Primo de riveraren estatu kolpearen arrazoiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,82 KB

 

Estatu kolpea emanda eskuratu zuen agintea 1923-1930. 1923-1925, Direktorio militarra izan zen agintean. Primo de Riverak herrialdea militartu nahi izan zuen. Bigarren etapa 1925-1927; fase hartan lortu zuen gailurra diktadoreak. Azken fasea 1927-1930; erregimena desmilitarizatzeko eta Estatu berria sortzeko ahaleginak izan ziren gertaera aipagarrienak.


7.1. Estatu Kolpea

Erregeak Primo de Riverari eman zion gobernua osatzeko ardura; beraz, erregeak babesa eman zion. Iritzi publikoa herrialdearen egoera zuzentzeko neurriak eskatzen ari zen, eta ez zuen estatu kolpearen kontrako erasorik erakutsi. Anarkismoa bakarrik zegoen estatu kolpearen aurka. Primo de Riverak Marokoko gatazka konpontzeko, ordena publikoa berrezartzeko eta separatisten auzia amaitzeko asmoa zuen.

7.2.Diktaduraren arazoak

  1. Terrorismoa

Diktadoreak Espainia guztira zabaldu zuen gerra egoera. Terroristen ekintzak desagerrarazi nahi izan zituen, batez ere, Katalunian. Primo de Riverak herrialdearen segurtasunaren eta batasunaren kontrako jarduera guztiak debekatu zizkien alderdi erregionalistei.

Ordena publikoa zuzentzea lortu zuen, eta industriaren egoera hobetzen lagundu zuen. Gogor jazarri zitzaion Alderdi komunistari, baita Anarkismoari ere.


  1. Nazionalismo katalana

Primo de Rivera militarra zen, eta ezin onar zezakeen separatismorik. Diktadoreak katalanismo moderatuari eta erradikalari esetsi (jarraitu) zien.


  1. Marokoko auzia

Primo de Rivera bat zetorren Marokotik ateratzeko iritzia zutenekin; baina, iritzi publikoaren eta Afrikan zeuden militarren presioak zirela eta, Marokon esku hartu behar izan zuen. 1924an, ofizialen altxamendu bati aurre egin behar izan zion, eta 1925ean, Frantziarekiko jarduera militar bateratuari esker, espainiarrak Alhucemasko badian lehorreratu ziren. 1926an, Abd-el-Krimek errenditzea onartu zuen. Frantziarekin egindako elkarlanari esker, Primo de Riveraren alde jarri zen armada berriro ere.


7.3. Erregimena instituzionalizatzeko saioak

Diktadoreak, neurri politiko batzuk jarri zituen indarrean: Konstituzioa bertan behera uztea, Gorteak desegitea eta herrialdea gobernatzeko direktorio militar bat sortzea.


  1. Aberriaren batasuna eta Kontsultarako Batzorde Nazionala

Aberriaren Batasuna alderdia sortu zen, 1924an, diktaduraren erregimenari sostengua eta laguntza eman zion alderdi politiko bakarra.

Kontsultarako Batzorde Nazionalak diktadoreari aholkua eta informazioa ematen zion. Konstituzio berria prestatzea zuen zeregin nagusia.


  1. Politika ekonomikoa

P. Riveraren politika ekonomiaren ezaugarria Estatuaren esku-hartze nabarmena izan zen. Inbertsio publiko gehiago ere egin ziren. CAMPSA eta Telefonica monopolioak sortu ziren.


7.4. Erregimenaren kontrako oposizioa

  1. Intelektualak

Unibertsitate inguruko intelektual gehienak erregimenaren kontra jarri ziren.


  1. Politikarien jarrera

Alderdi kontserbadoreak eta liberalak, erregeak Primo de Riverari sostengua eman ez ziezaion saiatu ziren.

Alderdi errepublikarrek bat egin zuten 1926an, Aliantza Errepublikarra alderdian, eta katalanista erradikalak Ekintza Katalana-n; hauek diktaduraren kontrako matxinada antolatzen saiatu ziren, diktadurak Kataluniaren kontrako politika zeramala eta.

1928an zabaltzen joan zen erregimenaren kontrako oposizioa, eta diktaduraren gainbehera hasi zen.


7.5. Diktaduraren amaierako gertaerak

  1. Dictablanda

Diktadoreak kargua utzi ondoren, erregea bakarrik gelditu zen, eta Berenguerri (jenerala) deitu zion, normaltasun politikoa ezartzeko. Gobernu horri “Dictablanda” zen. Oposizioan zeuden errepublikarren sektoreek Donostiako hitzarmena sinatu zuten 1930an eta Berenguerren gobernuak dimisioa aurkeztu behar izan zuen.


  1. Monarkiaren gainbehera

Alfontso XIII.Ak kontzentrazio gobernua osatu zuen, Aznar buru zela eta hauteskundeak egin ziren, 1931an. Probintzia hiriburu guztietan, Cadizen eta Palentzian izan ezik, errepublikarrak izan ziren garaile, eta, apirilaren 14an, Espainiako II. Errepublika ezarri zen.


Entradas relacionadas: