Simone de Beauvoir eta Existentzialismo Feminista: Emakumearen Askapenerako Bidea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,19 KB

Existentzialismoaren ideia nagusiak

Existentzialismoa XX. mendeko testuinguruari erantzun dion korronte filosofikoa da. Giza duintasuna berreskuratzen saiatzen da, norberaren existentzia sortzeko enfasiaren bidez.

Existentzialismoak existentziari ematen dio lehentasuna, gizabanakoaren esentziaren gainetik.

  • Korronte horren arabera, gizakia ez dago aurrez determinatua inongo doktrina filosofiko edo moralengatik.
  • Bizitzak eta munduak ez daukate zentzurik, norberak berea eman behar du.
  • Gizakia askea denez, etengabe aukeratzen egon behar da; orduan, bakoitzak bere aukeraketak egingo ditu.

Existentzialismoak gizabanakoen berezitasunak, autonomia eta erantzukizun pertsonalak defendatzen ditu beste filosofia batzuen aurrean. Aurreko filosofoak modu hotz batean idazten zuten, eta existentzialisten filosofia emozioen beroaz dago bustita.

Giza bizitza indibidualak (existentzia partikularrak) ez du zertan arrazoi hotz, kalkulatzaile eta objektibo baten mende egon; beste hainbat alderdi garrantzitsuk ere osatzen dute: sentimenduak, irudimena, sormena.

Mugimendu honen barruan desberdintasunak aurkitzen ditugu:

  • Batzuek existentzialismoa erlijiotasunarekin lotzen dute (M. Unamuno).
  • Beste batzuek ateismotik jorratzen dute.

Zer da emakumea izatea?

1949an, feminismoaren oinarri bihurtu zen Bigarren Sexua liburua. S. Beauvoirrek idatzi zuen. Bere helburua emakumeak haien burua definitzeko gaitasuna berreskuratzea da. Beauvoirren ustez, gizakiaren funtsa askatasuna da. Baina emakumeak ezin du askatasun hori izan, gizonek erabakitzen dutelako; horregatik, askatasuna defendatu nahi du.

Filosofia existentzialaren arabera, ez dago existentziaren aurreko esentziarik. Ez dago subjektu bat non definitzen duen giza esentzia edo natura finkorik, ez dago zerbait finkorik. Emakumeari, aldez aurretik ezartzen zaio bere destinoa; hori kontuan izanik, biologia, sexualitatea edo ekonomia baztertzen dute. Beauvoirren ustez, datu horiek aintzat hartu behar dira, nahiz eta ez diren nahikoak emakumea definitzeko.

Aldez aurretiko esentziarik gabe, emakumea ez da jaiotzen: egin egiten da. Bere azalpenaren arabera, nagusiaren eta esklaboaren artekoa da. Gizona funtsezkotzat, ezagutzat eta arrazoikotzat hartzen da, eta emakumea "bestea" bihurtu da. Gizona neutroa eta positiboa da, eta emakumea, berriz, negatiboa (gizona ez dena). Horrela, nagusitasunaren harremana sortzen da. Argi ikusten da nola gizonak eramaten duen nahi duena eta emakumeak "soberakinak".

Egoera horretan ikusita, Beauvoirrek hau esaten du: "Emakumea bazara, kulturak moldatu zaitu, konturatu gabe, gizon batzuek diseinatutako 'emakume eredu baten' kopia perfektua".

Beauvoirren helburua sexuen arteko berdintasuna aldarrikatzea eta harreman hierarkikoa desegitea da, emakumeak beren buruaren jabe izateko ere.

Bestearen filosofia

Gizona zer den eta emakumea zer den finkatu dugunetik, ez gara berdin konportatzen. Gizona zer den finkatu dugu, baina emakumea zer den ezartzerakoan beti gizonaren arabera egin dugu. Ez diogu eman inportantzia berdina emakumeari eta gizonari. Simonek dio ezin dugula bat definitu bestearen konpentsazioan. Separatuta definitu behar ziren, baina hori ez da gertatu. Segun zer tokatzen zaizun izatea, era bat edo bestea tokatuko zaizu izatea, eta emakumea tokatu bazaizu, "parte txarra" tokatu zaizu.

Nagusiaren eta esklaboaren dialektikaren irakurketa feminista
  • Finkatu dugu gizona zer den, eta emakumea ere bai, gizona erreferentziatzat hartuz; ez diogu eman bere izate propioa. Hauxe da Beauvoirrek aurkitzen duen arazoa: bakoitza finkatu da bere tokian; nagusiak, gizonak, eta emakumeak, esklaboak; eta hortik aurrera, emakumea esklabo gisa agertu da.
  • "Ugaltzearen morrontza" emakumearen garapen existentzialerako oztopo handia izan zen. Ama izatea tokatzen bazaizu, gutxiago kobratuko duzu, zure karrera hondatuko da…

Simonek esaten du karga guztia amarentzat dela; une bat dagoenean, gizona bere bizitza osoa egiten ari da, eta emakumea ama izaten denean, hor oztopatzen zaio bere bidea.

Nahiz eta feminismoak saiatu emakumearen egoera aldatzen, berdintasuna emanez, eskubide politikoak, askatasun ekonomikoa… Nahiz eta gauza horiek konkistatu, esaten du ez badugu aldatzen emakumearen kontzientzia, emakumea ez dela libre izango, beti egongo dela esklabotasun horretan.

Moral "anbiguo" baten alde

Pour une morale de l'ambiguïté (1947) saiakeran, Beauvoirrek osorik gai etikoari buruz idatzi zuen. Gizakia egiten da bere etikan, bere moralean eta konportamenduan.

Beauvoirrek proposatutako etika anbiguoa izango da; beraz, ez dizu emango ez legerik ez ezer, askatasunean oinarritzen delako. Beraz, etika guztiz existentziala da.

Beauvoirrentzat, bizitzari balioa ematen diona helburuak dira; horregatik, bizitzak zentzua dauka. Beraz, askatasunez aukeratzen badituzu helburuak, horiek lortzeko eta bihotza ondo sentiarazteko aukera edukiko duzu.

Gizakia beti proiektatuta bizi da; helburu bat lortu eta gero, beste baten bila jotzen du, horrela hil arte. Beraz, bizitzari justifikazioa ematen dion gauza bakarra helburuak dira.

Bizitzaren motorra askatasuna da. Beraz, hautapenak ez badituzu egiten, inoiz ez zara iritsiko benetan bizitzera.

Gizakiok bizikidetzan bizi gara; zuk zure bizitza eraikitzen duzunean, besteenak kontuan hartu behar dituzu. Beraz, zuk hautapen propioak egin behar dituzu, besteei kalte egin gabe. Beraz, "zure" askatasun horrek ezin du besteen askatasuna suntsitu.

Berak ez du zoriontsu izateko planteamendua egiten, baizik eta askea izatekoa; gero, zoriontasun hori norbanakoarengan bilatu behar da. Beraz, berak ez du esaten zer dagoen ondo eta zer gaizki.

Definizioak

Sexuen gerra: Sexuen gerraren kontzeptuak historikoki gizonezko eta emakumezko bi sexuen artean eman den gatazkari egiten dio erreferentzia: gizakumeen aldetik emakumeen gain eragin duten diskriminazio, dominazio eta kontrol dinamikak, eta emakumeen aldetik zapalkuntza horren aurka askatzeko egindako ahaleginak. Simone de Beauvoirren analisi existentzialistaren arabera, gatazka kaltegarri eta alferrikako hau gainditzeko, emakumezkoaren berdintasuna eta independentzia bermatzeaz aparte, ideologikoki emakumea menpean mantendu duen prozesu ideologikoa desegin behar da, emakumearen benetako askapen osoa lortzeko.

Emakumea: Ezin da biologikoki definitu zer den emakume izatea; izan ere, politikoki eraikitako errealitatea da: bat ez da emakume jaiotzen, egin egiten da. Gizarte patriarkalean, gizona izan da gizakia definitzeko erreferentzia (bera da subjektua), eta emakumea gizonarekiko erreferentzian definitu da; horregatik da 'bestea', objektua. Kulturak ezarri duen femeninoaren determinismotik at (pasibitatea eta gainerako mitoak) eraikiko dute emakumeek euren burua era autonomo batean, zapalkuntzaz aske.

Pasartea: Pasarte honetan, Simonek argitzen du sexuen arteko borrokak (gizon eta emakumeen arteko desberdintasunak) ez daukala jatorri biologikorik. Arazoaren jatorria ideologikoa eta tradizionala da, historikoki formulatua. Atributu on guztiak eman dizkiote gizonari, eta soberakinak emakumeei.

Entradas relacionadas: