Psikologia definizioa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,81 KB

 

Metodo deskribatzaileak: Aztertu behar diren fenomenoak zehatz mehatz gordetzeko edo deskribatzeko erabiltzen diren prozedurak dira.: Kasuen azterketa: Pertsona bat edo gehiago sakonean aztertu opndoren, orokorrean aplika daitezkeen ezaugarriak aurkitzea da prozedura honen helburua.Inkesta
: Talde bati bere jokabideari buruzko galderak egitean datza,gero,lortutako datuekin, biztanle guztien jokabideari dagozkion ezaugarriak zehaztu ahal izateko.Behaketa zuzenak: Pertsonen jokabidea behatzea eta erregistratzea du helburu. Behaketa egoera artifizialean edo naturalean egin daiteke.Laborategian egindako behaketan, ingurua kontrolatuta dago eta emaiotzak zehatzagoak dira, baina egoera artifiziala izanik,eragina izan dezake aukeratutako gizabanakoengan eta, orduan, objektibiotasuna galtzen du.Egoera naturalean ez dago inolako manipulaziorik, baina zailagoa da emaitzak zehaztea.Metodo korrelatiboa: Korrelazioa bi faktoreen arteko erlazioa adierazten duen neurri estatistikoa da. Neurri horren bidez, faktore bat beste baten ondorioa izan daitekeela azal dezakegu. Korrelazio positibo batek erlazio zuzena adierazten du, hiorrek esan nahi du bi faktore batera hazten edo txikitzen direla. Alderantzizko korrelazioek kontrakoa adierazten dute, bata handitzean bestea txikitzen da.Metodo esperimentala. Esperimentuen bidezko ikerketa da, jokabideak azaltzeko eta faktoreen zergatia eta eragina aurkitzeko metodorik egokiena da. Esperimentua hasteko, hipotesi bat ezarri behar da. Esperimentuaren helburua hipotesi hori frogatzea da. Hipotesi arruntena honako hau da: gertaera batek beste gertaera bat dakar.


Psikologia esperimentala: metodo esperimentalen bitartez fenomeno psikikoak eta organismoaren portaera ikertzen dituen psikologia da.Biologiak garrantzi handia dauka hemen.Psikofisiologia: Gizakien eta animalien portaeraren oinarri fisiologikoak aztertzen ditu.1990.Urterarte psikofisiologia kognitiboaren barne zegoen. Gaur egun neurozientzia kognitiboan bihurtu da.Garapenaren psikologia: Gizakiaren jokabideak jaiotzetik heldutasunera arte izaten dituen aldaketak aztertzen ditu.Psikologia klinikoa: Jokabidean eta emozioetan gertatzen diren nahasteak aztertu, diagnostikoa eman eta terapia ezartzen du.Ikaskuntzaren psikologia: Heziketarekin zerikusia duten arazo psikologikoak aztertzen ditu. Askoren ustean, profesional hauek ikasteko arazoak dituzten ikasleekin bakarrik lan egiten dute(psikologia terapeutikoa), baina ikaskuntzaren psikologoen zeregina beraien kargu dauden ikasle guztiak dira.Psikologia soziala: Gizarte taldeek eta komunikabideek gizakiaren jokabidean duten eragina aztertzea da alor honen helburua.Psikologia industriala: Oro har, industria eta lanaren munduan gizakien parte hartzearen gorabeherak aztertzen ditu. Industriaren optimizazioa du helburu. Horretarako: Pertsonala aukeratzea, bakoitzaren gaitasunen arabera lan-taldeak eratzea,langile bakoitzari dagozkion gaitasunen eta prestakuntzen arabera lanpostua egokitzea.


Konduktismoa


John B. Watson izan zen sortzailea. Konduktisten ustez, psikologia objektiboa izan behar du, eta horren ondorioz, animaliei aplikatzen zaizkien metodoak gizakiei ere aplikatu behar zaizkie. Hiru zatitan oinarritzen da: Funtzionalismoa:norbanakoa ingurunera nola moldatzen den azaltzen du, eta nola sentipenek, pentsamenduek eta portaerek eragiten duten.Animalien psikologia; animalien gogamen gaitasunak ikertzea, nola euren ingurumenaren informazioa jasotzen duten zentzumenen bitartez, eta nola prozesatzen duten informazio hori.Erreflexologia: organismoaren erantzun guztiak jaoitetikoak direla baieztatzen du. Konduktismoaren ondorioa: erantzun egokiak, ingurunera moldatzeko baliagarriak direnak indartuz doazela, erantzun desegokiak indargabetuz doaz desagertu arte.

Entradas relacionadas: