Sozialismo zientifikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,23 KB

3.1.1.

Sozialismo utopikoa


Lehendabiziko teoria sozialistek kapitalismoaren ondorioak azpimarratzen zituzten gehiago,
langileen artean pobrezia eta miseria sortzen zituzten arrazoiak baino. Sozialista utopikoen garaia zen:
ametsezko konponbideak imajinatzen zituzten egoera horri aurre egiteko. Beraien proposamenak ekintza
filantropikoen edo karitatezko ekintzen defentsan oinarritzen ziren. Horrela zenbait jarduera sortu ziren
. Saint-Simon frantsesarena (1760-1825). Haaren jarraitzaileek Melimontant-eko monasterioa
sortu zuten. Han kide bakoitzak bere gaitasunen arabera egiten zuen lan, Bi ideia hauek
azpimarratu zituen: elkartasun soziala eta ekoizpenaren zentzuzko antolaketa.
. Charles Fourier frantsesarena (1772-1837). Ereduzko gizartea imajinatu zuen, gizon-
emakumeen talde txikiz osatua. Talde horiei falansterio izena eman zien, eta horien baitan
norberak aukeratuko zuen zein lan egin. Gizartea antolatzeko beste modu batzuk proposatu
zituen, bai eta burgesak desagertzca ere. Zenbait herrialdetan abian jarri ziren falansterio batzuk,

Baina porrot egin zuten



. Robet Owen ingelesak (1771-1858) hiri bat sortu zuen Estatu Batuetan Harmonia Berri
izenekoa, langile kooperatiba antolatua.


Proposamen horien guztien ezaugarria berdintasun soziala lortzeko kezka izan zen. Kasu guztietan lana taldean egiten zen eta, horren ondorioz, lanetik lortutakoa beste modu batera banatzen zen. 1840ko hamarkadan, ordea, doktrina utopikoak alde batera utzi eta beste doktrina batzuei ekin zitzaien, Engelsek sozialismo zientifikoa deiturikoei, alegia. Pentsamendu sozialistaren bilakaeran hiru tradizio handik egin zuten bat: Alemaniako pentsalarien potentzia teorikoak, Frantziako Iraultzako borroketan landutako esperientzia politikoak eta Ingalaterrako ekonomia kapitalistaren inguruko ezagutzak. Orduz geroztik, bi korronte ideologiko handi izan ziren nagusi langileen mugimenduaren historian marxismoa eta anarkismoa.


Entradas relacionadas: