Selektibitatea Antzinako Erregimenaren krisialdia (1808-1814): Cadizko Gorteaketa 1812ko Konstituzioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 117,16 KB

Frantziar eta Industria iraultzaren aurreko egoera:


1.ANTZINAKO ERREGIMENA ETA LIBERALISMOA


ANTZINAKO ERREGIMENA

ERREGIMEN BERRIA

Politika

- Hiru botereak pertsona berdinaren esku

- Monarkia absolutista

- Ez dago sufragiorik

- Despotismo ilustratua: Dena herriarentzat baina herriarekin kontatu gabe. XVII.Mendean

- Lurraldeen arteko ezberdintasunak (foruak)

- Botereak banatuta

- Liberalismoa

- Erregetza konstituzioa

- Errepublika

- Berdintasuna eta askatasunak dute garrantzia

- Erregetza absolutistarik ez badago ez daude foruak

Gizartea

- Gizarte banaketa

- Odolaren araberakoa

- Estamentala

- Pribilegiatuak (%5)

- Nobleak

- Kleroa

- Ez pribilegiatuak.

- Gizarte itxia

- Gizarte klasista

- Lurralde batzuetan kaperatasun unibertsala

- Euskaldun guztiak noble hidalgo izaera

- Bi klase: Burgesia eta proletarioa


Ekonomia

- Nekazaritzak, abeltzaintzak, arrantzak eta abar. Dute garrantzia

- Mestak zeuden

- Industria

- Gremioak → Konpetentzia saihesteko

- Artzainek eta nekazariek berdintasuna zutenez ez zeuden mestak

- Desamortizazioa

Kultura

- Elizak eta tradizioak garrantzi handia

- Arrazoiak du garrantzia


KARLOS IV (1788-1808)

  • 1788tik 1808ra  Espainiako errege (Frantziar iraultzaren denbora) Frantziar Iraultzarekin, Frantzian, Erregimen zaharrari amaiera eman zitzaion. Aldaketak eman ziren Frantzian:

    • Nazioaren subiranotasuna: Ordutik aurrera herritarrak izango dira bozkatzeko eskubidea erabiliz euren ordezkariak aukeratzeko gai.

    • Botereen banaketa

    • Hainbat alorretan eskubideak eta askatasuna

    • Estatu laikoa

    • Lurraldeen arteko berdintasuna.

  • Iparraldean:

    • Antolamendu berria sortu: 1790. Urtean

    • Berdintasunaren izenean, foruak desagertu egingo dira

    • Arazoak erlijioarekin, iraultzak erlijioaren kontra egin zuelako eta hauek oso erlijiosoak zirelako.

    • Herrien izen aldaketak

    • Soldaduska egitera derrigortu

  • Espainian:

    • Batzuk iraultzaren alde: ez pribilegiatuak (herritarrak, burgesak)

    • Beste batzuk kontra: pribilegiatuak  

  • Karlos IV beldur da eta Espainia iraultzatik babestu nahian, neurriak hartuko ditu:

    • Aduenetara frantziar ideiak edota frantseseko liburuak heltzerakoan, zuzenean ministeriora.

    • Lehen ministroak arduratuko dira horretaz: Florida blanca, Aranda eta Godoi.

  • Luis XVI. Hil zuten eta beraz, Europako herrialdeak frantziar iraultzaren kontra jarri ziren.

  • Espainia eta Frantzia arteko gerra:  Konbentzio guda.

    • Espainiako ejertzitoak gabeziak zituen: hornikuntza, prestakuntza falta...

    • 1793an Katalunia eskuratu zuten frantsesek. Euskal Herrian, batzuk frantsesen alde (Espainiako erregeak ez zituelako foruak errespetatzen) eta beste batzuk kontra (ez zutelako nahi foruak galtzea)

    • Gipuzkoa eta Frantzia aliatuta: Itun bat egiten ahalegin ziren. Baldintzak jarri zituzten:

      • Espainiako koroatik aldentzea

      • Foruak eta erlijioa errespetatzea.

      • Gipuzkoak errepublika osatu nahi zuen.

      • Baina ez zen traturik egon.

      • Frantsesek herri okupatu bezala kontsideratu zuten Gipuzkoan.

    • 1794 urtean Gipuzkoa erdia eta Nafarroa mendebalde eskuratu zuten Frantziarrek. Frantziarrek Bizkaia eta Araba bere menpe hartu.

    • Dokumentu batek Gipuzkoaren independentzia egiaztatzen du.

    • 1794an Termidorreko kolpea: Hortik aurrera Frantzia ez da hain iraultzailea izango.

    • Frantzia lasaitu egingo da eta beraz, Espainiak jarrera aldatu egingo du.

ONDORIOZ:  

1.Espainiak Frantziarekin akordioa:

  • 1795an BASILEAKO ITUNA sinatu. Erabakiak:

    • Lurraldeak: Godoyk EH eta Katalunia berreskuratu; Frantziak Santo Domingo eta merkatal abantailak.

    • Gipuzkoa: Independentzia eskatzeagatik gipuzkoarrak ez zigortzeko hitza eman; gerra amaieran militar eta zibil donostiar asko hil.

  • 1796ean SAN ILDEFONSOKO ITUNA:

    • Espainia eta Frantziaren arteko akordio militarra, Britainia Handiaren aurka egiteko.

  • 1797 Espainiak Britainia Handiaren kontra galdu, Portugalen.

  • 1799 Iraultza amaitzen da eta Napoleon Bonaparte jartzen da kontsul. Espainiak eta Frantziak Britainiaren aurka jarraitzen dute.

2. Foruen aurkako jarrera

  • Foruak ezabatzeko aitzakia: konbentzio gudan izandako jarrera. Baina hegoaldeko probintziak foruak defendatu zituzten.

  • 1804 ZAMAKOLADA:

    • Godoyk bultzatuta, portu berriak eraiki nahi.

    • Ordainetan bizkaitarrek soldaduska.

    • Herria altxatu egin zen: Zamakolada. Beraz, portua ez zen egin.

    • 1808an Fernando VII. Foruak berrezarri.

3. Krisi ekonomikoa

  • Prezioak igo , gosetea eta zorrak geroz eta handiagoak.

  • Godoyk konpontzeko erreformak: ministroak bildu, gremioen monopolioa murriztu, nekazal prezioak libre, elizaren ondasun batzuk desamortizatu.

  • Arazoa konpondu ez zenez, jendea eta eliza haserre.

  • Espainian Godoy eta Karlos IV.Ganako gorrotoa handitu: egoera ekonomikoa, frantsesen aukako jarrera eta ilustratu talde baten erradikalizatzea.

  • Frantziako inperioa handitu egin zen Napoleonekin.

    • Italia, Alemania, Holanda eskuratu

    • Espainian indarra hartzen hasten da.

    • 1805ean Espainia eta B. Handiaren arteko borroka.

      • Espainia galtzaile.

      • Espainiako koloniak inkomunikaturik.

  • 1807an FONTENEBLEAUKO ITUNA

    • Espainia eta Frantziaren artean.

    • Espainiak baimena ematen dio Frantziari portugalera pasatzeko.

    • Helburua: Portugal eskuratu eta 3 zatitan banatzea, bat Espainiarentzat.

  • Herria, Godoy eta Karlos IV.Aren aurka eta Fernando VII.Aren alde (el deseado)

    • Arrazoiak: Gerretako desastreak, Frantsesekin zuten harremanak, elizaren haserrea eta aristokraziak banatu izana.

  • 1807an Eskorialeko prozesua:

    • Fernando VII.A Espainiako tronua eskuratzen saiatuko da baina harrapatu egin zituzten.

  • 1808an Aranjuezen. Herria haserre zegoen (gosea, Godoyren jarrera…). Orduan altxamendu bat egon zen Godoy eta Karlos IV.Aren kontra.

    • Godoyren etxea harpilatu eta ia bera hil zuten

    • Karlos IV.Ak abdikatu eta Godoy postutik kendu zuen.

  • 1808an martxoan Fernando VII.A errege

  • 1808 maiatzak 2an Madrilen herri altxamenduak. Ondorioz, hildako asko. Errege familia Frantziara alde egin.

  • BAIONAKO ABDIKAZIOAK

    • Napoleonek errege familia Baionara eraman zuen.

    • ABDIKAZIOAK:

      • Fernando VII.Ak eta Karlos IV.Ari → Napoleoni. Honek bere anai zaharrenari  Jose I-ari Espainiako errege izendatu.

INDEPENDENTZIA GUDA (1808-1813)

1807 FONTENEBLEAUKO ITUNA

  • Frantsesek Portugalera pasatzeko baimena lortu zuten.

  • Frantsesak Espainiara sartu Portugalera joateko aitzakiarekin.

1808

Maiatzak 2:

  • Madrilen herritarren altxamendua, ez zutelako errege familia Baionara eramatea onartzen.

  • Maiatzak 5-6 abdikatu eta herritar asko hil zituzten

Maiatzak 3:

  • Madrilen hainbat pertsona hil zituzten.

  • Arduraduna: Murat militar frantsesa.

  • Altxamendua beste herrialdeetara zabaldu zen.

Maiatzak 5-6. Baionako Abdikazioak.

  • Bitartekari lanak egiteko aitzakiarekin Baionara eraman

  • Karlos IV.Ak eta Fernando VII.Ak Napoleonengan abdikatu.

    • Honek bere anai zaharrena José I Espainiako errege izendatu.,1808-V-10 .

  • TESTUA. BAIONAKO ABDIKAZIOAK

    • Carlos IV → Fernando VII → Carlos IV → Napoleon → Jose I

JOSE I.

  • Frantziar iraultzako lorpenak zabaltzen ahalegindu zen.

  • Ez zuen herritarren maitasunik batu.

  • BAIONAKO ESTATUTUA 1808 uztaila

    • Ez da konstituzioa: Ez zen herriak egina, eman egin zen.

    • Egileak: Napoleonek deituriko diputatuak ziren, goi mailakoak.

EZAUGARRI ATZERAKOIAK:

  • Erregeak botere asko

  • Erlijio katolikoa nagusi

EZAUGARRI AURRERAKOIAK:

  • Gizabanakoen eskubideak

  • Askatasunak: inprenta, mugimendua…

  • Sufragioa, baina murriztua

  • Torturaren abolizioa

  • Foruak erreformatzeko asmoa.

FORUAK:

  • Foruak erreformatzeko asmoa zuen.

  • Euskal juntak ere deituak izan ziren bertara, baina euskaldunek ez dute nahi berdintasunak, eurak foruak nahi dituzte.

  • Euren ustetan euskal probintzietan bazegoen konstituzioa: FORUAK.

  • Dominique Garatek Napoleoni eskatu zion euskaldun danak elkarturik federazio bat osa zezala, inperioaren menpe: “Nueva Fenicia” izenekoa.

  • Foruen gaia beste batzar baterako gelditu zen eta ez zen sekula bilera egin

  • Euskaldunek estatutua onartu zuten.

  • ERREFORMAK:

    • Inkisizioa desagertu 1808.

    • Jauntxoen erregimena deusezta

    • Hezkuntza ikastetxe publikoetan

HERRITARREN JARRERAK

  • FRANTSESTUAK → Napoleon defendatu, Erreforma ilustratuaren aldekoak 

    • Herritarrek traidoretzat hartu zituzten.

    • Gerra amaitzean alde egin behar. 

    • Frantsesen esku zeuden herrietako funtzionari askok 

  • Herritarren gehiengoa frantziarren aurka.

    • EHn inbaditzailearen aurkako jarrera

    • Herrietan batzarrak sortu, errege familiak utzi duen botere hutsunea    betetzeko.Aristokrazia eta goi mailako jendeak osatuko du.

  • Cadizen liberal talde bat elkartu.

    • Ez dago frantsesen esku eta ingelesek babesten dute.

    • Kolonietan ere batzarrak osatu, gero independentziarako erabili

  • Napoleonen aurkako gerren ezaugarriak

    • Herriaren partaidetza. Frantsesen ejertzitoa indartsuagoa, Espainian herritarrak hartu zuten parte borrokan

    • Independentzia nahia

    • “Contra lo francés”, ateo eta lapurren parekoa

    • Ez zen guda Iraultzailea

ETAPAK

  • INBASIOA ETA JENDEAREN ERANTZUNA (1808-1809).

    • Madrileko altxamenduaren ondoren, guda Espainia guztira zabaldu 

    • Herriak gogor erantzun, Lurrak eskuratzea uste baino zailagoa: ezin Zaragoza, Girona eta Valentzia hartu.

    • Portugaldik frantsesak bidali ingelesen laguntzaz. Acuerdo de Cintra de 1808

    • Andaluzian ere galdu (Bailén) eta José Iak Gasteizera alde egin, 

    • Frantsesei aurre egiteko herria antolatzen hasi zen.

      • Batzarrak sortzen herri eta probintzietan.

        • Erregerik ez dagoenez eurak izango dute boterea.

      • BATZAR GOREN ZENTRALA antolatu probintzietakoekin. Gorteak deituko ditu.

        • Ejertzitoko kide, burges eta goi mailako jendeak osatzen zuen.

        • Batzar honen buru Floridablanca

  • FRANTZIAREN NAGUSITASUNA (1809-1811).

    • Napoleonek penintsula menderatu:

      • Jende asko bidal

      • Bera etorri

      • Cadiz eta Huelva izan ezik lurralde guztia eskuratu zuten

      • Gerrillak antolatu ziren.Herritarrez osatutako 150 bat kidetako taldeak, 

      • Bandolero ezagunenak: El Empecinado,Espoz y Mina, Merino.

    • 1810.Ean E.Herriko probintziak Inperioaren barnean sartu ziren

      • Frantziarrek zuzentzen zituzten eta foruen aurkakoak ziren.

        • Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan Thouvenot jenerala → Euskal Herria kudeatzeaz arduratu

        • Nafarroan Dufour.

      • Diputazioak eta batzarrak legez kanpo jarri zituzten

        • Foruen aurka

    • Napoleonek Ebro iparraldeko lurrak bere esku hartu 
      (Katalunia, Aragoi, Euskal Herria), bere soldaduendako 
      errekurtsoak lortzeko .Jose I aurka zegoen.

      • Napoleonek beste agintari batzuk jarri omen zituen probintzia hauetan anaiak ez ziolako nahikoa zergarik ordaintzen

      • Euskaldunak frantsesen kontra:Espoz y Mina, Jauregi artzaina,… 

  • FRANTZIARREN ATZERAKADA 1812.

    • 1812tik Napoleonek atzera egin behar izan zuen:

      • Errusiaren aurka, Britainiaren aurka, gerrillen aurka... Frente guztietan egitea ezinezkoa 

      • Arapilesen ingelesak garaitu eta frantsesek iparraldera alde egin

      • Gasteiz eta San Martzialeko batailak galtzean amaiera izan zen. 

      • EHko batailetan espainolak ingelesen laguntza izan zuten.

      • Donostia frantsesen esku zegoen eta askatzerakoan ingelesek erre zuten, Abuztuaren 31 kalea izan ezik.

    • 1813-ko abenduan VALENÇAYko ituna

      • Napoleonek gerra amaiera 

      • Fernando VII.A Espainiako errege onartu. 1814ko Martxoan itzuli zen Frantziatik

ONDORIOAK

  1. Heriotzak: 300.000.

  2. Hondamen ekonomiko: uzta, zubi, industria...Suntsitu

  3. Gerrillak lapurretan...Jarraitu.

  4. Napoleonek inperioa galdu.

  5. Kolonien independentzia bultzatu.

  6. Espainia 2. Mailako potentzia. (Koloniak galtzen ditu)

  7. Aro Garaikidean sartu.

  8. Frantsestuek alde egin behar.

  9. Nazionalismo espainiarraren gorakada (Frantziari aurka egiteko batu zirelako)

  10. Kontraesanak sortu absolutismo eta liberalismoaren artean.

  11. Kadizko konstituzioa idatzi (Espainiako lehenengo konstituzioa)

  12. Militarren partaidetza handitu bizitza politikoan.

  • Jauntxoen erregimena deuseztu

  • Hezkuntza ikastetxe publikoetan.


CADIZKO KONSTITUZIOA 1812

  • Cadiz, Independentzia gerran ez zen Frantziarren menpe egon.

  • Konstituzioa herrialde bateko legedia gorena da: eskubideak zeintzuk diren, botere banaketa... Konstituzioa liberalismoarekin lotzen da.

  • Cadizko konstituzioa 1812an onartu zen eta Espainian lehena.

EGOERA

  • Espainia gerran zegoen frantsesekin, independentzia gudan.

  • Espainiako erregeak Frantzian daudenez herritarrak hartzen dituzte erabakiak.

  • Batzarrak eratu zituzten: herrietakoak, probintziakoak eta gorena.

  • 1810etik aurrera 5 pertsonaz osatutako  erregentziari eman zioten boterea: Gorteak.

    • Gorte hauek Cadizen elkartuko dira eta Espainian iraultza liberala hasiko da: absolutismoarekin amaitzea nahi zuten eta pentsaera liberalak apoiatzen zituzten.

CADIZKO GORTEAK

  • 1810-1814 bitartean bildu ziren:

    • Hiri liberala zen eta hori ingelesen eraginagatik da, hauek beraien babesleak ziren.

  • Espainia nola gidatu erabakitzeko asmoz bildu ziren.

GORTEETAN:

  • Bi talde:

    • Liberalak (gehiengoak) ideia liberalen aldekoak.

    • Absolutistak. (gero pertsiarren manifestua idatziko dute absolutistak).

  • Partaideen artean, liberalak nagusi (erdi mailako jendea zen, ez emakume ez herritarrik.)

  • Probintzietako ordezkariak ere bazauden baina denak liberal kutsukoak.

ERREGIMEN ZAHARRAREKIN AMAITZEKO:

  • Gorteek, konstituzioa ez ezik, beste erabaki asko hartu zituzten:

    • Zentsura deusezta, inprenta askatasuna eta barneko mugak kendu, gremioak deusezta, jauntxo-kleroaren eskubideak kendu, inkisizioa deusezta, tortura deusezta, mesta deusezta…

1812an KONSTITUZIOA, liberala baina ezaugarri atzerakoiak. Ezaugarri liberalak:

  • Botere banaketa

    • 1. Betearazlea erregearen eskuetan dago

      • Gerra deklaratu eta bakea sinatu.

      • Askatasun osoz aukeratuko ditu ministroak

      • Ezin ditu Gorteak desegin

      • Nazioa gobernatzeko 7 idazkari

      • Erregeak erreinatu, ez gobernatu

      • Nazioarteko harremanak zuzentzen ditu

      • Bera da armadaren buru.

    • 2. Legegilea gorteak dute

      • Legeak egiteko ganbara bakarra.

      • Erregeak aldarrikatuko ditu eta beto eskubidea du.

    • 3. Judiziala, epaitegiak dute

ESPAINIAKO LEHENENGO KONSTITUZIOA

  • Herritarrak dira beraien boto eskubidea erabiliz ordezkariak aukeratuko dituztenak: Gizonezkoen unibertsala (25 urteko gizonezkoen zeharkako sufragioa)

  • Erregetza konstituzionala

  • Norbanakoen hainbat eskubide eta askatasunak ageri dira.

  • Berdintasuna legearen aurrean

  • Ikasteko eskubidea aldarrikatzen da

  • Milizia Nazionala: Konstituzioa defendatzeko herritarrez osatutako taldeak dira, boluntarioak.

CADIZKO KONSTITUZIOAREN EZAUGARRI ATZERAKOIAK (ez liberalak):

  • Konfesionaltasuna: Espainiak erlijio ofiziala eta bakarra du, katolikoa. Beraz, eliza katolikoak hainbat abantaila (irakaskuntzaren kontrola, zentsuratzeko ahalmena..)

  • Talde pribilegiatuen jabetza pribatuak onartzen dira.

  • Foruak: Ez dute ezer esaten foruei buruz baina konstituzio garaian foruak murrizketak jasan zituzten. Bizkaitarrak ez zuten onartu konstituzioa.

Espainiako lehena izan zen eta aro garaikidean sartu zen, Frantzian 1791 urtean izan zen lehena.

Beste izen batzuk ere: La pepa , 1812ko konstituzioa.
Epe motz eta desberdinetan egon zen indarrean:

  • Fernando VII.Aren etorri arte

  • Hirurteko liberala

  • 1836an 11 hilabetez

FERNANDO VII (1814-1833):

  • Fernando VII.A Karlos IV.Aren semea da. Honek, abdikatu egin zuen Aranjuezen egon zen altxamenduaren ostean. Fernando VII. “desiratua” deitzen zioten, herriak aldaketa bat nahi zuelako.

  • 1813ko Abenduan VALENÇAYKO ITUNA:

    • Napoleonek Fernando VII.A onartu errege modura

    • Fernando VII.Ak ez du neurririk hartuko frantsestuen aurka.

  • 1814 Fernando VII.A  Espainiara itzuli. Jendeak oso pozik. Baina berak, ez zuen ezagutzen Espainiako egoera, 1808tik Frantzian zelako.

  • Erregeak 2 aukera ditu: errege absolutista edo liberala izan. Kadizko Konstituzioan Fernando VII. A Espainiako errege dela agertzen da.

Erregealdiak 1814tik 1833 arte irauten du. Hiru etapa:

  • SEIURTEKO ABSOLUTISTA (1814-1820):

    • Desberdintasunak, Inkisizioa eta Foruak onartzen dira.

    • Europako beste herrialdeetan absolutismoa dago, beraz, honen laguntza badu. Aproposa Espainian ere absolutismoa ezartzeko (errestaurazio garaia da 1815)

    • Absolutista talde batek: PERTSIARREN MANIFESTUA idatzi zuten.

      • Cadizko Gorteetako absolutistak ziren, 69 diputatu.

      • Madrilen idatzia

      • Absolutismoaren alde, 1812ko konstituzioaren kontra.

    • Pertsiarren Manifestua jaso zuenean erregeak:

      • Valentziara joan zen

      • Maiatzaren 4an, VALENTZIAKO DEKRETUA: Gorteek egindako lana kondenatu eta konstituzioa onartzeko asmorik gabe, Fernando VII.Ak estatu kolpe bat ematen du eta absolutismoaren alde jo zuen.

    • Neurri hauek hartu zituen:

      • Ez zen kanpo politikaz arduratu.

      • Errepresioa: egunkariak debekatu, unibertsitatek itxi, frantsestuak kanporatu, bere kontrako pentsaerak zituenak kartzelara.

      • Liberalen aurka: baztertuak, ejertzitoan absolutistak bakarrik.

      • Hasieran batzuk bere alde, baina gero bere politikarengatik kontra.

    • Liberalismoari eginiko salbuespenak:

      • Kadizko Gorteetako torturaren abolizioa mantendu.

      • Godoyk egindako desamortizazioen lurrak ez zizkion Elizari itzuli bere aldekoen esku zeudelako.

    • Erregimen zaharrera itzuli:

      • Foruak berrezarri

      • Jaunen erregimena berrezarri

      • Inkisizioa ezarri: liberal eta frantsestuen kontra eta gerra garaiko idatziak deuseztatzeko

      • Mestari eskubideak itzuli (nekazarientzako kalte)

      • Jesuitak (San Ignazio jarraitzaileak) Espainiara itzuli.

      • Gizarte estamentala.

    • Herritarrak matxinatu egingo dira, baina ez dute etekinik ateratzen.

    • Arazo ekonomikoak (krisia)

      • Independentzi gerra ondoren, estatua suntsituta.

      • Gerrilleroengatik, komunikatzeko eragozpenak

      • Ameriketako Koloniak askatasuna lortzen hasten dira.

      • Ogasun arazoak baina pribilegiatuak zergarik ordaintzea nahi ez.

    • 1820, Riegoren matxinadaren arrakasta.

      • Beraien helburua Ameriketako koloniak ordena apur bat jartzea.

      • Hori egin beharrean, altxamendu bat egi zuten baina ez zegoen prestaturik.

      • Cadizen izan zen.

      • Burgesen laguntza ekonomikoa izan zuen.

      • Egunkaririk ez zegoen eta zurrumurruek zabaldu zuten altxamendu horren arrakasta.

      • Egoera erreala ez zen ezagutzen.

      • Matxinada beste leku batzuetara zabaldu zen, adibidez Iruñera.

  • HIRURTEKO LIBERALA (1820-1823)

    • Liberalen barruan desadostasunak

      • 1820-1822 Moderatuak boterean

      • 1822-1823 Asaldatuak boterean


ZENBAIT NEURRI:

  • Cadizko konstituzioa onartzen da.

  • Foruak deusezta

    • Probintziako Aldundiak ezartzen dituzte. (Foru Aldundien partez).

    • Muga zergak kostaldera eraman ziren.

    • Zergak ordaindu beharra

    • Soldaduskara joan behar izana

    • Alkateek lehen instantziako eskumen judizialak galdu zituzten.

    • Donostia, Bilbo eta Gasteizen bakarrik lortu zuten liberalek agintea udaletan.

    • Hala ere, 1876 arte ez dira foruak desagertzen.

  • Hezkuntzak bultzakada izan zuen

    • 3 etapa ezarri: Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Goi Maila

  • Desberdintasunak kendu zituzten

    • Jauntxoen epaitzeko eskubidea kendu  eta erregimena deusezta.

    • Maiorazgoa kendu (seme nagusiak ez du dena lortuko)

    • Hamarrena kendu (elizari)

    • Jaunen erregimena deuseztatu.

  • Erlijioa

    • Liberalak erlijioaren kontra

    • Jesusen Lagundia desegin, ordena erlijiosoak orokorrean desegin

    • Elizaren lur batzuk salgai: desamortizazioa.

    • Elizari zergak ordainarazten zaizkio

  • Beste neurri batzuk:

    • Askatasun adierazpena

      • Inprimatzeko askatasuna, egunkari berriak: El Liberal Guipuzcoano.

      • Hainbat hiriburutan elkarte patriotikoak sortu, egunkarien bultzatzaileak ziren.  

    • 49 probintzia jartzen dira Espainian.

    • Inkisizioa kendu, mesta abolitu, milizia nazionala ezarri (konstituzioa eta ordena zaindu), aurreko etapako atxilotuak askatu.

  • Aurkariak

    • Kleroa: desamortizazioagatik, botere gutxiago

    • Nekazariak: egoera ekonomikoa larria delako

    • Erregea, nobleak: liberalismoaren aurka

    • Euskaldunak: foruak desuztartu. (zerga berriak, produktuak garestitu, soldaduska derrigorra…).

  • GERTAKIZUNAK:

    • 1822an Asaldatuek lortu zuten boterea eta Fernando VII.Ak laguntza eskatu zion Aliantza Santuari.

    • VERONAKO TRATATUAn absolutismoa ezartzeko laguntza ematea erabaki zuten: Austria, Prusia, Errusia eta Frantziak egina, absolutismoa ezartzeko Espainian. Kristautasunaren indarra mantentzeko.

    • Frantziako ejertzitoa etorriko da (100.000 soldadu), oso zaila zen hain ejertzito indartsuari aurre egitea. Beraz, liberalak galtzaile atera zen. Orduan, absolutismoa berrezarri zen 1823an.

  • 1823an Frantziako ejertzitoaren laguntzaz liberalismoaz amaitu zuten.

  • HAMARKADA LOTSAGARRIA, ABSOLUTISTA (1823-1833)

    • Aliantza santuari esker, lortu zuen absolutismoa

    • Cadizko konstituzioa indargabetu: ordezkari ganbararik ez, mesta eta inkisizioa jarri, estamentuak berrezarri, hezkuntza erreforma gelditu…

    • Liberalen aurkako garbiketa

      • Askok ihes egin zuten, Riego adibidez urkatu egin zuten

      • Ejertzitoa desegin eta berria sortu zuten, baita polizia berria ere

      • Administrazioaren garbiketa

      • Elkarte sekretuak… desegin

      • Aurreko gobernu konstituzionalari emandako maileguak kendu.

    • Foruak:

      • Batzarrak eta Foru Aldundiak berrezarri.

      • Aduanak barnealdera (Gaztelatik sartzen direnak zergak)

      • Udaletan liberalak agintetik kendu

      • Erregearen aldeko partidak: Tertzio foralak, erregea defendatzeko sortuak izan ziren.

    • Ekonomia

      • Diru beharra: koloniak askatu eta beraz, zor asko daude eta gainera pribilegiatuek ez dute zergarik ordaintzen

      • HAZIENDAREN ERREFORMA: Zorra gutxitzea lortu baina ez zuten arazoa konpondu

      • Autarkia ezarri zen(dirua aurrezteko): kanpo merkataritza gutxitu.

    • Aldaketak egon arren:

      • Nekazaritza atzeratua, errepide eskasak, bandoleroen lapurretak

      • Matxinada militarrak, konstituzioa ezartzeko.

      • Erregearen neurriak Europako monarkiak asaldatu.

      • Europan Espainiaren irudia petrala zen.

    • Erregeak presionatuta, amnistia eman zuen: presoak askatu.

      • Liberalentzako gutxiegi zen(altxamenduak antolatu zituzten) baina absolutistendako gehiegi zen.

    • 1830 SANTZIO PRAGMATIKOA onartu zen. Lege salikoa indargabetu, emakumeak erregina izateko eskubidea

    • Espainian bi talde sortzen dira: Absolutistak eta liberalak

    • 1833an Fernando VII.A hil. Beraz, gerrate karlista. Liberalen buru Isabel II eta Absolutisten buru Karlos.

Entradas relacionadas: