Produkzio harreman

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 27,45 KB

 

1 Datu biografikoak

Gaztaroa eta prestakuntza ( 1818-1842)

-Trevéris ( Alemanian) Jaiotakoa 1818 urtean. Bere senideak juduak ziren eta protestantismora bihurtu Ziren juduen kontrako jazarpenak ez pairatzeko. Familia eremuan  erlijioaren kontraesanak ezagutu zituen.

-Oinarrizko ikasketak Egin ondoren unibertsitatera joan zen zuzenbidea ikasteko asmoz, filosofia eta Literatura nahiago zituen. Ikasleen talde batean sartu zen eta kontaktuan jarri Zen bere garaiko filosofiarekin, batez ere, Hegelen filosofiarekin. Hegelen Eraginez ekion zion. Filosofia arloan doktorego-tesia burutu zuen. Hegelen Aldeko gazte erradikalak eta ezkertiarrak. Kontaktuan jarri zen Ludwig Feuerbach Eta Bruno Bauer. Garai honetan Hegelen filosofiaren kritika egiten du baina Bere metodo dialektikoa mantenduz gizarte, politika eta erlijioa kritikatzeko Asmoz, maila filosofiko, akademiko eta profesionala.

Garai espekulatiboa ( 1842-1848)

-1842 urtetik aurrera Kazeta Erreniarra izenekoaren egunkarian idazten hasten da kazetari bezala. Bere artikuluetan gobernuen politikak, liberalaren asmoak eta zenbait Sozialisten ideiak kritikatu zituen ez eraginkorrak zirelakoan. Baina zentsura Arazoak agertu zirenean Prusiako monarkiari bideratutako kritikengatik Egunkaria itxi behar zuten. Marx dugu filosofo Hegelen eraginez eta propagandista, Kritikatzaile, agitatzailea politikan

-Marxek Hegelen Kritikarekin jarraitu zuen eta Parisera joan zen beste egunkari erradikal Batean parte hartzeko ( Franko-alemaniar urtekariak). Jarduera honetan ezagutu Zuen Engels eta berarekin jarraitu zuen Hegel eta gazte hegelianoen kritika Egiten. Beste egunkari desberdinetatik pasatu ondoren Frantziatik kanporatua Izan zen ere zentsura politikoagatik. Marx daukagu bere filosofia pertsonala Egiten.

-1845 urtetik  aurrera Belgikan eta Londresen ibili zen Engelsekin eta Justuen Liga ( langile errefuxiatu alemaniar kritikoak) eta Kartisten mugimenduarekin kontaktuan jarri ziren. Marxek beraz azken garai Honetan talde eta erakunde antolatuekin kontaktu zuzena hartu zuen gizarte Sektore baten helburuak lortzeko ekintza arloan. 

Garai iraultzailea ( 1848-1883)

-1848 urtetik aurrera Engelsekin batera “Alderdi komunistaren manifestua” argitaratzen du. Idazlan Honi esker Justuen Liga komunisten liga bihurtu zen. (Lehengo erakunde Marxista). Marx eta Engelsen iritziz mugimendu eta egitaraua askatzailea zen Eta gizarte guztien etorkizunaren bidea erakusten zuen.

-Londresen bizi zen bere Familiarekin eta Engelsen laguntzaz. Komunisten ligarekin jarraitu zuen eta Lehenengo internazionalean ere parte hartu zuen. Garai honetan ere kontaktu Hartu zuen langileen eguneroko bizi baldintzekin. Mugimendu komunisten Intelektual hutsa. Alderdi, elkarte eta erakundetan zuzendari iraultzaren Helburua lortzeko. Iraultzaile hutsa.  

- Marxek konturatu zen 1948 urtearen iraultzak eta 1871 Parisko Komunaren iraultzak porrot egin zutela Eta , horregatik, kapitalismoaren logikan sakondu nahi izan zuen. Berriro filosofo Hutsa izatera pasatu zen. Bere teoria eta praktika historikoaren arteko Harremana ikertzeko asmoz kapitalismoaren dialektika sakona ikertu zuen. Teoriatik, Praktikara, praktikatik, teoriara.


-1883 urtean hil zen Gaixotasun bategatik

3 Testuinguru filosofikoa

Alemania. Hegel eta Feuerbabch

Hegel ( 1770-1831). Erabateko idealismoa, Hegelek Sintesi filosofiko berri eraiki nahi du. Filosofiak absolutua ezagutu behar du Eta hori lortzeko kontzientzia indibiduala konektatu behar da espiritu horren produkzio historikoekin eta sintesi horretan espiritu absolutua pentsatu ahal Izango da.  Hegelen Iritziz errealitatea Arrazionala da eta arrazoia  erabateko Erreala da. Lotura hau dialektika da. Kontzientzia errealitate bezala pasatzen Da kontzientzia erotu batetik ( alienazioa)
Norbanako kontzientzia edo Kontzientzia aske batera. Hegelen iritziz bere garaia historiaren amaiera Iritzi egin zen.  Marxek ez zuen onartzen Historiaren amaiera eta dialektikak jarraitzen zuela pentsatzen zuen. Izatez Marxen ustez benetako historia ez zen oraindik hasi. Beraz Marxek Hegeletik Hartzen dituen ideia hauek maila metafisikoan  Daude.

4 XX.Mendeko Pentsamoldearen oinarriak

Darwin

Susmoaren filosofoak. Marx. Nietzsche. Freud

Darwin ( 1809-1882) eboluzioaren teoria, Espezieen Jatorria 1852 urtean argitaratu zen. Darwinismoak  biologiaren eta intelektualaren etorkizuna Ere aldatuko zuen orokorrean.

Eboluzioaren teoriaren Arabera gizakia aurreko espezien eboluzio baten emaitza da, naturaren legeak Besterik ez ditu kontuan hartzen. Hautespen naturala zen. Espezieak izaera Aldatuz doa historian zehar moldatze eta egokitze prozesu batean.

Eboluzioaren teoria ez da Halabeharrezko xede batez baliatzen ( ez da jainko eta espiritu absolutu Baliatzen). Gainera beste aurre iritzi baten aurka ere borrokatu behar izan Zuen espezie bakoitza banan sortzen da, modu aldaezin eta perfektuan , Aldaketarik pairatu gabe ( fixismoa). Eboluzioaren teoria erlijio nagusiek Zabaldu dituzten ideiei ere aurre egin behar zuten : kreazionismoa. Horrela, Lehenengo aldiz , giza generoaren historia errealista bat proposatzen da eta ez Historia alegorikoa

Susmoaren filosofoak Marx, Nietzsche, Freud: “Susmoaren filosofoak” Darwinek irekitzen duen aro berriaren Ondorioak ateratzen dituzte. Descartesen eta Kanten balio ilustratuak eta Arrazionalistak desestaltzen dituzte. Horren azpian aurkitzen dutelako Faltsukeria

Zalantza ( Descartes) eta Susmoa ( Marx, Nietzsche eta Freud)

Descartesek gauzak Benetakoak zirela zalantzan jarri zuen ( errealitatearen zalantza) baina ez Zuen zalantzan  jarri. Gauzen existentzia Arrazoiaren, cogito, posibilitatea da. Susmoaren filosofoentzat , ordea, Arrazoia errealitate hori ezagutzeko zalantzan jarri behar da faltsua delako. Susmoa Ez da soilik zalantza egitea. Norbaitek gezurra dioela. Descartesek Filosofiaren Historiaren idei guztiak zalantzan jarri zituen. Susmoaren Filosofoek , berriz, ez ideiak bakarrik, filosofia bera jarduera sozial mota bezala Zalantzan jartzen da. Ideiak mugatuak dira eta haien bitartez ezin dugula Errealitatea bere osotasunean ezagutu. Kontua da ideiak, errealitatea estaltzen Eta faltsutzen dutela. Descartesen zalantza erabat intelektuala, baina susmoa Praktikoa da: errealitatea aldatuz doa. Descartesekin subjektua jatorrizko Errealitate bat zenez hasieran kokatuta zegoen arautzaile bezala. Susmoaren Filosofoekin ez dago jatorrizko subjekturik bakarrik elementu sozialak, Ekonomikoak eta ideologikoak. Subjektua baldintza ekonomiko, historiko, Psikologiko eta moralaren ondorioa da. Kontzientziak ezin du bizitza arautu eta Utzi behar du bere lekua interpretazioari ( kontzientzia eta zentzuaren Dialektikoa). Beraz zientziaren objektibotasuna, ere, zalantzan jartzen da. Susmoaren kritika kontzientziari eta subjektuari beraz zatitu daiteke eta bere Askatasuna eta borondatea problematikoak direla. Susmoaren filosofo hauek Kultura judo-kristauaz susmoaz zituzten.

Nietzschen ( 1844-1900) balio tradizionalei Kritika egin zien. Bizitza ezin da ezagutu bakarrik kategoria arrazionalaren Bitartez, grina, intuizioa eta irudimena beharrezkoak ere dira.

Jainkoaren ideia bizitza Eta gizakiaren kontrako ideia da beraz jainkoaren heriotza beharra da. Erlijioak balio dekadenteak proposatzen ditu: artalde eta esklaboen balioak

Jainkoaren heriotzak Gizakiaren erabateko garapenaren ateak zabaltzen ditu. Gizakiak mundu honetan Biziko da eta jainkoaren lekua hartuko du. Balio faltsuetatik askatu behar da, Kultura jainkorik gabe eraiki behar da. Horren eraikitzailea super gizaki bat Izango da jainkorik gabe bizitzeko gai dena.

6 Marxen humanismoa. Alienazio motak.

Alienazioa kontzeptu Bitartez Marxek adierazi nahi du nola gizakia gauza arrunt bat bihurtzen dela, gizakiaren Askatasuna desagertzen dela eta gizatasunaren galtzen dela animalia Bihurtuz.  Alienazioak gizakiak bere Baitako zerbait galtzea esan nahi du. Bakoitzak bere burua inor bihurtu.

Hegelen kasuan alienazioa Espirituaren kanporaketa da materian. Prozesu hau gainditu eta bukatu ahal zen Pentsamenduaren bitartez. Marxen kasuan alienazioa ez da espiritu Abstraktuarena , gizakiak espezie zehatza eta natural bezala baizik. Gainditu Eta bukatu ahal zen borroka praktiko baten bitartez. Borroka honetan benetako Historia hasi behar da, gizaki ez alienatutako historia. Momentuz historia, gizakiaren Ezeztapena izan da, Marxen jomuga aro historiko berria, gizaki mota berri bat. Horregatik alienazioaren gainditze prozesu historikoa humanismo berri baten Baldintza da.

Marxek kokatzen du Alienazioa gizaki naturalaren produkzioan. Gizakiak bere bizitza produzitu Behar du baldintza material batzuetan sartuta. Dialektikoa da: gizaki bat Naturarekin. Lana, giza ekintza bezala, ez da bakarrik zentzumen bitartez Errealitate material mekanikoa ezagutzea. Hortaz aparte gizakiak kokatzen du Bere aktibitatea eta nahia ekintza horretan. Materialismo dialektikoa da. Gizakiaren Lanaren historia gizakiaren bizitzaren produkzio historikoa da, beraz gizakiaren Historia naturala da. Gizakiaren esentzia gizarte harreman historikoak dira. Historia Premien edo beharrezkotasunen askapena da. Benetako askapena lanaren bitartez, Giza ekintzaren bitartez, lortzen da historian zehar. Baina Marxen ustez, Askapen prozesu hori oraindik ez da bukatu, gizakia jarraitzen da alienatua Egoten. Gizakiak produktu arraroak eta orratzak ehintzak egiten dituzte eta Bere kontran egiten dute. Egoera horretan gizakia bera bihurtzen da arraroa eta Arrotza. Beraz alienazioa arrozketa prozesua da. Ezintasunaren , arau ezaren , Isolamenduaren eta auto-baztertzearen esanahiak dauzka. Egoera alienatu batean Gizakia bere burutik kanpo bizi da.

Erlijio alienazioa

Alienazio guztien eredua. Feuerbachek jainkoa infinitu bezala giza finituak sortua. Jainkoaren ideia Gizakiak sortua. Sentimendu erlijiosoak jarraitzen duelako gizakien artean. Bere Esentzia eta tentsio hori ez da desagertu. Horrek demostratzen du nola gizakia Bere esentziaz bereizita dagoela, Marxen ustez erlijioa errealitatearen Gatazkak eta kontraesanak estaltzeko.  Klase Gorenak erabiltzen du erlijioa bere menpe daudenak zanpatzeko. Erlijioa herriaren Opioa da.

Erlijioan oinarritzen da. Estatuak justizia ezartzen du arlo publikoan eta kontzientzietan, erlijioaren bitartez. Kontraesanak publikoki eta legalki  Herritar guztiak berdinak dira baina aberatsa izateko askatasuna Jainkoaren predestinazioa da. Arlo pribatuan etsipen jarrera sortzen du , mundu Honen desberdintasun materialak onartuak izateko. Jainkoaren ondoan gizakiak  ziurtasun gabekoak dira, apalak otzanak eta Guztiz obedienteak.

Erlijioaren bitartez Gizakiak erakunde sozial faltsu batzuk egiten ditu. Antolamendu historiko mota Horietan gizakiaren alienazioa  Erreproduzitzen da. Erakunde politikoetan. Gizarte erakundeetan

Ideologia alienazioa

Filosofia zalantzan jarri Zuen. Filosofiaren eta filosofo ideologia da. Gizabanakoaren kontzientziak  praxi sozialetik bereizteko aukerarik dauka: Gizakia teoriak sortzera dedikatzen da zeren gizakiak baitira produkzio Sozialaren praktikatik aldendurik daudenak. Gizakiek premien kanpotik kokatuta bere Denbora erabili ahal dute ideologia batzuk egiteko. Praktika iraultzaileaz Bakarrik eraman daitezke bukaeraino posizio teorikoak. Filosofiaren amaiera Gizarte ekintza izango litzateke.

Ideologia alienazio Honetan Marxek  ideien eta kulturaren Kritika egiten ditu.

Ideiak errealitate Materialaren islatu egiten da gizakien burmuinean. Zentzumenen bitartez errealitate Materiala antzeman egiten dugu. Antzemate hori substantzialaren adimena da. Premia horrek konpondu nahian errealitate materialarekin eta naturarekin Sartzen da harreman praktikoetan. Gizakiaren behar eta premia materialak gizaki Bihurtzeko motorrak dira historian zehar. Idealismoa pentsamendua eta ideiak Kokatzen zituen lehentasunarekin gizakia bihurtzeko prozesuan. Materialismoa Gorputzaren beharrak zentzu aktiboan.

Kulturak gure jarrerak Arautzen ditu. Zentzu bat bizitzeko eta gauzak egiteko. Baina kultura hori, une Historiko batean, gizakien buruetan agerpen kokatu bat da. Ideiak kultura Bihurtzen direnean bere jatorrizko kontzientzia galtzen da eta idei Menderatzaileak izatera pasatzen dira. Ideologia egoera eutsi nahi du nabarmen, Klase menderatzailearen ideologia. Nahiz eta egoera kontraesankorra eta bidegabekoa Izan, ideologia kultural horrek laguntzen du estaltzera eta zentzu alienatua Ematera. Klase menperatzaileak botere materiala daukadanez bere ideologia Inposatu ahal du gizartearen leku guztietan.

Ekonomia alienazioa

Alienazio mota hau beste Alienazioen kausa, iturria eta sustraia da. Gertatzen da gizakiaren esentzian, Bere ekintzan, lan jardueran. Lan jardueraren alienazioa da. Alienazioren Irtenbidea ekonomikoa da,  gizakiaren lan Jardueran bilatu behar da. Alienazioa errealitate historiko oinarritzen da Material zehatz batean:  langile eta Kapitalisten arteko bereizmenean.  Beraz Kapitalismoaren azterketa egin behar du Marxek. Ekonomiak, jabetza pribatua eta Askatasun ekonomikoa defendatu. Sistema honek langilearen esplotazioa eta Langile eta kapitalisten alienazioa sortzen ditu.

Gizakiak bere lanaren Bitartez ekoizten dituen produktuak merkantzia bihurtzen dira elkar-trukaketa Prozesuan sartzen direnean. Merkantziek erabilpen eta truke balioa daukate. Truke balioa merkantziaren saineurria neurtzen da. Elkartruketan dirua eta Merkantziak  fetitxeak dira. Prezioa Besterik ez da kontuan hartzen  eta ez Gizarte harremanak eta gizakiaren esfortzua eta lana. Gizarte harremanak Harreman monetarioak bihurtzen dira.

Merkantzia berezi bat Ikertzen du Marxek. Gizakiaren lan indarra. Merkatuan dago. Baina Kapitalismoaren merkatuan pausu garrantzitsu bat: dirutik kapitalera.

Gizakia ez da morroi izan Behar, askea baizik. Horrek esan nahi du bere lan indarra saldu ahal duela. Langilearen soldata gutxienez bizi irauteko soldata izan behar da, plusbalioa Ateratzen du. Langileak ekoizten duenak eskuratzen duen soldata baino gehiago, Balio du.

kapitalistak etekin gehiago Atera lehiakortasunari ekiten dio. Enpresaren etekinak makina berrietan berriro Inbertitu behar du lan indarraren prezioa mantenduz. Txiroagoa izanda, ezin Ditu kapitalistaren produktuak erosi. Kapitalismoan gain- produkzio krisi bat Agertzen da. Kontsumoa jaisten da eta kapitalistak langileak kaleratzen ditu, Langabezia sortuz. Kapitalismoaren krisia sortzen du. Egoera kontraesankor. Gizakiak produzitu duena bere kontra egiten du. Gizakia gauzen baliabidea Bihurtzen da eta ez gauzak gizakiaren baliabideak. 

Ekonomia edo lan Jardueraren alienazioa gertatzen da langileek haiek  produzitu dituzten produktuak galtzen badira, Langileen lan baldintzak behartuta direlako eta lana ez delako askea, langileak Natura animaliak bezala besterik ez duelako ikusi eta langile eta Kapitalisten  arteko harremanak Lehiakortasunean oinarrituta daudelako. Langilearen nortasuna produktuan bertan Geratzen da sartuta. Lanaren eta langilearen arteko bereizketa hori kentzen ez Bada ez dago elkarlotzerik  eta langilea Alienatuta dago.

7 Materialismoa Historikoa

Marxen garaian hori zen Egoera historikoa. Ekonomia alienazioak azaltzen zuen bi gizaki izateko forma Oker eta mugatu horiek : langileak eta kapitalistak. Marxek ikusi nahi zuen Historian zehar gizakiaren banaketa klase desberdin artean eta horretarako Alienazio ekonomikoa ikertzen du historian zehar. Gizakiaren historia Gizakiaren produkzioaren historia da. Historiaren motorra bizitza materialaren Produkzioa da. Hau da materialismo historikoa, gizaki historia unibertsalaren Logika ezagutzeko ikerketa.

Gizakiak naturarekin Harremanetan daude, lan egiteko beharra daukate. Ekintza horretan gizakiak sortzen Ditu lanabesak eta tresnak. Produkzio baliabideekin gizakiak naturaren indar Mekaniko edo kimikoak erabili ahal ditu bere onurako. Gizakiaren aurrerapena Eta zibilizazioa hasten da. Produkzio baliabideak garatzen diren heinean gizakien Arteko harreman kooperatiboak konplexuagoak bihurtzen dira.  Horrekin batera produkzioaren arauak eta Ohiturak aldatuz doaz. Harreman multzo hau produkzio harremanak dira, Beraz Kultura eta gizakien kontzientzia produktu historikoa da. Produkzio baliabide Eta produkzio harremanen produktua historikoa da. Produkzio modua da eta garai Historiko bat definitzen du. Produkzio modu hori gizartearen azpiegitura Ekonomikoa da super egitura sortzen du.

Produkzio modu bakoitzean Tentsio bat agertzen da produkzio baliabide eta produkzio harremanen artean: Produkzio baliabideak gero eta ugariak dira baina produkzio harremanek mugatuak Eta murriztuak izaten jarraitzen dute. Kapitalismoan, Produkzio baliabideak Kapitalisten jabetza pribatu menpean daude eta ekoizten dena ere bai. Baina Marxek dio makinak, gizarte eta langileen lanari esker egin dutela. Beraz Produkzioa soziala da baina etekinak pribatuak dira.

Egitura ekonomikoa eta gainegitura

Beraz Marxen analisian Produkzio baliabideak eta produkzio sortzen dute produkzio modu bat.  Produkzio baliabideak azpiegitura ekonomikoa Dira eta sortzen dute gainegitura bat. Gainegitura ideologia desberdinez osatua Dago. Kontzientzia eta pentsamendua da. Gainegituraren kontzientzia ideologikoa Faltsua eta alienantea da. Gainegituraren edukiak  ez daukate errealitate propiorik.

klaseen arteko borroka: Historiaren motorra

Marxek eramaten du bere Analisia kapitalismora, produkzio modu bezala. Gizakiaren historia osoa klaseen Arteko gatazkaren historia da.

Kapitalismoa motorra hori Produkzioaren baliabide eta langileen arteko bereizmena da. Bereizmen horrek Kapitalisten etekina ahalbideratzen du eta proletarioen pobretze etengabea.

Iraultza: askapenerako baldintza

Krisi ekonomikoetan Ikusten da nola kapitalistaren etekina handitzeko gutiziak sistema irteerarik Gabeko atakan jartzen duela: etekina langile kopurua murriztea eta soldatak Mugatzea. Sistema horretan kapitalista langileria gero eta txiroago bihurtu Behar du. Gizarteak, ezin du kapitalisten produktuak erosi eta bidegabekeria Nabarmena bihurtzen da kontzientzia guztietan. Etekinen beheranzko joeren Arabera etekin gero eta murriztuagoa ateratzeko gero eta inbertsio eta esfortzu Gehiago egin behar da.

Kapitalismoaren beraren Arrakasta, boterea, hedapena eta garapena bere kontraesana eta porrota da azken Finean. Tesi kapitalistaren garapenak bere antitesia darama langileria edo Proletarioak. Dialektika guztietan bezala sintesia behar da krisi, borroka eta Iraultza baten bitartez.

 Iraultza hau ezin da izan iraultza politiko Bat. Iraultza soziala baizik : egitura ekonomikoa guztiz aldenduz gizakiaren Zerbitzuetan jarriko da. Horrelako iraultza benetako sintesi historikoa izan Behar da kapitala eta langileriaren arteko sintesi historikoa. Gizakiaren Historiaren hasiera eta klaserik gabeko gizarte eta humanismo berriaren Jatorria.

Marxen iritziz egitura Ekonomikoaren eraldaketa hori iraultza sozialista da. Langileria botere Politikoa hartzen du indarkeria erabiliz eta produkzio baliabideen kontrola Ezartzen du. Produkzio baliabideen jabeduna gizarte osoa da, beraz Kolektibizatzen dira. Prozesu honetan kapitalistak, desagertzen dira, baina Baita ere langileak klase bezala iraultzaren hurrengo etapa: gizarte komunistan Marxen azken jomuga.

8 Gizarte komunista

Etapa sozialista. Komunismoaren aurreko fasea da. Proletarioen diktadura indarra erabiliz Langileen alderdiak estatuaren botere osoa hartuko. Proletarioen diktadura Eratzen da Ekonomia politikoa zuzenduko dute. Denborarekin funtzio politiko Horiek desagertuko dira eta funtzio sozialak bezala besterik ez geratuko dira. Etapa Honetan jabetza pribatua eta produkzioaren bitarteko jabetze pribatua Desagertzen dira. Ondasunak edukitzeko lana baino ez da egongo, hau da, ondasun Materialak eta kulturalak bakoitzaren lanaren kantitate eta kalitatearen Arabera banatuko dira. Esku lan eta lan intelektualaren arteko desberdintasunak Amaitzea, emakumeen diskriminazioak deuseztatzea eta herriaren heziketan Berekoikeria.

Etapa komunista. Gizabanakoen mendekotasuna lanaren banaketarekiko desagertuko da, esku lan eta Lan intelektualaren arteko desberdintasunak desagertuko dira. Lan askea ez da Bizi irauteko baliabide bat besterik gabe, bizitzeko beharra baizik. Gizabanako Guztiek bere gaitasun guztiak garatu ahal izango dituzte eta produkzio garapena Gehienezko maila batera igoko da. Desagertuko dira gizarte klaseak. Iraultza Komunista herri demokrazia da. Enpresek beren ordezkariak aukeratuko zituzten , Eta ordez horiek ekoizpena antolatu.  Ez Da egongo inongo batasun politikorik , batasun ekonomiko egongo da. Hezkuntzari Esker berekoikeria eta lehiakortasuna desagertu bakoitzak bere ahalmenaz Beharren arabera ( ematen zaio). Azkenean historiaren hasiera honekin munduko Herrialde guztiak bilduko dira gizarte internazional berri bat sortzeko.

1917 urtearen Errusiar Iraultza sozialistan ez zen hori gertatu. Produkzio baliabideak kolektibizatu Egin ziren baina langile klasea ez zen hegemonikoa izan gizartean. Klase Zuzentzaile berri agertu zen eta estatua indartu egin zuen. Ondasunak justizia Irizpide batekin banatu ziren baina pertsonen askatasunak murriztu ziren.

10 Nietzsche. Kritika Kristautasunari

Kristautasunari kritika Kritikaren Asmoa

Nietzschen ustez gizakien Historia eta pentsamendua betidanik oker egon da eta hori platonismo eta Kristautasunari esker gertatu da. Horiek bizitza hau gaitzetsi egin dute.

Moral kristauak bizitza Honetako plazerei uko egiteko gonbidatzen digu, gizaki guztiak berdinak garela Eta jainkoaren aurrean bezain ahulak garela.

Kristautasunak erakusten Digu bizitzaren gorrotoa eta izuan oinarritzen da nihilismoa. Bizitzak bere Benetako zentzua galdu du eta ezer ez da. Beraz kristautasuna nihilismoa da: Ezerezaren nahia. Platon eta bere ideian mundu asmatua eta bizitza Materialekiko mesprezua  izan da Mendebaldeko kulturaren okerraren errudun nagusiena.

Erlijioa beldurretik Sortzen da. Erlijioak balio dekadente proposatzen ditu  artalde eta esklaboen balioak. Kristautasunak Arbuiatu egin ditu gorputzari gogoko zaion guztia. Nietzschek balio moral Tradizional guztien aldaketa proposatzen du.

Esklaboen moralaren Kontra agertzen da Nietzsche, hau da jainkoaren aurrean  apaltasuna izan behar da. Utilitarista da eta Berdintasunaren aldekoa. Jaunaren morala, handinahia eta harrokeria erakusten boterea, Plazera, edertasuna. Taldea eta gizartea, artaldea da. Gorputza, bulkadak, moral Honek bilatzen dituen baloreak . Moral hedonista da.

Laburbilduz lau Kritika: 

Kristautasunak gizakiaren Irudi ahula , otzana eta indargea goresten du. Zabaldu zituen dogmak eta Sinesmenak okerrak dira , kontraesanez josiak. Munduaren errealitatea Gutxiesgarri agerrarazi du. Atsegin ditu bere jarraitzaileen itxurak eta Zurikeria , nahiz eta beraien sinesmenak urrunago egon elkarrengandik.

Jainkoaren heriotza

Erlijioa gizakia Engainatzeko muntai bat da. Gizakiak jainkoa sortzen du. Eta XX. Mendeko gizonak Jainkoa hiltzen du, bere fantasia besterik ez dela izan konturatzen da. Gizaki Guztien heriotza da. Jainkoa hil ostean berarengan oinarritzen ziren balore Guztiak erortzen dira. Hau da ezinbesteko baldintza azken gizona, hau da super Gizakia eraikitzeko. Erabiltzen du era metaforikoan hobera egiteko.

Azken gizakia eta Supergizakia

Gu guztiok gara azken Gizakia. Jainkoaren heriotza eragin dugunok, baloreen ezan gaudenok.

Super gizakia, Botere nahia Duen gizakia, balore guztiak ezabatu eta berak asmatutako balore berriak Hartzen dituen gizakia. Jainkoa ezabatuz eta moral tradizionalaren aurka egonez. Super gizakia indartsua da eta jolastea gustatzen super gizakiaren etorrera Eboluzio naturala da, mutazio bat. Super gizakia eraldatzeko prozesu bat dago, Urrats honekin:

Lehenengoan gizakia Gamelua da. Idealismoaren garaia adierazten du , Platonengandik hogei mendeen Zehar. Gameluak zama onartzen du, moral zaharraren menpe bizi dena.

Bigarrenez Lehoiak bere Zama arintzea lortzen du. Balore guztien ezeztapena. Lehoia jaun eta jabe da. Jabeari aurre egiten dio.

Lehoiak ez du adore Nahikorik balore berriak sortzeko. Haurrak soilik du sormen askea balore Berriak sortzeko. Super gizakiaren bidea eta jaioterria da.  Haurra errugabetasuna da, inongo moralaren Menpe ez dagoena, ongia eta gaizkiaren gainetik. 

Entradas relacionadas: