Produktuaren banaketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,61 KB

 

Datu motak:

Lehen mailakoak: Egituratu gabeko informazioa. Teknika asko daude:

-Inkestak : Populazioaren ordezkaritzat lagin bat aukeratzen da, elkarrziketa bidez, posta bidez, telefonoaz...

-Behaketak:  Supermerkatu batean bezeroen jokabidea aztertu, askatasunez jokatuz.

-Esperimentazioa: Behaketaren moduan baina eragina izanez, eskuragai uzten dituzte produktuak bezeroen erreakzioa aztertzeko.


     Kontsumitzailearen portaera


Enpresarentzat kontsumitzailearen portaera oso garrantsitzua da, lehiaren gaindik abantailak ematen dizkio, kontsumitzailearen premietara egokitu dezakez merkatuaren estrategia planifikazioa, honentzat bereziki eginik dagoen produktuaren irudi bat sortuz..

Hainbat aldagairen pean

Bezeroaren kultura, gizarte maila (produktu garesti ala baxuak erosi), familiaren tamaina

Kontsumoarekin lotutako aldagaiak:

Noiz: Beti, garai batzuetan, arratsaldez...

Nola: Arrazoiren batengaitik edo emozionalki, eskudirutan ala txartelez...

Non:Auzoko dendetan, denda espezializatuetan...

Zergaitik: Premia fisiologikoa, soziala...

Nork: Haurrak, x ren kontsumitzaileek, profesio berezi batekoek…


Merkatu-segmentazioa


Merkatuak antzeko profila dituzten kontsumitzaileen taldeetan zatitzen da,  merkataritza estrategia talde horien ezaugarrietara egokitzeko.  segmentazio prozesuan, kontsumitzaile talde handi batengana zuzentzea edo target txiki bat aukeratzen dute.

Irizpideak:

Geografikoak: Hiri ala landa eremukoak, herrialde desberdinak…

Demografikoak: Sexua, adina, erlijioa, ikasketa-maila, lanbidea…

Psikografikoak: Nortasuna, ideologia…

Irizpide sozioekonomikoak: gizarte-maila, errenta, bizitza-estiloa…

Jokabidearen irizpideak:
Erosketen maiztasuna eta ordutegia, markarekiko fideltasuna...


Marketina


Enpresa batentzat funtzezko tresna da, kontsumitzailearen premiak eta nahiak asetzeko egiten dituen jarduera multzoa da, betiere irabaziak lortzeko.

Marketin-Mixa Enpresak kontrola ditzakeen lau elementuak konbinatuz burutzen duen merkataritza-estrategia da: Produktua, prezioa, sustapena eta banaketa.

Produktua

Kontsumitzaileak erosten duen ondare edo zerbitzu bati deritzo, bere beharrizan bat asetzeko. Produktuak ezaugarri bat edo gehiago aldatuz lortzen den ondasuna da, gauza berri eta desberdintzat antzematen dena.


Produktuaren bizitza zikloa:

-Sarrera etapa: Produktu berri bat merkaturatzean. Ezezaguna eta salmenta gutxi. Kostu oso handiak eta diru sarrera txikiak, enpresak galerak. Publizitate informatiboa egiten da.

-Hazkunde-etapa: Produktua ezagun bihurtzen hasten da, salmentak haziz. Irabaziak eukinez, lehiakideak ere irteten dira, publizitatea bezeroak erakrtzeko eta konbentzitzeko.

-Heldutasun-etapa: Salmentak egonkortzen hasten dira, eta merkatua segmentazeko ahaleginak egiten dira. Bezero berriak lortu nahi dira.

-Gainbehera etapa:Produktuaren ordezko berriagoa agertzen da salmentak eta irabaziak txikituz, bultzada berri bat eman ala produktua merkaturatzeari utzi erabaki.



Entradas relacionadas: