Populatze koloniak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,66 KB

 

Inperialismoaren faktore ekonomikoak azaldu.

Bigarren Industria Iraultzarekin, gora egin zuen ekoizpenak, eta lehengaien premia ekarri zuen industriaren eskakizun berriei erantzun beharrak. Erresuma Batuak izan ezik, protekzionismoa ezarri zuten herrialde gehienek beren produktuak babesteko. Hala, estatu guztiek koloniak sortu zituzten, beren industrietako produktuak saltzeko merkatu esklusiboak izateko, lehengaiak eskuratzeko eta beren etekinak arriskurik gabe inbertitzeko.


Zer ziren gutun konpainiak?Kolonien antolaketari dagokionez, herrialde kolonizatzaileek gutun konpainia zeritzenen administraziopean utzi ohi zituzten askotan lurralde kolonizatuak. Merkataritzako enpresa pribatuak ziren, errege gutun edo gutun konstituzional bat jasotzen zutenak, zeinaren arabera jartzen baitzen haien eskuetan kolonia bateko gobernua edo ustiapena. Konpainia haiek, beren izen ona galdu zuten askotariko gehiegikeriak zirela-eta. Eta gobernuek hartu zuten kolonien gaineko zuzeneko administrazioaren ardura.


Merkataritza kolonien ezaugarriak azaldu.

Merkataritza koloniak kostaldean sortu ohi ziren; kokaleku egokian izaten zituzten portuak, eta kanpoarekin ongi komunikatuak. Ez zuten izaten lurralde hedadura handia, eta ez ziren erabiltzen hedapen kolonialerako. Esportazioak eta lehengaien trukea ziren haien xedeak. Oinarri estrategiko modura edo itsasontziak ikatzez hornitzeko portu gisa ziharduten.



Jarduera kolonialaren bidez, zer sortu zuten britainiarrek?Jarduera kolonialaren bidez, halaber, britainiarrek agindupeko eremuak sortu zituzten Kanadan, Australian eta Zeelanda Berrian, besteak beste. Kasu berezia izan zen Hegoafrika; agindupeko eremu hartan, gutxiengo zuriari, britainiarrari edo boerrari aitortu zitzaizkion eskubide eta pribilegio sozial guztiak.


Zer egin zuen Frantziak 1871an jasandako porrotari aurre egiteko?Porrot haiei aurre egiteko, Jules Ferry lehen ministroak kolonizazioari bultzada eman zion 1880ko hamarraldiaren hasieran. Haren agintaldian,komunitate kultural eta politikoa sortzea izan zen hedapen kolonialaren helburua, interes ekonomikoei erantzuteaz gainera.


Entradas relacionadas: