Sezesio gerra
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,19 KB
Tweet |
AMERIKAR IRAULTZA
1775eko apirilean gatazka hasi zen
Gertaera horiek akuilatuta, Independentzia Adierazpena egin zuten hamahiru koloniek, 1776ko uztailaren 4an. Britainiarrek, ordea, ez zuten onartu kolonien independentzia, eta, hala, kolono matxinoek, George Washington buru, gudarostea antolatu zuten metropoliaren kontra borrokatzeko.
Gerrak bost urte iraun zuen. Hasieran, britainiar «atorra gorriak» nagusitu ziren, harik eta Saratogan galdu zuten arte (1777). Frantziak eta Espainiak amerikar «abertzaleekin» bat egin zuten, Britainia Handiak itsasoan zuen nagusitasuna deuseztatzeko. Hala, matxinoek gero eta indar handiagoa hartu zuten, eta britainiar gudarostea menderatzea lortu zuten Yorktownen (1781). Versaillesko Bakean (1783), Britainia Handiak Estatu Batuen independentzia aitortu zuen
Kanda britaniar kolonia gisa geratu zen.
ONDORIOAK
Filadelfiako Biltzarrean, 1787ko
Konstituzioa osatu zuen batzarrak, George Washington buru zuela.
Konstituzio berri hark herri subiranotasuna eta errepublika federala ezarri zituen, botere zentralaren eta estatuetakoen artean banatuta baitzituzten gobernu funtzioak. Era berean, oinarrizko askatasunei buruzko eranskin bat atxiki zioten, zeinetan aipatzen baitziren erlijio askatasuna, inprimatzeko askatasuna, elkartzeko askatasuna eta atxilotze arbitrariorik ez jasateko askatasuna, besteak beste.
1787ko Konstituzioak oreka bilatu zuen botere banaketan:
Botere legegilea Kongresuaren esku gelditu zen. Hala, hari zegokion legeak onartzea, zergak bozkatzea, estatu kide berriei onespena ematea eta gerra deklaratzea. Bi atal zituen: Ordezkarien Ganbera, sufragio zentsitarioz* bi urtez behin aukeratzen zena, eta Senatua. Kongresuko kideek immunitatea* zuten
Botere exekutiboa, bestalde, Errepublikako presidenteari zegokion. Presidentea lau urtez behin aukeratzen zuen ordezkarien elkargo batek, zeharkako hautaketa* bidez. Presidenteak eskumen zabalak zituen, hala nola barne eta kanpo politika gidatzea, legeei betoa ezartzea edo gudarostearen buruzagi izatea
Botere judiziala, azkenik, Auzitegi Gorenak zuen. Bederatzi epaile ziren; presidenteak izendatzen zituen, eta hil arte irauten zuten karguan. Auzitegiari zegokion Konstituzioa aplikatzen zela begiratzea eta estatuen arteko liskarra epaitzea.