Sabino arana eta erlijioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,6 KB

 

EUSK. BATZOKIYA:


Aztergai dugun testua politiko eta Publikoa da, Sabino Aranak bere ideien jarraitzaileekin Bilbon Sortutako elkartearen estatutuak, hain zuzen ere. Sabino Arana euskal Nazionalismoaren aitzindaria izan zen. Estatutu hauek Bilbon Argitaratu ziren 1894ko uztailaren 14an eta hauetran Bizkaia Independentearen antolamendu politikoaren oinarriak proposatzen ditu. Hauek finkatzeko bere lelo JEL erabiltzen du abiapuntutzat.
Bere proiektu politikoaren oinarriak Ondoko hauek dira:
- Bizkaia katoliko, apostoliko eta Erromatarra izango da (estatu laikoa) (3.

Art

).
- Independentzia eskuratzean, Foruak Berresarriko dira, euskal arraza nagusituko da eta hizkuntza ofíziala Euskara izango da (4.Art.).
- Politika eta erlijioaren arteko Harremana: Politikaren erabateko mendekotasuna erlijioarekiko (7.Art.).
- Bizkaia beste sei euskal herrialdeekin Elkartuko da Euskalerria izeneko multzoa osatzeko, baina bere Autonom,ia partikularra batere murriztu gabe (8.Art.).
Testu hau euskal nazionalismoarekin Lotzen dugu, eta konkretuki, Sabino Aranaren proiektu politikoarekin.

Euskal nazionalismoa

XIX. Mende bukaeran Euskal Herriak izan zuen Berrikuntza politikoaren funtsezko osagaia izan zen. Bere agerpenean Foruen abolizioak eta industrializazioak Bizkaira ekarri zituzten Aldaketek (inmigrazioa, bertako kultura eta hizkuntza colocan Jartzea…) eragin zuten. Aldaketa horien kontrako errakzio gisa sortu zen.
Sabino Arana izan zen nazionalismoaren Aitzindaria eta honek, Karlismoan eta foruzaletasunean oinarrituta, Independentziaren ideiara heldu zen. Bre ekarpenik garrantzitsuena Hau izan zen: Bizkaia nazio bat zen, eta beraz, independente izateko Eskubidea zuen. Beranduago planetamendua gainontzeko euskal Lurraldeetara zabaldu zen. Sabino Aranaren lehen obra nazionalista “Bizcaya por su independecia” izan zen eta honetan Bizkaiko Independentziaren aldeko hainbat artikulu eman zituen.
Bere nazioaren kontzeptua teoria Alemanean oinarritu zen eta honek nazioa elementu objektibo komunek Definitzen dutela zioen. Elementu hauen artean ondokoak aurkitzen Ditugu;
alde batetik, arraza eta hizkuntza, hauek ziren Sabino Aranarentzat funtsezko ezaugarriak, euskal arrazaren eta hizkuntzaren Garbitasuna mantentzea ezinbestekoa zen. Beste alde batetik, Aranaren Esanetan, Lagi-Zarra (Foruak) zen euskaldunen zilegizko legedia. Termino hori egokitzat jo zuen foru hitza pribilegio moduan Interpreta zitekeelako eta gainera, foruak Espainiako konstituzioekin Bateraezinak ziren. Horregatik, 1876ko legearen ordez, 1839koa Ezeztatzea esatzen zuen , hori zelako Euskal Herriaren askatasuna eta Independentziaren amanera ekarri zuena. Ohiturei dagokienez, Aranarentzat nekazal ingurua zen euskal sena hoberen adierazten zuena Eta horregatik hasieran industrializazio prozesua eta honek Ekarritako aldaketa sozialak gaitzetsi zituen. Hala ere, Denborarekin, onartu ez ezik, euskaldunen lorpen garrantzitutzat jo Zuen industrializazioa. Historiari garantzia eman zion eta bere Ustez, Euskadiren iragan historiko independentean frogatzen zen Euskadi nazioa zela. Azkenik, erlijoari dagokionez, Euskadi katoliko, Apostoliko eta erromatarra izan beharko zuen, política erlijioaren Menpe Egon behar zelarik. Bere proiektu politikoa laburtzeko honako Leloa proposatu zuen: J.E.L (Jaungoikoa eta Lagi-Zarra).
Sabino Aranaren jarduera politiko Laburrean hiru etapa bereiz daitezke. Lehenari (1893-1898) Larrazabaleko Hitzaldia-rekin eman zion hasiera eta honetan Bizakaian Orduan zeuden alderdi politikoak aztertu zituen eta horietako batek Ere ez zituenez euskaldunen nahiak betetzen, alderdi nazionalista Baten beharra aldarrikatu zuen. Bere leloa, aurretik aipatu bezala, Honako hau zen: Jaungoikoa eta Lagi-Zarra. Lelo hauen Jarraitzaileekin sortu zuen, hain zuzen ere, Euskaldun Batzokija Izeneko elkartea 1894an; tetsu honetan aztergai ditugun estatutuak Elkarte honetakoak dira. 1895ean Bizkai Buru Batzarra osatu zen, Eajren aitzindaria izan zena. Ideia nazionalisten alde hiritarrak Agertu ziren nagusiki. Sabino Aranaren planteamendu politikoak etapa Honetan independentista erradikalak ziren, Espainian integratuta Egoteari erabat kontrakoak.
Bigarren etapari dagokionez (1898-1902), EAJ talde foruzalea 1898an sartu zen eta Euskalerria Elkartetik Zetozen goi burgesiako kideak osatzen zuten Ramón de la Sota buru Zutela. Kide berriek ideia autonomista eta toleranteagoak sartu Zituztenez, EAJn luzaroan elkarrekin bizi izan diren joera biak sortu Ziren: independentista eta autonomista. Hauek alderdiaren kontrola Lortzeko borrokatu ziren. Urte berean, Arana, euskalerriakoen Laguntzari esker, Diputau Nagusi aukeratu zuten eta horrek bere Ideiak adierazteko eukera eskeintzen zion. Momentu honetan Industrializazioa kondenatzeari utzi zion, euskaldunen sormen Handitzat joz. Aldi berea, planteamendu independentistekin jarraitu Zuen.
Hirugarren etapan (1902-1903), kartzelan Zegoelarik, etapa españolista eman zen. Independentismoa alde batera Utziz, Esoainiako estatuaren batasunean autonomia ahalik eta handiena Lortzen saistu zen Liga de Vascos Españolistas antolatu zuen. Dena Dela, etapa honetako Aranaren ekintzak kontraesanez beteta daude eta Era desberdinean interpretatu dira.
Sabino Arana hil ondoren, aukera Nazionalista bien arteko tentsioak hasi ziren alderdiaren kontrola Eskuratzeko. 1905eko udal hauteskundeetan tesi autonomistak irabazi Zuten baina 1908an independentsitak nagusitu ziren alderdiaren Kontrola eskuratuz 1915 arte. Urte horietan nazionalismoak Barne-egituraketa izan zuen: batzarrak egin zituzten, biltzeko tokiak Sortu, Solidaridad de Obreros Vascos sindikatua sortu…horrela Finkatu egin zen eta afiliatu-kopurua asko handitu zen, Gorteetarako Hauteskundeetan arrakasta handia izanik. Halaber, nazionalismoa Gipuzkoan ere ezartzen ari zen.
1916an auronomistek berreskuratu zuten Alderdiaren kontrola eta izena aldatu zioten: Comunión Nacionalista Vasca. 1921ean independentistak kanporatu zituzten doktrina ofíciala Ez jarraitzeagatik eta Alberdi bi sortu ziren: Comunión Nacionalista Vasca (autonomista) eta birsortutako EAJ (independentista).
Nazionalismoak jasarpen gogorra jasan Zuen Primo de Riveraren diktadurarekin, eta hau amaitu zenean bi Alderdiak elkartu ziren Bergarako Batzarrean EAJ izenera itzuliz. Hala ere, talde batek batzarretik alde egin eta EAE-ANV sortu zuen Euskal nazionalismo eta Euskal Herriari jarrera berritzailea emanez.
II. Errepublikan, EAJren zeregin nagusia Autonomia estatutua lortzea izan zen eta gerra zibilaren garaian Lortu zen.

Entradas relacionadas: