Primo de riveraren estatu kolpea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,76 KB

 
  1. 1917ko krisia

Hiru protesta desberdin izan ziren krisi honen eragileak.

Datorren gobernua Defentsako Batzorde Militarrak desegiten saiatu zen arren, militarren protestak zirela eta, azkenik onartu egin behar izan zituen.

Parlamentarien Biltzarra Bartzelonan elkartu zen uztailean, Konstituzioaren erreforma bultzatzeko eta txandakatze sistema suntsitzeko.

1917an, greba orokorra egiteko deia zabaldu zuten sozialistek, CNTk eta UGTk herrialde guztian.

  1. Sistemaren suntsipen prozesua

1917az geroztik, sistema konstituzionala gainbehera etorri zen.

1923 arte, egoera orokorrean nahasmen soziala nabarmendu zen nagusiki. Industriako proletarioen kopurua izugarri handitu zen, biztanleria hirietan pilatu zen, eta prezioak asko igo ziren; ondorioz, jasanezin bihurtu zen egoera berez larria. 1921ean, Datoren gobernuak zorroztu egin zuen errepresioa, eta anarkistek hil egin zuten, baina urte hartan bertan Espainiako Alderdi Komunista sortu zen.

  1. Marokoko hondamendia: Annual

Algecirasko Itunaren eta 1912an Frantziarekin hitzartutakoaren arabera, Marokoko iparraldearen gaineko babesletza hasi zen 1912an. Baina eskualde hura ezin izan zuten espainiarrek menderatu 1927ra arte, eta, bitarte hartan, babesletza hari eusteak galera handiak ekarri zizkion Espainiari, bai dirutan bai jendetan; adibidez, Annualgo espainiar militarren porrota, 1921ean.

7. Primo de Riveraren diktadura (1923-1931)

Gobernuaren buruzagitza Miguel Primo de Riverak izan zuen bere esku, 1923-1930. Estatu kolpea emanda eskuratu zuen agintea. 1923-1925, Direktorio militarra izan zen agintean. Primo de Riverak herrialdea militartu nahi izan zuen, aurre egin nahi zien gizarte gatazkari eta terrorismoari, Marokoko gerrari eta politikaren modernizazioari eta katalanismoari. Bigarren etapa 1925-1927 urteen artean izan zen; fase hartan lortu zuen gailurra diktadoreak. Azken fasea 1927-1930 artean izan zen, erregimena desmilitarizatzeko eta Estatu berria sortzeko ahaleginak izan ziren gertaera aipagarrienak lortu.

7.1. Estatu Kolpea

Erregeak Primo de Riverari eman zion gobernua osatzeko ardura; beraz, erregeak ageriko babesa eman zion. Iritzi publikoa herrialdearen egoera zuzentzeko premiazko neurriak eskatzen ari zen, eta ez zuen estatu kolpearen kontrako jazarpenik erakutsi. Anarkismoak bakarrik agertu zen gertaera haren kontra; greba orokorrerako deia egin zuen, baina deialdiak ez zuen arrakastarik izan.

Primo de Riverak ustelkeriari aurre egiteko, Marokoko gatazka konpontzeko, ordena publikoa berrezartzeko eta separatisten auzia amaitzeko asmoa zuen.

7.2.Diktaduraren arazoak

  1. Terrorismoa

Diktadoreak bertan behera utzi zituen berme konstituzionalak eta Espainia guztira zabaldu zuen gerra egoera. Terroristen ekintzak desagerrarazi nahi izan zituen, batez ere, Kataluinian. Primo de Riverak herrialdearen segurtasunaren eta batasunaren kontrako jarduera oro bertan behera uzteko agindua zuen. Mitinak, bilerak, banderak… debekatu zizkien alderdi erregionalistei.

Ordena publikoa zuzentzea lortu zuen, eta industriaren egoera hobetzen lagundu zuen, eta horrek mesede egin zion. Gogor jazarri zitzaion Alderdi komunistari, baita Anarkismoari ere.

  1. Nazionalismo katalana

Primo de Rivera militarra zen, eta ezin onar zezakeen separatismorik. Diktadoreak katalanismo moderatuari eta erradikalari esetsi (jarraitu) zien.

  1. Marokoko auzia

Primo de Rivera bat zetorren Marokotik ateratzeko iritzia zutenekin; baina, iritzi publikoaren eta Afrikan zeuden militarren presioak zirela eta, Marokon esku hartu behar izan zuen. 1924an, ofizialen altxamendu bati aurre egin behar zion, eta 1925ean, Frantziarekiko jarduera militar bateratuari esker, espainiarrak Alhucemasko badian lehorreratu ziren. 1926an, Abd-el-Krimek errenditzea onartu zuen. Frantziarekin egindako elkarlanari esker, Primo de Riveraren alde jarri zen armada berriro ere.


Entradas relacionadas: