Primo de rivera estatu kolpea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,68 KB

 

5.3 PRIMO DE RIVERAREN DIKATDURA eta MONARKIAREN ERORKETA: 1923ko irailetik 1930eko urtarrirela Miguel Primo de Rivera jeneralaren gobernuko agintaritza beregain hartu zuen estatu kolpe bat eman ondore. Estatu kolpearen osteko diktaduran hainbat etapa bereiz daiteke: lehene, 1923ko irailetik 1925eko abendura bitarte direktorio militarra garatu zen. Diktadoreak herria militartzea erabaki zuen gizarteko premia larriei erantzuteko (gizarteko gatazka eta terrorismoa, Marokoko gerra, sistema politikoaren modernizazioa, katalanismoa…). Bigarrena, 1925eko abendutik 1927ra artekoa, diktaduraren goren aldia. Azkenik, 1927tik 1930era artekoa, non erregimena desmilitarizatzea izan baitzuten helburu, eta estatu berri bat sortzeko ahalegina egin zen.

5.3.1Estatu kolpea: Annualen izandako sarraskiaren ondoren iritzi publikoa asaldatu egin zen eta erregeari leporatu zioten erantzukizuna. Parlamentuan Marokoko porrotaren erantzukizunak zehazteko batzorde bat eratu zen, baino une horretan estu kolpea gertu zen. Estatu kolpea Madrilgo lau jeneral eta diktadure bihurtuko zen Bartzelonako Miguel Primo de Rivera jeneralaren konplizitatearen emaitza izan zen: irailaren 12an Primo de Riverak manifestu bat eman zien egunkarie gerra egoera deklaratzeko Bartzelonan eta, berehala, erregeak kontrako jarrerarik agertzen ez zuela ikusirik, García Prietoren gobernuak dimititu egin zuen. Erregeak Primo de Riverari gobernua osatzeko agindu zion eta, beraz, konstituzioaren kontrako ekintza bultzatu zuen. Iritzi publikoak, bizi zen egoeraren aurrean larrialdiko neurriak hartu beharra zegoela ikusita, ez zion kontra egin estatu kolpeari. Anarkismoa izan zen kontra egin zuen bakarra eta greba orokorra deitu zuen, erantzunik gabe. Diktadura hasi zen unean Espainiak zituen arazo larrienak hauek ziren: txandakatze sistema politikoa eta Annualeko porrota eta gobernuak gatazko hori konpontzeko erakutis zuen gaitasun eza. Gizarteko altxamenduak hedatu ziren eta indarkeria terrorista ere bazegoen. Primo de Riverak sistemaren ustelkeria deuseztatu, Marokoko arazoari irtenbidea eman, ordena publikoa bermatu eta mugimendu separatistak isilarazi nahi zituen.

5.3.2 Diktaduraren arazoak: Primo de Riverak bere manifesuan hiru gai hauei irtenbidea eman nahi ziela adierazi zuen. Terrorismoa eta orden publikoa: Diktadoreak garantia konstituzionalak deuseztatu zituen eta gerra egoera Espainia osora zabaldu zuen. Somaten milizia zibilaren ezarpenarekin terrorismoa eta ordena publikoaren arazoa konpondu nahi izan zuen, batez ere Katalunian. Manifestazioak eta grebak debekatu zituen. Aberriaren segurtasunaren eta batasunaren kontrako edozein jarduera debekatu zuen; ondorioz, alderdi erregionalisten mitinak, bilerak, banderak… debekatu zituen. Alderedi komunista gogor zapaldu zuen. Alderdi politikoak debekatu ez zituen arren, kongresua desegin zuen eta senatuan zuten partaidetza deuseztatu zuen. Orden publikoaren arazoa konpontzea lortu zuen eta industri koitura hobetu zuen. Asko lagundu ekonomia alorrean, bai gizarte arazoak gutxitze aldera. Kataluniaren separatismoa: Horren aurrean diktadoreak trakestasun borondate txarra erakutsi zituen. Kataluniako burgesiak eman zion laguntza morala beharrezkoa zitzaion eta Cambórem LLiga eta burgesia Katalanistarengan Espainia osoan aplikatu zituen seriotasun ezaugarri erregenerazionistak ikusten ezin zituen jarrera separatistak onartu; haien laguntza premia txikiagoa, katalunian horren kontrako erreakzioz katalanismo eskuindarraren ezkertiarrak artu zuen indarra. Maciá jaunak Estat Catalá sortu zuen, klandestinitatean zuen alderdi erradikala. Diktadoreak Mankomunitatea desegin zuen, Kataluniako azken instituzioa. Marokoko arazoa:Primo de Rivera Marokoko lurrak uztearen aldekoa zen, baina Afrikan militarren presioaren ondorioz borrokatu egin behar zuen, 1924an ofizialak altxatu ziren. Ondoren, 1925ean Frantziarekin batera egindako ekintza militarrari esker espainiarrak irletako badian lehorreratu ahal izan ziren. 1926an, Abd al-Krim errenditu egin zen Frantziarren, 1927an zehar espainiarrek Marokoko eso Rifeko gerrari. Laguntzari esker armada adiskidetu egin zen berriro Primo de de Riverarekin eta diktadorea, Marokoko arrakasta aprobetxatuz , bere aginte politikoa sendotzen saiatu zen.

5.3.3 Erregimena institunalizatzeko ahaleginak: Diktadura Espainiako arazoak konpontzeko behin behineko irtenbide gisa aurkeztu konstituzioa indargabetu zuten gorteak desegin zituzten eta Espainia gobernatuko zuen direktorio militarra eratu zuten. 1925etik aurrera, primo de Rivera poliki poliki erregimena instituzionalizatzen saiatu zen bi Union Patriotiko alderdia eta Kontsultarako Batzorde Nazionala izan ziren. 1924an Union Patriotica sortu zen. Hori erregimen diktatorialaren parte hartu zuen alderdi bakarra zen Italiai ideia faxisten oinarriturik eratua. Alderdi horren programak jasotzen zituen: abertzaletasuna, katolikotasuna, famili morala administrazio zintzotasuna eta denon ongizatea. Egiatan, zeukan helburua gobernuan elementu zibil kontserbadoreak sartzeko tresna egituratzea zen, horrela,Primo de Riveraren lehen exekutiboko militarren nagusitasuna orekatzeko. Alderdia propagandarako tresna hutsa izan zen eta ez zuen babesik izan. Kontsultarako Batzorde Nazionalak diktadorea aholkatzen eta informatzen zuen. Hori 1929an amaitu zuten baina ez zuten indarrean jarri erregimena gainbeheran baitzegoen.Primo de Riveraren politika ekonomikoari dagokionez, ezaugarri nagusia estatuaren parte hartze handia izan zen. Estatuak produkzio nazionala babestu eta antolatu zuen: Produkzio sektore kontrolatu eta gainbegiratu zituen, enpresa nazionalei diru laguntzak eman zizkien, muga zergen protekzionismoa areagotu zuen kanpoko konpetentziaren aurrean nekazaritza eta industriako produkzioa sustatzeko, lan publikoak finantzatzeko inbertsio publikoak gehitu zituen eta Campsa eta telefonika monopolioak sortu zituen politika horrek emaitza onak izan zituen nazioarteko ekonomi koiuntura alde izan zuelako eta horri esker grebak gutxitu ziren, produkzioak gora egin zuen eta lan publikoak amaitu egin ziren; bestetik, estatuaren parte hartzeak ondorio kaltegarriak ekarri zituen, adibidez, zorrak areagotzea eta etekinik handienak Espainiako talde kapitalista nagusientzat izatea.

5.3.4. Erregimenari oposizioa: Unibertsitateko eta mundu intelektualeko multzo handi batek erregimena gaitzetsi zuen, zentsuraren gehiegikeria, katedra askatasuna mugatzea eta irakaskuntza zentroen eskasiarengatik batez ere: Intelektualen artean Miguel de Unamuno nabarmendu zen; horrek unibertsitate katedra galdu zuen diktaduraren aurka agertu zenean. Alderdi politikoei dagokienez, boterean txandakatzen aritu ziren alderdi politikoek Alfontso XIII.
Ak Primo de Riverari babesa ukatzea bahi zuten, erregimena behin betiko instituzionalizatzeko arriskua ikusten baitzuten. Txandakatze sistematik kanpo zeudenen artean, berriz, alderdi errepublikarrek 1926an Aliantza Errepublikarra sortu zuten: muturreko katalanistak, Accio Catala alderdiaren ingurukoak, diktaduraduren kontra altxatu ziren, erregimenak Kataluniarekin zuen politika ikusita; UGT erakunde sindikalak erregimenaren alde egin zuen, hori aurreko sistema baino hobea zelakoan, baina ez zion inoiz ere bere laguntza osoa eskaini. Diktadurak CNT erakundeko anarkistak hazarri egin zituen eta Primo de Riveraren gobernuaren errepreesioaren ondorioz CNT zatitu egin zen. Zatiketa horretatik 1927an FAI sortu zen.

5.3.5.Bukaerako bilakaera eta monarkia erortzea: 1930eko urtarrilean Primo de Riverak dimisioa aurkeztu zion erregeari. Berak bazekien bere laguntza garrantzitsuena armadan zetzala, baina armada monarkiarekin zegoen. Hala, 1929tik aurrera diktadoreak erregearekin zituen harremanak okertu zirenean, armadarekikoak ere txarrera egin zuten, eta erregimenarekin jarraitzeko beharrezko babesik gabe geratu zen. Gainera, ekonomia arazoak areagotu egin ziren eta horri guztiari diktadorearen gaixotasuna gehitu zitzaion. Primo de Riverak alde egin zuenean, erregea bakarrik geratu zen diktaduraren eta monarkiaren beraren porrotaren aurrean. Hala, Cambori deitu zion gobernua era zezala eskatzeko, bain ahorrek ezezkoa eman zion. Horren aurrean, erregeak formula okerrena hartu zuen: beste jeneral batengana jo zuen, Damaso Berenguer. Gobernuburu berriak talde politiko bat behar zuen laguntzeko eta Alderdi Konstituzionalista eratu zen. Bestetik, geldialdi politikoaren aurrean normaltasunera itzultzeko hauteskunde mekanismo egokiena zein zen aztertu zen: hauteskunde lokalekin hasi ziren, baina gizarteak bizkarra eman zien. Erregimenak horrez gain oposizio handia izan zuen, grebak ugaritu egin ziren ekonomi egoera gero eta txarragoa zela eta. Gainera, errepublikarrak 1930eko abuztuaren 17an elkartu eta Donostiako ituna sinatu zen, Batzorde Errepublikarra eratu errepublika ezar zedin batera lan egiteko. Armadari dagokionez, 1930eko abenduaren 12an Galan eta Garcia Hernandez kapitainen altxamendua gertatu zen Jakan. Gera kontseilua egin ostean, heriotza zigorra ezarri zieten eta fusilatu egin zituzten. Gertakari horrek eta beste hainbat hutsegite politikok dimititzera bultzatu zuten Berenguer 1931ko otsailean. Berenguerren hutsunea betetzeko, Alfontso XIII.Ak kontzentrazio kabinetea eratzea erabaki zuen, Joan Bautista Aznar almirantea buru zuela. Aznarrek trantsizioa prestatu nahi zuen eta horretarako aurrena udal hauteskundeak deitzea pentsatu zuen; ondoren probintziakoak eta orokorrak deituko zituen. Udal hauteskundeak apirilaren 12an egin ziren eta probintzietako hiriburu guztietan errepublikarrek irabazi zuten Cadiz eta Palencia izan ezik. Emaitzak ikusirik apirilaren 14an Espainiako II Errepublika aldarrikatu zen, eta erregeak bere borondaez alde egin zuen. Erregearen beraren jarrerak bultzatu zuen monarkiaren erorketa, diktaduraren eta Berenguer eta Aznarren gobernuen alde egon baitzen, eta gobernu horiek ez ziren irtenbide politikorik bilatzeko gai izan.


Entradas relacionadas: