Sabino aranak asmatutako hitzak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,24 KB

Europako joerak:XIX.Mendearen bukaeran eta XX.Mendearen hasieran Europan modernitatearen eskutik jaiotako abangoardia-mugimenduak ziren nagusi (sinbolismoa, surrealismoa, futurismoa…). Hala ere urteak pasa beharko ziren oraindik Euskal Herriko literatur produkzioa abangoardiaren bidetik abia zedin. Izan ere, gurean, sasoi hartan, abangoardiek baino erromantizismoaren planteamenduek zuten indarra.Gurean: Euskal Pizkundea (1876 - 1936):Euskal Pizkundea izendatzen da erromantizismoaren eraginak gurera ekarri zuen mugimendu sozio-kulturala. Erromantizismoaren bultzadaz herri-hizkuntzei daukaten garrantzia onartu eta arreta eskaintzen hasi zitzaien bai ikerlariak bai idazleak ere, eta Eusko Ikaskuntza, Euskaltzaindia eta Euskaltzaleak erakundeak jaio ziren.

Euskal literaturaren historiografian 1876 jartzen da Pizkundearen hasierako data gisa. Garai hartan bigarren gerra karlista amaitu zen, Espainiako monarkiak politika zentralista ezarri zuen eta euskal probintzietako foruak indargabetu zituzten. Intelektualen artean, gizarte tradizionalaren, euskal bizimoduaren eta hizkuntzaren galeraren ohartematea sumatzen da. Horrela bada, kontzientzia honen emaitzak eta erromantizismoaren eraginak ondorio positiboak izan zituen: batetik, sariak, aldizkariak, argitalpenetarako laguntzak, bildumak…kaleratzen eta ematen hasi zirela; bestetik, aurrekoaren harira, egile berri eta iraunkorrak agertu zirela olerkigintzan, narratiban eta antzerkian. Testuinguru honetan, ezin ditugu aipatu gabe utzi lore- jokoak.Bestalde, XIX. Eta XX.Mende hasierako testuinguru horretan, euskal kulturaren inguruko ikerketak ugaritu ziren, R.M. Azkuerenak kasu, bere eraginarekin azterketa filologikoek aurrerakada handia izan zutelarik. Hauek, euskara kultu eta bateratu bat eraikitzeko oinarri zientifikoak jarri zituzten eta euskal kultur tradizioa ikertzeko eta ezagutzera emateko bidea egin zuten.Olerkigintza mende hasieratilk gerra arte. Euskal Pizkundearen gailurra: olerkariak:XX.Mende hasieran aipagarriak dira gizarte nahz politika mailan ematen ari diren

aldaketak. Industrializazio prozesu azkarra gertatu zen, bereziki kostaldeko probintzietan.

Hiriburuetan populazio kontzentrazioak hasi ziren eta inmigrazio prozesu bortitzak zeharo aldatu zuen Bizkaia eta Gipuzkoako gizarte-egitura. Izan ere, proletario masa berrien artean sindikatuak sortu ziren, gizarte baloreen aldaketa, euskararen atzerakada, tradizioen ahultzea…artean, barruko eskualdeak nekazal kutsukoak izaten jarraitzen zuten.Testuinguru honetan, Sabino Aranaren abertzaletasun ideologia indarrez sartu zen

aldaketa azkar horiek gertatzen ziren eskualdeetan. Horrenbestez, hizkuntzaren eta literaturaren funtzioak aldatu ziren:Olerkariak esaten zaie Euskal Pizkundearen aro literarioan antolatzen ziren ekitaldietan parte hartzen zutenei -neurri batean edo bestean Aranak sorturiko metrika araudiaz baliatzen ziren-. Denek zuten euskararenganako kezka eta Euskal Herriari bizi iraupena emateko borondatea. hurrengo olerkariek aipamena merezi dute: Joxe Ariztimuño, “Aitzol”; Jose Maria Agirre, “Xabier Lizardi”; Esteban Urkiaga, “Lauaxeta”; Juan Arana Ezpeleta, “Loramendi”; eta Nikolas Ormaetxea, “Orixe”.Olerkigintza gerra ondoren (1939 - 1975):Guda osteko olerkigintzan giro ilun eta gai obsesiboak nagusi dira. Lehen urteetan batez ere, oso nabarmena da Francoren diktadurapean euskal kulturak eta hizkuntzak bizi duten giro itogarria nahiz olerkarien egoera etsikorra, tristea eta nostalgikoa. Olerkien gai nagusia euskararen etorkizunari buruzko kezka da. Lehen autoreek atzerritik idatzi zuten Telesforo Monzón eta Jokin Zaitegi kasu. Barnealdean, berriz, Salbatore Mitxelena, besteak beste.+Poesia sinbolista:Aldaketa nagusia kanpotik heldu zen, Parisen sortutako Jon Miranderen eskutik. Berak poesia sinbolistaren ernamuin berrian txertatu zituen euskal literaturan, Baudelaire eta Edgar Allan Poe iturri gisa hartuta. Era berean, Mi<el Lasa ere aipatu beharra dago.+Poesia soziala:60ko hamarkadan izan zuen garapena poesia sozialaren mugimenduak, Gabriel Arestiren eta haren eraginpeko hainbat olerkariren eskutik. Ordura artekoaz guztiz bestelakoa zen hizkera poetikoa hasi zen haiekin.


Entradas relacionadas: