ry

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,93 KB

 

Merkatua: Premiak dituzten eta premia horiek eskaintzaile bati produktu bat erosiz bete nahi dituzten pertsonen edo enpresen multzoa da.

Merkatu-kuota: Enpresa batentzat oso garrantzitsua da salmenta osoaren zer proportzio dagokion jakiteari deritzo.

Lehiakideak: Merkatu berean, produktu bera ekoizten duten edo zerbitzu bera ematen duten enpresei


Merkatu-azterketa: Ingurune orokorrari, lehiakideei eta kontsumitzaileei buruzko informazioa bildu, landu eta aztertzeari deritzo.

Merkatu segmentazioa: Ondasun edo zerbitzu jakin baten aurrean antzeko portaera duten kontsumitzaile taldeak identifikatzeari deritzo.

Marketina: Enpresa batek kontsumitzaileen premiak eta nahiak asetzeko egiten dituen jardueren multzoari, betiere enpresak irabaziak lortzeko helburuz.

Marketin mixa: Enpresak kontrola ditzakeen lau elementu daude;
produktua, prezioa, sustapena eta banaketa. 4 P-ak deritze.

Produktua: Funtsezko elementua da marketin-politikaren baitan, enpresak objektu horren bidez baitezake merkatuan.

Produktu desberdindua: Produktu baten ezaugarri bat edo bat baino gehiago aldatuz lortzen diren ondasunei.

Marka: Izen, termino, ikur, diseinu edota guztien konbinazioa, enpresak ekoizten dituen ondasunak eta zerbitzuak identifikatzea xede duena.

Izena: Markaren izendapena da, markaren elementuetako bat.

Logotipoa: Produktua identifikatzeko hartzen den irudia da.

Prezio gerra: Prezioak bere kasa ezarriz, prezioa aleko kostuak kontuan hartuta ezarri. Hau sorraraz daiteke.

Publizitatea: Enpresa batek kontsumitzailearen portaeran eragiteko asmoz mezu bat zabaltzea da


Publicitya: Enpresa bati edo beste erakunde publiko edo pribatu bati buruzko informazioa ematen duen sustapen-tresna bat da, komunikabide batean zabaltzen dena eta enpresaren aldeko iritzia sortzea lortzen duena. Informazio enpresak berak prestatzen du, kazetaritzako irizpideak erabiliz, argitaratuko duen komunikabideak hartan aldaketarik egin ez dezan.

Merchandising: Salmenta puntu batean produktu bat saltzen laguntzen duten baliabideen multzoari.

Banaketa-kanala: Produktuak ekoizlearengandik kontsumitzailearengana iristeko bidea egiteko erabiltzen den edozein bitartekoari deitzen zaio.

Factoring: Enpresen beste finantzaketa mota bat da, bezeroak gaineko kreditu-eskubide guztiak faktore izeneko enpresa bati saltzean datza.

Renting: Ondasun higarriak eta higiezinak epe ertainera eta epe luzera alokatzeko modu bat da.

Leasing: Enpresa finantzatzeko sistema bat da, elementu aktibo finkoko elementu bat eskuratzeko, errentamendu kuota baten truke.

Dibidendua: Enpresa edo sozietate baten mozkinen zati bati esaten zaio, bazkideei enpresan inbertitutako kapitalengatik aldian behin ordaintzen zaien zatiari esaten zaio. Amortizazioa: Ibilgetuak ekoizpen-prozesuan galtzen duen balioaren arabera kalkulatzen da.

Erreserbak: Enpresak banatu gabeko irabaziak dira.

Inbertsioa: Berehalako gogobetetze ziur bati uko egitea ondasun bat eskuratzeko erabiltzeko, etorkizuneko itxaropen baten truke, inbertitutako ondasuna da itxaropen horren euskarria.

Finantziazioa: Inbertsioak egiteko beharrezkoak diren baliabideak lortzean datza.

Finantziazio-iturriak: Enpresak diru-beharrei egiteko eskura dituen baliabide likidoei edo ordainbideei esaten zaio.

Bitartekariak: Kanpoko banaketa kanala produktuak garraiatzeko aukera ematen duten hainbat pertsonek eta erakundek osatzen dute.

Frankizia:Enpresa bera munduko txoko askotan banatuta aurki dezakegu. Kasu honetan ekoizleak xehekarien kontrola mantentzen du. Frankiziatuak eskatzen zaizkion ezaugarriak dituen lokala eskaintzen du eta bertako publizitateaz arduratzen da.

Handizkariak: Erosten dizkiete produktuak eta gero beste bitartekari batzuei saltzen dietenean da.

Txikizkariak: Azken kontsumitzaileari produktua saltzen dieten bitartekariak dira.

Izakinak/Stock/Inbentario: Enpresak biltegian bilduta dituen eta horniduraren kudeaketan zenbait funtzio espezifiko betetzen dituzten material guzti-guztiei deritze


Entradas relacionadas: