Simone de Beauvoir eta Hannah Arendt: Filosofia Feministaren Gakoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,87 KB

SIMONE DE BEAUVOIR. 3. ZER DA EMAKUME IZATEA? "EMAKUME" KATEGORIAREN PROBLEMATIZAZIOA. Gizakiaren funtsa askatasuna da. Proiektu ireki gisa zer izan nahi den zehazteko gaitasuna du. Baina, emakumeen kasuan, gizonek erabaki dute. Simone de Beauvoir filosofo frantsesak honi buruzko gogoeta egin zuen.

Ez dago existentziaren aurreko esentziarik. Baina, emakumeari aldez aurretik ezartzen zaio patua. Emakumea ekonomia, biologia eta sexualitatearen arabera definitzen da. Gizonek destinoa inposatu eta honek morrontza egoerara eramaten du. Datu horiek aintzat hartu behar, baina ez dira nahikoak emakumea zer den argitzeko.

Aldez aurretiko esentziarik gabe, "emakume ez da jaiotzen, egin egiten da" dio Beauvoirrek. Nagusiaren eta esklaboaren egoerarekin alderatu zuen gizon eta emakumearen harremana. Emakumea horrela "bestea" bihurtu zen. Kulturak txikitatik moldatzen du emakumea, gizonek diseinaturiko "emakume eredu baten" kopia perfektua izateko. Gizartean emakumea errealizatzeko modu bakarra emaztea eta ama izatea zen. Horrela beraien patua ezarriz. Ezkontzak, zure burua ahaztu eta pasibotasunera eramaten zaitu. Amatasunak ere morrontza harremanera eramaten zaitu. Abortua eta kontrazepzioaren alde borrokatu zen Simone, amatasunetik askatzeko.

Helburua sexuen arteko berdintasuna zen, harreman hierarkikoa deseginez. Horretarako premiazkoa zen askapen-prozesu kolektiboa, beren kabuz erabakitzeko zer izatera iritsi nahi duten.

“BESTEAREN” FILOSOFIA

Gizon eta emakumeen arteko ezberdintasuna gizarte guztietan errotuta dago. Emakumearen lehentasuna, emakume gisa, gizonen kasuan objektiboa da, ez du justifikaziorik behar. Hauek, simetrikoki definitu ezin diren bi giza kategoria dira. Gizonentzat emakumea “bestea” da. Ondorioz, emakumea mendekotasun, gutxiagotasun egoeran dago gizonekiko. Emakumea gizonen menpe dago.

Simonek, arazo bat identifikatu zuen: emakumeak ez du bere burua subjektu gisa bereizten, beraz emakumea esklabu gisa agertzen da. Historian zehar, emakumea gizonarekiko morrontzan egon da, eta morrontza-harremana gainditzeko Simonek ezinbestekoa dela uste du emakumeek beren emantzipazio osorako beharrezko dituzten aukerak izatea. Horretarako, gizonekiko harremana aldatu behar da. Emakumeak bere burua subjektutzat baieztatzean, emakume eta gizonen arteko berdintasuna ahalbidetuko da.

Emakumearen emantzipazioaren bitartez, emakumeak askatasuna lortuko du, amatasunaren gainean erabakitzea, zaintza lan guztiak bere gain ez egotea eta autonomia ekonomikoa. Horretarako, berdintasunezko hezkuntza behar da.

MORAL ANBIGUO BATEN ALDE

Simonek 1947an idatzi zuen Moral anbiguo baten alde. Bertan moralak gizakiaren existentziari zentzua ematen diola zioen, moral gabe gizakion existentziak zentzu gutxi izango lukeela. Idazterakoan, Bigarren Mundu Gerra amaitu berri zen, gizakiak egoera tragikoak bizitzen ikusi zituen. Testuinguru horretan, bi gaietan zentratu zen:

  • Gizakia zergatik existitzen da? Zer helbururekin dago mundu honetan?
  • Gure ekintzen zergatia justifikatzeko dagoen helburu bakarra askatasuna dela dio. Erabaki bakoitza nola hartu bakoitzak bere erara, norbere baloreetan oinarrituz. Erabaki guztien atzean askatasuna dago. Ondorioz, askatasuna beharrezkoa dugu gizakiok. Askatasunik gabe gizakirik ez zen egongo, suntsitua egongo zen.
  • Gizaki bakoitzak erabaki ezberdinak hartuko ditu, moralaren araberakoa. Morala aldakorra izango da hortaz, anbiguoa.
  • Subjektuen arteko harremanak nolakoak izan beharko lukete?
  • Guztiok bata besteari lotuak gaude arrazoi ezberdinengatik. Bizitza elkarlaneko proiektu bat da. Baina gizakiok askatasunik gabe ez gara gizaki, hortaz, galdera hau suertatu daiteke: Norbanakoaren askatasunak besteen askatasunaren aurka egiten du?
  • Gizakiak helburu bezala askatasuna du, horretarako ekintzak burutu behar ditugu. Ekintza horiek esanguratsuak izateko besteen existentzia beharrezkoa da, beraz, besteen askatasuna ere bermatzeaz arduratu behar gara. Askatasunaren muga, bestearen askatasuna ez oztopatzea da.

ZAHARTZAROA SIMONE DE BEAUVOIRREN FILOSOFIAN

Filosofo frantsesak, esan zuen gizarte kapitalistak baztertu nahi duela zahartzaroaz hitz egitea, berak tabua hautsi nahi du.

“Zaharrak ez dira errentagarriak, produkzio katetik kanpo daudelako”. Honek pentsamendu marxistara eraman zuen Simone. Bere ustez, gizarte baten benetako printzipio etiko, politikoak zaharrei emandako tratuaren araberakoak dira. Gurean zaharrak azken 10-20 urteetan baztertu ditugu, “gorpu ibiltariak” izatera kondenatuz. Pentsalariak, zahartzaroa humanizatu nahi du, etorkizunean gu izango garelako.

Historiak, zahartzaroaren gezurrezko estereotipoa bultzatu du. Platonek berak esan zuen gobernarien adina 50 urtetik gorako izan behar dela, adina aurrera doala arimak gorputza kontrolatzeko gai delako. Baina jubilazioak autoestimua ahultzen du, gutxiago-konplexua ekarriz. Izan ere, gure sistemak soldataren eta lanbidearen araberako identitatea bultzatzen du. Jubilazioa sari bat beharrean, gobernuak enfoke negatiboa eman dio, gizakiak nortasuna galtzen duelako eta bizitzari zentzu berria eman behar zaiolako.

Emakumearen egoerari arreta berezia jarri zion. Edertasunaren presioa pairatzen du. Gizon zaharraren edertasun esteriotipoa ez da hain gaizki ikusia, baina emakumeen kasuan, irudi “egokia” mantentzen jarraitu behar dute.

HANNAH ARENDT

TOTALITARISMOAREN JATORRIA: GAIZKI ABSOLUTUA

Filosofo alemaniarrak, totalitarismoaz hitz egitean, XX. mendeko nazismoa eta Sobietar Batasuneko garai estalinista zituen buruan. Beretzat, historian ez zen inoiz horrelako basakeririk gertatu, hortaz, kategoria berriekin ulertu behar da. Hori azaltzea da Totalitarismoaren jatorriak obraren helburua.

Bi aitzindari identifikatu zituen totalitarismoaren aurretik. 1.a, XVIII. eta XIX. mendeetako europar antisemitismoa. Frantzian, antisemitismoa Estatuaren nortasuna indartzeko korronte moduan identifikatzen du, judutarrak, frantziarrak izan arren, 'frantziar' bizimoduaren aurkako bezala agertzen baitira askotan. 2.a, XIX. mende amaierako inperialismoa. Haren ustez, kapitala inbertitzeko burgesiaren beharra arraza batzuk besteetatik gailentzen zituen ideologiarekin elkartu zen, beste herrialdeetan egindako sarraskiak justifikatuz, talde konkretuekiko deshumanizazioa gauzatuz.

Aurrekariak kontuan hartuta, 1. Mundu Gerrak Europan utzitako egoera ekonomiko eskasak bidea erraztu zien mugimendu totalitaristei. Ideologia gabeko masak etorkizun hobearen propagandarekin erakarri zituzten, intelektualen laguntzaz. Totalitarismoak ikuspegi bakarra inposatu zuen. Gogoetarako, adierazpenerako gaitasuna zapaldu zuen, eztabaida, ekintza politikoak anulatuz.

Arendten iritziz, totalitarismoa ez da menderatze modu berri bat soilik, politikaren deuseztapena ere bada. Eskubideen, askatasun politikoaren, protesta mugimenduen garrantzia azpimarratu zuen. Gobernu totalitarioen ezaugarriak: lider ahalguzti bat, gizabanakoen mailakatzea, bizitzaren eremu guztiak kontrolatzea, adierazpen askatasuna ukatzea: gizakia dominatuz. Gizakia zerbait 'soberakin' bihurtzen da. Horregatik, «Dena da posible» totalitarismoaren barruan.

“EICHMANN JERUSALEMEN” ETA GIZAKIAREN GAIZKIAREN HUTSALKERIA

Hannah Arendt emakume filosofo alemaniarra, Heideggeren ikaslea, nazismo garaian judua zelako AEBetara alde egin zuen.

Israelgo estatuak Eichmann nazia atxilotu eta epaitzean, epaiketan egon zen Arendt kazetari lanetan eta aukera aprobetxatu zuen bortizkeriaz hausnartzeko.

Epaileen aurrean Eichmann-en jarrerak harritu eta nahasi zuen filosofo eta kazetari hau. Ordukoa da bere "gaizkiaren hutsalkeria" ideia eta Eichmannen portaera azaltzeko erabilitako hitzak. 3 dira Arendten iritziz gaizkia hori argitzen duten berezitasunak:

  • Batetik, pertsonaren kritikarako ezgaitasuna, pentsatzeko ezintasuna. Eichmannek ez zuen pentsatu nazismoak egiten zuenaz, funtzionarioa zenez, soilik jasotako aginduak bete zituen, kritikarik gabe eta hoztasun osoz.
  • Bestetik, nazismoaren antolamendu sistema, hierarkikoa; aginduak goi mailatik heldu ziren, behekoek ezer esan gabe bete zituzten. Eichmannek obeditu besterik ez zuen egin.
  • Hirugarrenez, bortizkeriaren erabilera egunerokoa, ohikoa zen. Eichmann ez zen gaizkile bakarra ezta indarkeria erabiltzen zuen salbuespena ere, lan giroan barneratua zegoen zentzurik gabeko bortizkeria, motibaziorik gabeko indarkeria. Hausnarketa gabeziak Eichmann errudun bilakatu zuen.

Beraz, Holokaustoa ez zen gertatu Hitler eta goi-agintariak krudelak zirelako, askoren pentsatzeko, hausnartzeko gaitasun ezarengatik baizik. Masa desideologizatu baten hutsalkeriarik gabe, ideologia nazia ez zen inoiz nagusituko. Arendten ustez, demokrazia totalitarismoari aurre egiteko baliabide onena da, parte-hartzailea baita.

Entradas relacionadas: