Política

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,03 KB

 

4.1.4.- Kontraktualismoa (Hobbes, Locke, Rousseau, Montesquieu)

Teoria honen arabera, herriak du benetako subiranotasuna, herria osatzen duten gizabanakoen arteko gizarte-itun edo kontratu baten ondorioa baita gizartea.

Thomas Hobbes (homo homini lupus) Estatu absolutista; gizakia berez gaiztoak izateaz gain, adimendunak ere badirenez, beren artean itun bat egitea erabakitzen dute une jakin batean. Gizabanakoaren botere guztia subirano bati ematean datza itun hori, hark ordena eta bakea jar ditzan. Sinatutako ituna atzeraezina da; hau da, behin betikoa da. Hautatutako subiranoak gobernatuko du eta, beharrezkoa bada, beldurra eta indarkeria baliatuta, segurua ez den ordena sozialari eusteko. Ituna sinatu ondoren, gizartea edo Estatua ezartzen da.

John Locke eta Estatu liberala; jatorrizko egoeran gizakiak berekoiak dira eta nor bere kabuz bizi da, baina bakean, hiru eskubide naturalez gozatuz: bizitza, askatasuna eta jabetza (bakoitzaren lanaren bidez lortutako produktuena). Beren artean itun bat egiten dute. Bizitza duina eta baketsua bermatzeko, gizabanakoek subirano bati edo talde bati ematen dizkiote beren eskubideak, baina itun hori ez da behin betikoa. Lockek onartzen du matxinadarako eskubidea baldin eta subiranoak ez badu betetzen adostutakoa. Ondorioz, gizabanakoek hautatzen dituzte agintariak aldian-aldian, eta agintariek ordena soziala bermatu behar dute.

Entradas relacionadas: