Primo de riveraren estatu kolpearen arrazoiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,99 KB

 

PRIMO ETA RIBERAREN DIKTADURA ETA MONARKIAREN ERORIALDIA 1923-1930

ESTATU KOLPEA

Primo de Riverak, herrialdeari eta Armadari zuzendutako agirian, Estatu kolpearen arrazoiak zortzi dira:

  1. Kontzentrazio gobernuen ustelkeria, Txandaketa sistema, jauntxokeriaren kazikismoarekin amaitzea.

  2. Gizarte gatazkekin bukatzea, iraultza sozialaren arriskua ekiditeko: 17ko greba orokorra.

  3. Arriskuan zeogen batasun nazionala, periferiako nazionalismoen gorantz zihoan indarren heinean, bermatu.

  4. Marokoko auzia: Annualgo hondamendiaren ondorioz armadan zegone ezinegonari “Picasso espedientea” irteera eman.

  5. Militarren, estatu arazoak konpontzeko, indar zibilen ezgaitasunaren aurrean bere betiko mesfidantza azalduko dute. Honekin batera, Estautaren iraunkortasuna ziurtatzeko armadaren beharra ezinbestekoa zela erakutsi nahi zuten. Militarrek politikan eskuhartze zuzena berreskuratzeko nahiak adierazi zituzten eta azkenena Primoren kolpeak ziklo hau itxiko du.

  6. Kolpearen alde: Erregea, armada eta eliza, aristokratak, oligarkia lurduna, industria eta finantzako burgesia ziren.

  7. Kontra aldiz, CNT eta PCE, intelektual errepublikarrak.

  8. Indiferenteak, PSOE eta UGT, ertaineko klaseak.

NAZIOARTEKO TESTUINGURUA

1918an I Mundu Gerra bukatzean, demokrazia liberalak krisian zeuden. Aldiz, erregimen autoritarioak ezkerretik Sobiet Batasunean, eta eskunetik, Mussoliniren Italian, nagusitzen doaz.

DIREKTORIO MILITARRA

Primoren diktadurak bi aldi izan zituen, 1925 arte gobernuko kide guztiak militarrak ziren. Primok, Gobernuaren ahalmen, ekimen eta erantzukizun guztiak, bere gain zituen, gizartea, kuartel baten antzera antolatzen du.

  • Primok pronuntziamendu militarreko diskurtsoa halako ukitu erregenerazionistarekin jantzi zuen. Espainiako egoerak, zirujau indartsu baten eskuahartze azkarra eskatzen zuen eta Primo prest zegoen paper hori betetzeko.

  • Hurrengo neurriak hartu zituen: Konstituzioa etetzen du monarkia onartuz.

  • Alderdi eta sindikatuak galarazi zituen.

  • CNT eta PCEk errepresio gogorrak jasan.

  • Estatuaren egitura berria, korporatibismoarekin loturik dago. Mussoliniren eragina nabaria da.

  • Lege barruan, Batasun Aberkoia izan zen alderdi politiko bakarra.

  • Estatuaren dirigismo autoriataroa arlo ekonomiko , sozial eta kulturalean argi ikusten da. Familia, udala eta korporazio profesonalak estatuaren oinarrriak dira.

  • Ordena gordetzeko, Somatenak berpiztu.

MAROKOKO AUZIA

  • Annual eta Mont Arruiteko porrotak jaso ondoren, Primo, Afikako abenturaren aurrean oso hotz, uztearen alde azalduko da, baina afrikanisten presioa jaso ondoren, jarraitzea erabakitzen du.

  • Espaniolak, armada indartu eta berritu ondoren, Frantsekekkin batera Alhuzemasen lehorreratu eta Abd el Krim garaituko dute.

Primori garaipen honek izugarrizko ospea ematen dio, afrikanistak bere alde ditu eta bestetik 20.Hamarkadaren urte zoriontsuak ezagutuko ditu, gobernuan jarraitzeko gogoa pizten zaio.

Entradas relacionadas: