Primo de riveraren diktadura

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 15,29 KB

 

Primo de riveraren diktadura
1923-1930

1.1923KO IRAILAREN 13KO ESTATU KOLPEA:Cánovasen sistemaren gaitasun eza Espainiako arazoak konpontzeko, gatazka sozial larriak eta biolentzia giroa katalismoaren erradikalizatzea eta Annualeko hondamendiarengatik erantzukizunak eskatzea izan ziren Primo de Rivera estatu kolpea ematera bultzatu zuten arrazoi nagusiak. Espainiak monarkia parlamentarioa izateari utzi eta erregimen autoritario bihurtu zen.

Estatu kolpea onestu zuen erregeak eta erabaki honek koroa galaziko dio; 1917ko krisialdiaz geroztik, sinetsirik zegoen sistema parlamentarioa ez zela nazioaren egoera konpontzeko gai. Haren interbentzio maial gero eta handiagoa zen gobernu arazoetan eta, ejertzitoaren buru eta babesle nagusia zen aldetik, guztiz hurbildu zen militarren jarreretara.

Burgesia ere diktaduraren alde jarri zen, gatazka sozialak eta terrorismoaren arazo larriak zirela eta.

Jarrera positiboa erakutsi zuen oro har Espainiako gizarteak estatu-kolpearen aurrean, guztiz eskasa baitzen aurreko erregimenarenganako atxikimendua. Langile mugimenduari dagokionez, anarko-sindikalistak eta komunistak kontra egiteko prestatu ziren, baina PSOEk eta UGTk kolpea onartu eta Primo de Riveraren Gorbernuari lagundu zioten ia zazpi urtetan, desagertu arte.

Primo de Riveraren hasierako helburuak hauek ziren: 1-1875an sortutako sistema politiko liberal-parlamentariari bukaera emate, inmoral eta ustela baitzen eta politiko profesionalak agintetik baztertzea. 2-Orden publikoa berrezartzea, biolentzia giroari eta gatazka sozialei bukaera emanez. 3- Antiklerikalismo eta separatismoari bukaera ematea. 4-Marokoko Gerrari bukaera ematea.

Diktadura iragankorra izateko asmoarekin sortu bazen ere, faxismoa italiarraren eraginez, saiatu zen erregimen egonkorra bihurtzen, berezko printzipio konstituzionalekin.


2.DIKTADURAREN ETAPAK: Kolpe militarra jo eta erregeak Primo de Riverari gobernu osatzeko agindua eman zion, eta, horrela, XX.Mendeko Espainiako lehen diktadura militarra hasi zen. 2 bereizten dira: Direktorio Militarra eta Direktorio Zibila. 2.1.Direktorio Militarra 1923-25: Direktorioak lehen aipaturiko arazoak hartu zituen bere gain: politika eta administrazioa erreformatzea, ordena publikoa zaintzea, nazionalismoari aurre egitea eta Marokoko auzia ebaztea. Horretarako, hainbat neurri hartu zituen:

1-Politika eta administrazioaren erreformari ekiteko Militarrek osatutako Direktorioa presiditu zuen Primo de Riverak. Berak gobernuaren ahalmen, ekimen eta erantzukizun guztiak bere gain hartu zituen; praktikan, ministro bakarra zen eta beste militarrek aholkuak ematen zituzten. Estatuaren administrazioa Ejertzitoaren esku geratu zen. Ondorioz, Gorteak desegin eta 1876ko Konstituzioa indar gabe utzi zuen. Diktadoreak, alderdi politikoek utzitako hutsunea betetzeko, herritar apolitikoez osatutako elkarte bat sortu zuen, espainiar guztientzako irekita egongo zena: Unión Patriótica. Baina alderdi bakarra bihurtu zen, Mussoliniren alderdi faxista bakarraren ereduari jarraituz, eta eskuindar sektoreak atxiki zitzaizkion.

2-Ordena publikoari eusteko, askatasun pertsonalak abolitu ziren, gerra egoera Espainia guztira zabaldu, eta langileen sektore erradikalen aurkako zapalkuntzari ekin zion.

3-Nazionalismo periferikoari gogor eraso zien, Kataluniaren aurka batez ere, Kataluniako burgesia hasieran diktadorearen aurka azaldu zen arren. Mancomunitat erakundea ezabatu eta katalana jendaurrean erabiltzea debekatu zuen.

4-Marokoko auzia ondo ebatzi zen, Frantziak eta Espainiak elkar hartuta jokatu baitzituen. 1925n Alhucemas badian gerraontziak lehorreratu izanaren ondorioz, Ab el Krim, azkenean, errenditu egin zen, eta espainiarrek 1927rako Rif osoa okupatu zuen. Horrela, herriak ondo hartu zuen arrakasta hura, Marokon izandako giza galerak, galera militarrak eta ekonomikoak oso handiak izan baitziren. Arrakasta militar hartaz baliatu zen direktorea bere buruaren promozioa egiteko. Gerraz nekatuta zeuden herriarekin adiskidetu zen, ejertzitoarekin ere bai, ohorea gorde egin baitzien, halaber, Marokon inbertitzen zuten enpresariekin.

2.2.DIREKTORIO ZIBILA 1925-29: Diktadorea, arrakasta militarrak eta bere ospea gehitu izana zela eta, diktadura erregimen iraunkor bihurtzen saiatu zen eta, horretarako, instituzionalizatu zuen. Direktorio militarra Direktorio Zibilak ordezkatu zuen, Unión Patriótica dela 6 zibilek eta 4 militarrek osatua. Kontsultarako Batzorde Nazionala osatu zen. Instituzio honek ez zuen legeak egiteko ahalmenik eta ez zen sufragioaren bidez aukeratzen, gobernuari proposamenak aurkezteko gaitasuna baizik ez zuen. Bere funtzioa konstituzio proiektu bat prestatzea zen. Hala ere diktadoreak ez du lortuko erregimena iraunkor bihurtu, egoera ekonomiko larriak oposizioa areagotu baitzuen. Gobernuaren ahaleginka arlo ekonomikoan batez ere eta sozialean zentratu ziren:

Ekonomiari dagokionez, ekonomiaren bizkortzea izan zen Direktorioaren kezka nagusietako bat; horretarako politika interbentzionista egin zuen. Europar ekonomiaren aldi faboragarriak erraztu zuen arrakasta lortzea zenbait alorretan, nahiz eta batzuk itxura baizik ez ziren. Arrakasta horietan oinarrituta, diktadura 1930 urtea arte heldu zen. Diktadoreak industrializazioa sustatu zuen, nekazaritza hobetu zuen, teknika berriak erabiltzea bultzatuz, eta atzerriko merkataritza ere sustatu zuen. Horretarako Estatuak herrilanak sustatzera eta monopolio handiak eratzera bideratu zuen bere politika, eta protekzionismoa zela medio, espainiar enpresarien alde jokatu zuen.

Politika bide haiek, epe laburrera, arrakasta handia izan zuten, baina, luzarora, zama handia gertatu zitzaizkion Estatuaren Ogasunari. Calvo Sotelok hasitako erreforma fiskala ezin izan zen gauzatu; iruzur fiskala murrizteko neurriak eman ziren baina ez ziren zergak biltzeko sistemak aldatu, neurri horien aurka baitzeuden Diktadurari sostengua eman zioten talde pribilegiatuak. Gizarte arloan, Alderdi Sozialistaren laguntzaz, italiar ereduko egitura korporatibo bat eratu zen nagusien eta langileen arteko harremanak bideratzeko. Klaseen arteko gatazkei bidea ixtea izan zen haren xedea; batzorde paritarioetara biltzen ziren enpresariak eta langileak eta haietan negoziatzen ziren langileen lan baldintzak eta soldatak.

Hezkuntza arloan, lan handia egin zuen diktadura: eskola asko ireki ziren, analfabetismoa gutxitu egin zen, maisuak formatzeko Irakasle Eskolen kopurua handitu zen eta haien soldatak igo. Baina askatasuna nabarmenki gutxitu zen irakaskuntza, katedra askatasuna murriztu zelarik unibertsitatean. Honek irakasle eta diktadorearen arteko enfrentamendu asko sorrarazi zituen. Bestalde, irakaskuntza pribatuaren alde jo zuen Diktadura, eta unibertsitate pribatuetako eta estataleko tituluak parekatzen saiatu zen.

3. OPOSIZIOA ETA DIKTADURAREN AMAIAERA:

Ekonomiaren hazkundea eta egonkortasuna lortu arren Diktaduraren aurako oposizioa handituz joan zen:

-Nazionalismo kataluniarra: Lligak sinesgarritasuna galduta ezkerreko katalanismoak eskuinekoaren tokia hartu zuen. Ekintza Katalana inguruko katalanista erradikalak diktaduraren kontrako matxinada antolatzen saiatu ziren, diktadurak Kataluniaren kontrako politika zeramala eta.

-Intelektualak Diktaduraren etsai porrokatuenak izan ziren, Madrilgo Ateneoa itxi, zentsura zorroztu eta katedra askatasuna mugatu zuelako. Gainera, Deustuko jesuitei eta El Escorialeko agustindarrei unibertsitate balioko tituluak ateko ahalmena eman zien. Intelektualen artean bereiztu zen Unamuno; azaldu zuen oposizioa  zela eta Salamancako errektoretzatik kendu eta erbestera bidali zuten.

-Errepublikazaleak eta anarkista erregimenaren arkako oposizioa handitu zuen.

-Ejertzitoaren sektore batzuk ere diktadorearen aurka azaldu ziren, Marokoko militarren alde zegoela ikusi baitzuten, Penintsulako militarrak babesten zituzten konbentzionalismoetatik urrun. Diktaduraren aurkako zenbait  konspirazio eman ziren. Hauetako lehenengoa Sanjuanda izan zen eta militar eta politiko batzuek parte hartu zuten; azkena 1929an.

Oposizioa eta krispazioa geroz eta handiagoa zela ikusiz, Alfontso XIII.
Ak, Espainia barnean zein atzerrian diktadura eta monarkia lortzen zirelako kezkaturik, Primo de Riverari konfiantza kentzea erabaki zuen. 1930ean diktadoreak kargua utzi zuen.



Entradas relacionadas: