Primo de riveraren diktadura

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,09 KB

 

PRIMO DE RIVERA


1.1923KO IRAILAREN 13KO ESTATU KOLPEA: Gatazka sozial larriak eta biolentzia giroa izan ziren Primo de Rivera estatu kolpea ematera bultzatu zuten arrazoi nagusiak.Erregimen autoritario bihurtu zen. Estatu kolpea onestu zuen erregeak eta burgesia ere diktaduraren alde jarri zen.Jarrera pasiboa erakutsi zuen Espainiako gizarteak.Hasierako helburuak hauek ziren: 1-1875an sistema politiko liberal-parlamentariari bukaera ematea. 2-Orden publikoa berrezartzea. 3- Antiklerikalismo eta separatismoari bukaera ematea. 4-Marokoko Gerrari bukaera ematea. 2.DIKTADURAREN ETAPAK: XX.Mendeko Espainiako lehen diktadura militarra hasi zen. 2.1.DIREKTORIO MILITARRA 1923-25: Direktorioak lehen aipaturiko arazoak hartu zituen bere gain:
politika eta administrazioa erreformatzea, ordena publikoa zaintzea, nazionalismoari aurre egitea eta Marokoko auzia ebaztea. Hainbat neurri hartu zituen:
1-Politika eta administrazioaren erreformari ekiteko Militarrek osatutako Direktorioa presiditu zuen Primo de Riverak. Gorteak desegin eta 1876ko Konstituzioa indar gabe utzi zuen.2-Ordena publikoari eusteko, askatasun pertsonalak abolitu ziren, gerra egoera Espainia guztira zabaldu, eta langileen sektore erradikalen aurkako zapalkuntzari ekin zion. 3-Nazionalismo periferikoari gogor eraso zien. 4-Marokoko auzia ondo ebatzi zen, Frantziak eta Espainiak elkar hartuta jokatu. 2.2.DIREKTORIO ZIBILA 1925-29:Diktadura erregimen iraunkor bihurtzen saiatu zen eta, horretarako, instituzionalizatu zuen. Direktorio militarra Direktorio Zibilak ordezkatu zuen.Kontsultarako Batzorde Nazionala osatu zen. Bere funtzioa konstituzio proiektu bat prestatzea zen. Gobernuaren ahaleginka arlo ekonomikoan batez ere eta sozialean zentratu ziren: Ekonomiari dagokionez, ekonomiaren bizkortzea izan zen Direktorioaren kezka nagusietako bat; horretarako politika interbentzionista egin zuen. Diktadoreak industrializazioa sustatu zuen, nekazaritza hobetu zuen. Politika bide haiek, epe laburrera, arrakasta handia izan zuten, baina, luzarora, zama handia gertatu zitzaizkion Estatuaren Ogasunari.Hezkuntza arloan, lan handia egin zuen diktadura: eskola asko ireki ziren, analfabetismoa gutxitu egin zen, maisuak formatzeko Irakasle Eskolen kopurua handitu zen eta haien soldatak igo. Baina askatasuna nabarmenki gutxitu zen irakaskuntzan. Honek irakasle eta diktadorearen arteko enfrentamendu asko sorrarazi zituen. 3. OPOSIZIOA ETA DIKTADURAREN AMAIAERA: Diktaduraren oposizioak: -Nazionalismo kataluniarra: ezkerreko katalanismoak eskuinekoaren tokia hartu zuen.Diktadura nazionalismoaren aurka. -Intelektualak: Zentsura zorroztu eta katedra askatasuna mugatu zuelako. -Errepublikazaleak eta anarkista erregimenaren arkako oposizioa handitu zuen. -Ejertzitoaren sektore batzuk ere diktadorearen aurka azaldu ziren. Oposizioa eta krispazioa geroz eta handiagoa zela ikusiz Alfontso XIII.Ak Primo de Riverari konfiantza kentzea erabaki zuen 1930ean.

Entradas relacionadas: