San agustin zoriontasuna eta jainkoa edukitzea

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,91 KB

 

2.- KRISTAUTASUNAREN HASTAPENAK

KRISTAUTASUNAREN AGERPENA: Duela bi milurteko sortu zenetik, Kristautasuna mundu osoan zehar hedatu, ezarri eta nagusitu da. Gizakien historiaren gertakari nagusienetakoa izan da, historia modu nabarmenean eraldatu duena. Gaur egun, kristau kosmobisioa presentzia handia izaten jarraitzen du mendebaldeko kulturan.

Jesus ez zuen inoiz ezerez idatzi berari buruz (Sokrates bezala). Hortaz, gutxi jakin daiteke “benetako Jesus” buruz: existitu bazen, bere milagro ugariak, eliza berria fundatzeko intentzioa… Kontuan izan behar da, Bibliaren testu zaharrenak K.O. I. Mendearen amaieran idatzi zirela (Lau Testamenduak). Beraz, historiak ezagutu duen Jesus Itun Berrikoa izan da, mendeetan zehar eraldatu, berrinterpretatu eta dekoratu dena.

EZAUGARRIAK

-Monoteismoa: Jainko bakarra. Denborarekin garatutako ideia, definituz joan zena. K.A. IV. Mendean inguru hitz egiten hasi zen Jainko bakarrari buruz (tradizio juduan).

-Jainko sortzailea eta absolutua:
Jainkoak materia guztia sortu zuen ezerezetik (sorkuntza ex nihilo). Hori baino lehen ez zegoen ezer. Pentsamendu hau pentsamendu grekoaren kontrakoa zen, hauek pentsatzen zutelako materia beti existitu zelako.

-Denbora eta historia ulertzeko modu berria:

Mundu klasikoan: denbora zirkulu baten bidez adierazi (prozesu ziklikoa). Ez dago hasiera eta amaiera absolutua, eta gertaerak ziklo baten barruan kokatzen dira. Gertaerak ez dira bakarrak eta berriro errepikatzen dira.

Mundu kristauan: denbora marra baten bidez adierazi, hasiera eta amaiera absolutu batekin (prozesu lineala). Denbora horren barnean dauden gertaerak bakarrak dira, hots, behin gertatu dira eta ez dira errepikatuko. Azkenean, denborak amaiera absolutu bat izango du. Eredu hau guretzat normala iruditzen zaigu, baina bere garaian haustura handia suposatu zuen.

-Bi jarrera: teologo eta filosofoen arteko gatazka.

Filosofia ukatu: fedea da bide bakarra eta kristau doktrina bakarrik onartu. Teologiak eta du behar filosofia grekoaren eragina-laguntza (arriskutsua izan daiteke hori).

Filosofia onartu: kristau doktrinaren oinarriak sendotzeko eta indartzeko lagungarria dela pentsatu. Platonen doktrina onartu eta berritu zuen, esaten bi errealitateen arteko erlazioa kristautasunak argitu ahal zuela. San Agustin Hiponakoa. Greziar filosofia onartuz eta bereganatuz, bere sistema filosofiko kristaua hobetu zuen.

-Ideia absolutuak: existitzen dira. Jainkoaren adimenean daude. Honek mundua sortu zuenean, bere adimeneko ideiak perfektuak erabili zituen. Hortaz, sortutako mendua ulergarria da gizakientzat.

-Jainko paganoak: kristau monoteismoarekin talka egiten zuten, beraz, hauek baztertu ziren. Jainko faltsuak eta mitologikoak bezala izendatu zituzten, natura heretiko arriskutsukoak. Horretarako, filosofia erabili zen paganismoa suntsitzeko (greziar eragina erabili: epikureismo).

-Kontzepzio espiritual berria: Jainkoaren inguruan egia absolutua dago eta ez dago lekurik horri buruzko beste iritzientzako. Hau da, ezin da Jainkoaren inguruko ideiak zalantzan jarri (dogma). Iraganeko mitologia ez zegoen dogmen menpe eta beraz, aldakorrak ziren denboraren arabera.

-Dualismoa: ongia eta gaizkia (Jainkoa eta Deabrua). Jainkoa guztiz ona da, ongi absolutua da eta ez dauka akatsik. Beraz, nondik dator gaitza (hori arazo teologiko inportantea da). Horrez gain, 3 modutan aurkeztu daiteke: Trinitate Santua (Aita, Semea eta Espiritu Santua).


-Arrazoiaren kontrako susmoa: nahiz eta fedea-arrazoia erlazioa onartu, kontrako joera mantendu. Zatiketa handia izango da Elizaren barruan, kontradikzio handiak sortuko dituena. Arrazoiaren garapena eta erabilera gizakiaren okerrera eraman dezake, eta horregatik aldezten dute. Teologian zentratu behar gara, honek dauka lehentasuna. Bakarrik fedearen bidez ailegatu daiteke Jainkora.

-Sakrifizioa: “do ut des”, eman eta jasoko duzu. Kristautasunaren oinarri nagusi bat. Gizateria eta Jainkoaren arteko erlazioa zehaztu (erlazio ekonomiko-komertziala). Gizakiak gauzak eskaintzen dizkiote Jainkoari, eta Jainkoak gauzak emango ditu trukean. Horrekin, gertutasuna zehaztu, baina aldi berean, urruntasuna. Jainkoak sakrifizioa behar dute, eta guk, Jainkoa (amodioa, grazia, salbazioa…).

-Gaizkia: ez dago materiaren barne (pentsamendu grekoa). Gaizkia bere autonomia askearen erabilera txarretik dator. Jainkotik urruntzea eta honen fedea ez demostratu ondoren sortzen da gaizkia.

ONDORIOAK: Kristautasuna apurketa bat suposatu zuen aurreko egoerarekin. Erlijio guztiz berria zen, aurrekoekin zerikusia ez zuena. Mendeetan zehar jazarria izan ondoren, paperak aldatu ziren (eta beste erlijioak zapaltzen hasi zen). Erlijio oso konplexua da, ezaugarri ugari oso zailak ulertzeko. Diziplina oso zorrotza ezarri zuen, natural ziren pasio eta ohitura askok debekatzen (moral zorrotza eskatu).

SAN AGUSTIN DE HIPONA

354-430. Filosofo eta teologoa, baita Santua eta Elizaren Doktorea izendatua. Afrika iparraldean jaio zen, Erromatar Inperioan. Bere obrak filosofia platonikoaren eta kristautasunaren arteko sintesi garrantzitsuena suposatu zuten, bere garaian eta ondorengo mendeetan. “La ciudad de Dios” liburu idatzi zuen, non kristautasunaren apologia egiten du.

Entradas relacionadas: