Politika ekonomikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,88 KB

 

ZERGA POLITIKA

Kanpo-politikari eta moneta-politikari buruzko erabakiak hartzeko eskubidea Europar Batasunari dagokionez, zerga-
Politika da herrialde kideek duten tresna nagusia beren herrialdetako ekonomian esku hartzeko.

Ekonomia-aldagai nagusiek (ekoizpenak, prezioak eta enplegua) zehazten dute, dagozkien ekonomia-adierazleen bidez (BPGd-a, KPIa, enplegu-tasa eta langabezia-tasa), zenbat sarrera lor daitezkeen (batez ere, zergak bilduz) eta zenbateko gastuak diren beharrezkoak Estatuak foinkatutako helburu bat lortzeko.

Zerga-politika deritzo sektore publikoak (hau da, Estatuak, autonomía-erkidegoek, foru-aldundiek, udalek eta Gizarte Segurantzak) funtsak bilduz (batez ere zergetatik) eta gastu publikoen aplikazioaren bidez nahita bideratzen duen jarduketari, Estatuakk finkatutako helburuak lortzeko.

2.1ZERGA-POLITIKA MOTAK

  • Zerga-tresnak: gobernuek tresna hauek dituzte berem ekonomia-helburuak lortzen saiatzeko:
    ahalmeneko zerga politikak eta egonkortzaile automatikoak.

    • Ahalmeneko zerga politikak. Gobernuek diru-sarreretan edo gastuetan nahita eragin nahi dutenean aplikatzen dituzten politikak dira.

      • Obra publikoetarako programak. Ekoizpen- eta enplegu-mailak handitzea eta herrialdeak azpiegitura gehiago izatea


      • Enplegu- eta prestakuntza-planak. Plan horien helburua da langileak denbora laburrean prestatu eta kontratatzea, azkar laneratu daitezen.

      • Transferentzia-programak. Programa horien bidez, egoera okerrean dauden taldeei laguntzen zaie


      • Zerga-tasen aldaketa. Zerga jakin batzuen tasak aldatzen direnean, familiek eta enpresek kontsumitzeko edo inbertitzeko duten kopurua aldatzen da.

Nolanahi ere, denbora asko behar izaten da ahalmeneko zerga-politiken eragina gauzatzeko, eta, gainera, ez dira beti behar bezala ezartzen. Horretarako, egonkortzaile automatikoak ezartzen dira.

  • Egonkortzaile automatikoak. Herrialde jakin  bateko ekoizpen mailarekin bat areagotzen edo murrizten diren diru-sarrera edo gastu publikoak dira.

    • Zerga proportzionalak. Zerga-tasa ez da aldatzen errenta-mailaren arabera


    • Zerga gehikorrak. Zerga-tasa errenta-mailaren handitu ahala igotzen da


    • Gizarte-kotizazioak. Langileek eta enpresek Gizarte Segurantzari egiten dizkioten ekarpenak dira


    • Langabezia-prestazioak


Zergak automatikoki egokitzen zaizkie ekonomia-zikloaren faseari



Entradas relacionadas:

Etiquetas:
Politika ekonomikoa