, enpresaren jabeak dira. Eskubide hauek dituzte:

  • Sozietatearen mozkinen banaketan parte hartzeko eskubidea eta likidaziotik gera daitekeen ondarean parte hartzekoa, sozietatean duten partaidetzaren proportzioan. Dena den, erabaki daiteke sozietateak mozkinik ez banatzea eta erreserba moduan metatzea, hau da, berriro inbertitzea sozietatean.

  • Akzioak harpidetzeko lehentasunezko eskubidea, akzio berriak jaulkitzen direnean kapital-zabalkuntzan, akziodunek lehentasuna dute akzio berriak eskuratzeko.

  • Batzarretara joateko eskubidea eta haietan bozkatzeko eslubidea. Oro har, akzio bakoitzak boto eskubide bat dakar, baina ez da akzio mota guztiekin gertatzen. Enpresa handi-handietan gutxieneko akzio kopuru bat behar izaten da batzarretara joateko.

  • Sozietateen erabakiak aurkaratzeko eskubidea, erabakiak legearen edo estatutuen aurkakoak badira.

  • Akziodunen Batzarrean aztertuko diren gaiei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea, botoa eman ahal izateko.

Sozietate anonimo baten kapitala zati berdinetan banatuta dago, eta horietako bakoitzari akzio deritzo. Enpresa bati egiten zaizkion kapital-ekarpenak tituluen bidez adierazten dira, edo kontuko idatzoharren bidez.

Tituluak dokumentu fisikoak dira, eta kontuko idatzoharrak, kontabilitateko inskripzioak: bazkide bakoitzak zenbat akzio dituen jasotzen da, bai eta ondoz ondoko eskualdatzeak ere. Akzioek Burtsan kotizatzen badute, ezinbestekoa da kontuko idatzoharren bidez adierazita egotea.


9.3. Merkataritza sozietate bereziak

  1. LAN SOZIETATEA

Sozietatearen kapitalaren gehiengoa (%51 gutxienez) modu pertsonalean eta zuzenean sozietatean lan egiten duten langileen esku dagoen sozietate anonimoa edo erantzukizun mugatuko sozietatea da lan-sozietatea. Kapitalean parte hartzen duten langileek sozietatean duten lan-harremanak mugagabea izan behar du.

  • Bazkide batek ezin du izan kapitalaren herena (%33) baino gehiago, akziotan edo partaidetzetan, erakunde publikoek izan ezik, sozietatearen kapitalaren %49 arte izan baitezake.
    Sozietateak, gutxienez, 4 bazkide izan behar ditu, eta horietatik, 3 bazkide langileak  izan behar dute.

  • Bazkideen erantzukizuna mugatua da, sozietatean egin duten kapital-ekarpenaren araberakoa.

  • Lan sozietate anonimoen akzioak titulu bidez adierazita egongo dira, eta ez kontuko idatzoharren bidez.

Entradas relacionadas: