Sinesteak gure bizitzaren oinarriak dira

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,28 KB

 

Perspektibismoaz


El espectador izeneko obran argitaratutako idazkietan ikuspegiaren garrantzia nabarmentzen da./ Bibliaren eta Platonen aipamenak ezinbesteko erreferentziak dira pentsamendu judu-kristauaren zirkunstantzia eta filosofia grekoaren zirkunstantzia Mendebaldeko gizakia ulertzeko. Baina horiez gain badira askoz hurbilagoak diren zirkunstantziak ere eta ez gara haietaz jabetzen. Halere, zirkunstantzia horiek eragin handia dute gugan, oso gertu ditugulako eta kontuan hartu beharko lituzke gogoeta filosofikoak. Ni naiz ni eta nire zirkunstantzia. / Norberaren perspektiba errealitatearen beharrezko osagai da, eta ezin daiteke esan ikuspuntu bat besteen gainetik dagoenik. Perspektibismoaren teoriak errealitatearen gaineko ikuspuntuen aniztasuna aldarikatzen du. Ondorioz, ikuspuntuetako irudiak bateratu ahala lortuko dugu errealitatearen guztizko ikuspena, hau da, EGIA absolutua./ Ortegaren aburuz, pertsona baten iritziak balioa du, nire iritziarekin bat ez datorrelako. Desadostasun hori pertsona horren pentsamenduaren autonomiaren seinale da, eta nire iritziaren osagarri. Beraz, Ortegak besteen ikuspuntuak onartzeko behar den tolerantzia nabarmentzen du:besteen irudiek nireek beste eskubide dute existitzeko, nireak bezalakoak direlako, (elkarren osagarri.)/

 Hala ere, Ortegak aurre egin nahi die eszeptizismo eta erlatibismoari. Joera horien arabera, ez da egia ziurrik eta baldin badago, ezin aurki daiteke. Aldi berean, arrazionalismoaren asmoa gainditu nahi du, hau da, ikuspegi bakarra aurkitzea denbora eta pertsona ororentzat./ Perspektibismoaren arabera, errealitatea ezin daiteke interpretatu subjektuaren eta objektuaren arteko ohiko bereizkuntza baztertzailearen eremuan. Ortegak bateratu egiten ditu nia eta gauza: niak gauzak bizitzen ditu. Errealitatearen hautematea elkartze horretan oinarritzen da./ Ikuskeren arteko erlazioak bilatu behar ditugu. Kontua errealitatea ulertzea da. Egia baieztatzeari utzi eta beste ikuspegi batzuekin partekatzeari ekin behar diogu./ Ortegak paisaiaren irudia proposatzen du perspektibismoa azaltzeko. Ez dago ikuspuntu bereziki onik paisaia jakin bati begiratzeko, paisaia behatzeko erabiltzen ditugun ikuspuntu guztiak dira onargarriak. (Are gehiago perspektibismoa da errealitatea begiratzeko ikuspegi zehatzena eskaintzen diguna.)  Adb.: udako euri zaparrada ez da berdina soroa ureztatzen ari den baserritarrarentzat eta hondartzara doanarentzat.

Iruzkina:


Ortegak zioen zalantza, ordura arte gizakiak sendo eduki dituen sineskera tradizionalek porrot egiten dutenean, haiekin gehiago ezin daitekeenez fida, zalantza sortzen dela, eta egoera hori amildegi batekin konpara daitekeela, hau da, geure existentziaren deuseztapenaren edo hondamendiaren lekukoa da zalantza./ Hala ere, inor ezin da egon bizitza guztian etengabeko zalantzan; horrela izango balitz bizitza astunegia litzateke. Baina, bestalde, bizitzan zalantzarik izango ez bagenu beti berdina errepikatzen eta egoera berdinak sentitzen egongo ginateke, eta hori aspergarria izateaz gain, ez da erosoa. Beraz, zalantzek  gure bizitza berrizten dute eta ikuspegi berriak ekarri. Alde horretatik ikusita, Ortegak planteatutako zalantzaren ikuskera positiboa da, eta zalantzak sortutako zuloa leiho batekin konparatu daiteke. (Horrela sortu zen filosofia pentsamendu mitikotik.) Hala ere, ziurtasunak izatea funtsezkoa da bizitzeko, eta garrantzitsua da gure ziurtasun-iturria non dagoen jakitea. Denboraren joanaren ondorioz, ziurtasun-iturriak aldatu egin dira, eta orain, gauza materialetan soilik aurkitzen dugu ziurtasuna, hala nola, etxea, lanpostua, etab. Baina gauza horiek iragankorrak dira, ekonomian oinarriturik baitaude.

Horregatik, beti ibili behar dugu ziurtasun berriak bilatzen. Lehenago zeuden  gizakien arteko hartu-emanak jadanik azalekoak eta iragankorrak dira, eta ez ditugu ziurtasun bezala hartzen. Beraz, ziurtasun oso edo iraunkor bat bilatzea ia ezinezkoa egiten zaigunez, sineste-falta handia dago gaur egungo mundu honetan, eta gizakiak normaltzat hartzen duena eszeptikoa izatea da, horrek berarekin nihilista bihurtzea dakarren arren./ Guzti honengatik, esan daiteke gaur egungo bizitza hutsune edo zulo txiki askoz beterik dagoela, eta zulo horiek gure bizitzaren zatiak berenganatzen dituztela, gure zalantza areagotuz. Hau konpontzeko, Ortegak planteatzen duena kontuan izan behar dugu, baina beste zentzu batekin:  Hurbilen dugunari heldu behar diogu, horrela gure bizitza sendotuz eta dentsoago bihurtuz, zulo horiek saihestu ahal izateko. Baina, kontuan izan behar da hurbilen dugun hori gure adiskideak, familia, lankideak, ... Direla, eta ez aurrean ditugun gauzak soilik (messenger, tuenti, facebook...), hau da, pertsonei erreparatu behar diegu, gauzei erreparatu ordez.

Ortegak beharrezkoa ikusi zuen ideia nozioa zehaztea, eta hau egitean sinesteak eta burutazio ideiak batu zituen. Ortegak sinesteak gure bizitzan duten garrantzia defendatu zuen, haien baitan bizi gara eta hauek oinarri izanda eraikitzen dugu gure jarduera intelektuala. Ez ditugu formulatu behar, izan ere ez gara haietaz ohartzen, ez dugu haiekin pentsatzen, errotuta baititugu. Hala ere, gure sineskerak bezain sinesgarriak baina aurkakoak diren sineskeren existentziaz ohartzean, mirespena galtzen diegu gure sinesteei, eta ahitu egiten zaigu arbasoenganako fedea, eta orduan, zeri heldu ez daukagula, zalantzan murgiltzen gara. Zalantzatik irteteko hurbilen dugunari eusten diogu, hots arrazoimenari, honela sortu zen filosofia adibidez, ahalmen honetaz fidatzen hasi ginean./ Hala ere, honek ez du esan nahi arrazoimenetik at beste ziurtasunik behar ez dugunik izan ere bizitza etengabeko zalantza da. Gaur egun ondasun materialetan aurkitu ohi dugu ziurtasuna (etxebizitza, lanpostua, dirua…). Ondasun hauek ziurtasuna eskaintzen digute eta hauek behin eta berriz berritzen ditugu. Ondasun hauek iragankorrak dira, eta galtzen ditugunean beste batzuk eskuratzeko premia sentitzen dugu, era honetan, sistema ekonomiko honen irteerarik gabeko gurpilean sartuz, sistemaren motorra baita kontsumismoa.

Baina, gaur egun bizi dugun krisi ekonomikoak errotuta genituen hainbat sineste suntsitu ditu, horien artean kapitalismoa guztiz egonkorra delakoarena, azken urte hauetan gertatutakoak garbi utzi baitu sistema honen ezegonkortasuna. Adibidez, milaka familia etxe-kaleraketak direla eta kale gorrian aurkitzean, guztiz galdu dute sineste hori eta noraezean aurkitu dira./ Hortaz, gaur egungo egoera latz honetan bereziki, beharrezkoa dugu ziurtasunak, ondasun materialetatik at, aurkitzea. Ziurtasunak pertsonekiko harremanetan aurkitu behar ditugu, lankide, lagun, familiarengan… Ondasun materialak iragankorrak dira, eta argi erakutsi digu hori gaur egungo krisiak. Ondorioz, beharrezkoa da norberaren bizi proiektua eraikitzen hasten garenean gertakari hauek aurreikustea eta gure bizi-proiektu hau oinarri askoren gainean eraikitzea (familia, lagunak, harremanak, ikasketak…)  ezerk hutsegin ezkero zalantzak sorturiko zulotik bera ez erortzeko.

Entradas relacionadas: