Produktu baten bizitza zikloa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 15,63 KB

 

5.- Produktuaren Kokapena:Produtu batek merkatuan duen kokapena deritzo produktuaren helburu diren subjetuek produktu horri buruz duten irudiari, lehiakideen produktuekin edota enpresa bereko beste produktu batzuekin alderatuz

Kokapena da marketin prozesuaren lehen urratsa

A)Kokapen estrategiak

1-Produktuarekin lotutako kokapen estrategia, produktuaren ezaugarri batekin lotutakoa da. Kokapen eredu horren zenbait mota daude:- Ezaugarri espezifikoren bat; pila baten iraupena.- Onurak, kolesterola gutxitzen laguntzen du adibidez.-  Alderaketa lehiakideen beste produktu batzuekin, fruta gehiago du beste    marka honek baino( kalitatea)

-Espezialisten gomendioak, dermatologoek gomendatuko produktua.

B)Markarekin lotutako kokapen estrategia

-  Kalitatea. Marka kalitatearekin lotzen saiatzen dira. Pascualek kalitatea azpimarratu zuen esnea merkaturatzean -  Ospea. Marka bereizlea izan ohi da: gutxi batzuek dute aukera erosteko(Mercedes) -  Prezio baxua. Zeinbat marka hala nola banatzaileak ( Carrefour) merkeagoak dira haiek ordezten dituzten markak baino .

6.- Marketina eta marketinaren elementuak

Marketin esaten zaio enpresa batek kontsumitzaileen premiak eta nahiak asetzeko egiten dituen jardueren multzoari, betiere enpresak irabaziak lortzeko helburuz. Hau ondoriozta dezakegu:

-Jarduera multzoa: ez da jarduera bakar bat; hau da, askotariko edukiak ditzten teknikek osatutako multzo bat da.

-enpresa batek … egiten dituen: merkatuan, aztertzeko eta jarduteko teknikak aplikatzen dituzten eragile ekonomikoak dira enpresak.

-kontsumitzaileen premiak asetzeko: kontsumitzaileak zenbait premia ditu, eta marketinak primi horiek aurkitu edota ageriko egin behar ditu.

-irabaziak lortzko helburuz: enpresen azken xedea irabazik lortzea da. Marketinaren helburu nagusia kontsumitzailea da; izan ere kontsumitzaileak, produktua erosiz, bere premia astzen duenean, diru-sarrera batzuk dakarzkio enpresari, markentin-teknikak aplikatu gabe lortuko lituzkeenak baino handiagoak.

Enpresak kontrola ditzakeen lau elementu daude: produktua, prezioa, sustapena eta banaketa. Marketin mix-a dira, eta 4 P-ak deritze, ingelesezko hitz horien lehenengo letragatik.

7-produktua

Produktuak ekoizten dituzten enpresek zenbait ezaugarri bereizgarrri eman izaten dizkiete produktuei, lehiakideen produktuetatik bereizteko. Produktu desberdindi esaten zaie produktu baten ezaugarri bat edo bat baino gehiago aldatuz lortzen den ondasunei, kontsumitzaileak gauza berritzat edo desberdintzat hautematea eragiten dutenei.

7.1-Marka

Markek bi elemantu bateratzen ditu: izena eta logotipoa. Kontsumitzailearen portaera esperientziak ematen dion sagurtasunak baldintatzen du eta horrek marka batekiko leia. Horregaitik markak lege babea izan behar du:dagokion erregistro ofiziala erregistratzen da, eta,  horre bidez empresak merkatura bere markarekin ateratzen dituen preduktu guztietarako lege babesa lortzen du eta imitatzaileei ez die koopiatzeko aukerarik ematen.

Markaren izenak laburra eta gogoratzeko erraza izan behar du.Askotan izena produktuarekin dago lotuta, beteetan ez dauka zerikusirik eta besteetan izena eta marka berdinak dira.

7.2-Produktuaren bizi zikloa:Izakiek bezala produktuak jaio heldu eta hil egiten dira, hau produktuen ezaugarrien araberan gertatzen da:-Sarrera edo merkaturatze etapa:Produktu berri bat merkatura ateratzeak osatzen du. Hau berria edo aurrez merkatuan beste produktu bat izan daiteke

-Hazkunde etapa:Produktua ezagun ezagun bihurtzen da, eta salmentak asko hazten dira. Une horretan plublizitateak informazio huts uzten dio, eta bezeroak erakartzeko eta konbenzitzeko du helburu. -Heldutasun etapa:Salmenten hazkunde-abiadura egonkortzen hasten da, eta salmentak egonkor jarraitzen dute denboraldi batean. Publizitatearen bidez kontsumitzaile berriak lortu nahi dira.-Gainbehera: Salmentak nabarmen jaisten dira. Beraz empreak erabaki bat hartu behar du:Produktuari bete bultzada bat eman edo produktua merkatutik kendu. Hori aukeratu ezkero bezeroen eta empresaren irudia ez kaltetzea sahiatu behar da.

8.- Prezioa :Hau da prezioa: ondasun edo zerbitzu jakin baten erosleak, eskuratutakoaren turke, saltzaileari ematen dion diru-kantitatea. 8.1.- A) Teoria ekonomikoan oinarritutako prezio-ezarpena Teoria ekonomikoaren arabera, enpresak produktu baten prezioa ezartzean ahalik eta sarrera gehien lortzea du helburu. Saltzaileak, prezio altuak nahi ditu. Erosleak, prezio baxuak nahi ditu, produktu kantitate handiagoa erosiko du. Prezioak apur bat jaistea: salmentak nabarmen handitzea lortzen bada, salmenten jaitsiera ez baita hainbestekoa izango eta enpresak sarrera handiagoak izango baititu. Eskariaren prezio elastikotasuna eskatutako kantitatearen portzentajezko aldaketaren eta prezioaren porzentajezko aldaketaren arteko zatiketaren emaitza da. B) Kostuetan oinarritutako prezio-ezarpena Prezioak ezartzeko beste metodo bat produktuaren kostuari irabazi-marjina bat ezartzea da, eskaria kontuan hartu gabe. C) Lehian oinarritutako prezio-ezarpena Prezioak ezartzeko aurreko metodoak produktuaren prezio zer tartetan egon daitekeen adierazten du, neurri batean, baina zenbateko zehatza merkatuari begiratuta topatzen da beti, hau da, xehetasun osoz aztertuta lehiakideek zer prezio dituzten. Hori aintzat hartuta, zenbait aukera daude :1-Lehiakideenaren antzeko prezioa : produktua lehiakideen produktuaren oso antzekoa bada eat banaketa handia. Bezeroak marka desberdineko produktu berdintsu asko baldin baditu aukeran, ez du, ustez, prezio altuena hartuko. 2-Lehiakideen prezioaren azpitik dagoen prezioa: Horrelakoetan, enpresak prezio baxuagoak jarri izana bezero-kopuru handiagoarekin berdindu nahi izaten du eta, horrela, sarrera handiagoak lortu. 3-Lehiakideen prezioaren gainetik dagoen prezioa: Hobea da, lehiakidearen produktua baino, prest egongo baita horren turke gehiago ordaintzeko.

Enpresa txikiek bi modutan joka dezakete prezioa zehaztean: enpresa liderraren ereduari jarraitu edo prezioak bere kasa ezarri. D) Prezioak ezartzeko beste teknika batzuk: zenbateko borobil bat bilatuz edota prezio psikologiko bat ezarri. Prezio-estrategia nahasgarriak erabiltzen dituzte, bidalketa-gastuak ere badakartzatenak edota mantentzea egiteko zerbitzuren bat kontratatzera behartzen dutenak.

9.Sustapena:Sustapena deritze enpresak bere produktuak merkatuan ezagutarazteko, enpresaren irudia indartzeko, salmentak handitzeko, jendea produktuak erostera bultzatzeko helburua lortzeko erabiltzen dituen baliabideei. Elementu desberdinak erabiltzen dira, publizitatea, salmenta sustapena, salmenta pertsonala, harreman pertsonala, harreman publikoak, publicitya eta merchandisinga.
9.1Publizitatea. Enpresa batek kontsumitzailearen portaeran eragiteko asmoz mezu bat zabaltzea da. Bi funtzio: produktu baten informazioa ematea eta kontsumitzaileak erakartzea. 9.2Salmenta sustapena. Produktu baten salmentak handitzeko helburuz, enpresak denboraldi batean egiten dituen merkaturatze-jardueren multzoa. Adibidez:oparitxoak egin, deskontu baleak… Egoera hauetan erabiltzen da:1Markareki leialtasun txikia bada 2Abian jarri duten lehiakideen antzera jokatzeko 3Produktua merkatuan oso ezaguna ez bada 4Erosketa bulkadaz egiten bada 5Produktu berriak merkaturatu nahi badira 6Denboraldiz kanpo salmentak bultzatzeko. 9.3Salmenta pertsonala. Bezeroa informatu, erakarri eta konbentzitzea harreman zuzen izanda. Saltzaileak enpresa eta gizartearen arteko harremana egiten dute. Medio desberdinak erabiltzen dira:telefonoa, posta… 9.4Harreman publikoak. Enpresak, planifikatutako irudi bat sortzeko, hori suztatzeko dituen jarduera guztiak. Ez da bakarrik harreman publikoen espezialisten ardura, kalitazteko irudia eman nahi bada, kalitatea kontuan hartu behar da publizitatean, harremaneta… 9.5Publicitya. Publicitya: Enpresa bati edo beste erakunde publiko edo pribatu bati buruzko informazioa ematen duen sustapen-tresna bat da, komunikabide batean zabaltzen dena eta enpresaren aldeko iritzia sortzea lortzen duena. Informazio enpresak berak prestatzen du, kazetaritzako irizpideak erabiliz, argitaratuko duen komunikabideak hartan aldaketarik egin ez dezan. 9.6 Merchandisinga.Salmenta puntu batean produktu bat saltzen laguntzen duten baliabideen multzoari. Teknika ezberdinak: Kartelak erabiltzea,Produktu baten kokapena,Produktuen kantitatea,Produktak multzotan aurkeztea.



Entradas relacionadas: