Platonen testuingurua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,56 KB

 
6-  POLITIKA  
6.1   SARRERA 
Platonek estatuaren antolakuntzari buruzko ideiak eta bere ikuspegi politikoa bi idazkietan aurkezten ditu  : 
 “Errepublika”   :   ikuspeki utopiko eta idealista  aurkezten digu
 “Legeak”         :   ikuspegi apur bat errealistagoa eta moderatuagoa 
Sofisten tesirik ospetsuenen artean plazerraren bilaketa eta indartsuenen domeinua zeuden. Sofisten ustez,  natura gizatiarra zuzentzen zuten bi printzipioak  ziren.  Bestalde,  gizartea, legeak edo instituzio politikoak  konbentzioaren ondorioak zirela baieztatzen zuen tesiaren aldekoak ere izan ziren. 
Sofisten aurka,  Platonek elkarbizitza, estatuaren antolakuntza eta lege politikoak  natura gizatiarraren ondorio zuzenak zirela pentsatu zuen.  Platonentzat  gizakiaren dimentsio indibiduala eta  dimentsio publikoa, hau da,  morala eta politika  ezin dira banandu.
Gizaki moduan garatu ahal izateko   gizabanakoak hiriaren beharra du  , baita hizkuntza ikasi, moralizatu eta justizia, bertutea eta zoriontasuna lortu aha l izateko ere .  Beraz, gizartea eta berari dagokion antolaketa instituzio naturala da; gizakia   izaki sozial eta politikoa da eta.    
 6.2   ESTATUAREN SORBURU ETA XEDEA 
  Estatuaren sorburua  : Estatuaren jatorrizko helburua helburu ekonomikoa da eta lanaren banaketa eta espezializazioa dakar.  Gizakiek elkarren laguntza behar dute bizitzarako beharrezkoak diren  errekurtso materialen ekoizpena garantizatzeko.  Baina talentu eta dote naturalak desberdinak direnez,   gizabanakoaren lana askoz ere hobea izango da,  kantitate eta kalitatearen aldetik, gizaki bakoitzak bere gaitasunekin ados dagoen zeregin bakarra izanez gero.  Helburu hau lortu nahian, gizakiak  elkartu egin dira gizartea eraikitzeko.   
Hala ere, denboraren poderioz, estatu naturalatik  luxuzko estatura pasatuko da, behar berriak eta ongitasun handiagoaren  premia sortzen den einean. Populazioaren hazkuntzaz   hasierako lurraldea ez da aski izango eta ondoko lurrak anexionatu beharko dira.  Hemen kokatzen du Platonek gerraren sorburua,  baita beste klase baten agerpena ere :  soldaduak.   
Estatuaren xedea : Estatuak ez du, soilik, aipatutako jatorrizko helburua.  Platonen ustez , nahiz eta estatuak errekurtso materialen satisfakzioa garantizatu behar duen, horretaz gain, gizakiari bertute, justizia eta zoriontasuna lortzeko aukera ere eman behar dio. Eta horretarako hirugarren klasea beharrezkoa izango da , gidaririk gabeko gizartea   norabiderik gabeko gizartea delako.  Gizarteak bidezko gobernua izan dezan agintarien beharra dago.  


6.3  EGITURA SOZIALA 
Gizakiaren azterketan ezarri zuen hiruparteko egitura gizartean ere isladatu zuen.  Arimaren ikuspegian hiru arima mota edo arimaren barruan hiru zati onartu zituen bezalaxe, estatuaren antolaketari dagokionez ere,  hiruparteko egitura ezarri  zuen.  Estatuak hiru klasez osaturik egongo da.  Klase bakoitzari funtzio bat eman zion gizartean .  Segun eta zer nolako gaitasunak dituzten gizakiak  talde batean edo bestean egongo dira.    
 1-  Agintariak  : 
Platonek diseinatzen duen hiri ideialan agintariak filosofoak dira.  Bere ustez,  filosofoa da    gizakien artean funtzio hori betetzeko gaitasun aproposa erakutsi ahal duena.  Arimen artean  arima arrazionala da indar gehien duena filosofoaren kasuan.  Bere gaitasunengatik  hiriak ere aukeratuko du eta prestakuntza   berezia emango dio bere funtzioa hobeto bete dezan.  Mundu adigarriaren ezagutzara heldu eta ezagutza-maila guztiak gainditu ondoren, bera da benetako errealitatea itxurapenatik, egia faltsua denetik , edo ongia gaizkitik hobeto  desberditzeko  gaitasuna izango duena. Berari dagokion  aktibitate teoriko eta egiaren bilaketari esker filosofoak bizimodurik perfektuena errepresentatzen du.  
Guzti hau dela eta, Platonek gizartearen patua filosofoaren eskuetan uzten du.  Berari dagokio hiri ideaialaren diseinua ,baita  hiriko zuzendaritza ere.  Helburua ongi publikoa delarik, zuhurtasunez jokatu  behar  izango du eta, bere funtzioa hobeto bete dezan, bizimodu  aszetiko eta exenpluzkoa eraman beharko du.  Horregatik, ez dute jabego pribaturik izango eta ondasun-komunitatean bizi izango dira.  
2-  Soldaduak  : 
Klase militarra agintarien menpe ezartzen du.  Euren funtzioa hiria defendatzea izango da, bai kanpoko  erasoaldietatik , bai hiritarren arteko burruketatik .  Hiru arimen artean, arima sutsua  dagokie. Bestalde, bertuteen artean,  ausardia eta sendotasuna erakutsiko dute.  Horregatik, aukeratuak izango dira eta hiriak bere kargu izango du hauen prestakuntza. Bizimodu berezia izango dute agintarien kasuan bezalaxe. 
3-  Ekoizleak : 
Beste hiritar guztiek hirugarren klasea osatuko dute, hau da, ekoizleena.  Hauei sentipenezko arima dagokie. Gizarte mailan beteko duten funtzioa  bizitzarako beharrezkoak diren errekurtso materialak ekoiztea izango da.     
Bestalde, produktuegileak dira jabego pribatua izango duten bakarrak.  Horregatik, neurtasunez  jokatu beharko dute. Neurtu egin beharko dituzte euren apetituak. 
Platon-ek  lehentasuna ematen dio lehenengo taldeari, hau da, agintariei.  Honek esan nahi duena zera da : soldaduek eta ekoizleek agintarien taldearen menpe izan beharko dutela.  Baieztapen honen justikikazioa Platonen metafisikan aurki dezakegu.   
Bestalde, talde bakoitzak bere funtzioa betetzen duen neurrian eta beraien arteko harremanak harmoniotsuak diren neurrian, ondorioa hiriko juztizia izango da.  Horretarako, argi dago gizabanakoak estatuaren menpe egon behar duela .  Azken finean,  estatuaren ongia hiritar guztien ongia izango da, baita gizabanakoarena   ere.  Eta hori da estatuak berak lortu behar duen helburua.  


6.4  GOBERNU MOTAK 
Platonek 5 gobernu mota desberditzen ditu  : 
1-  Monarkia edo  Aristokrazia  : 
Gobernu moten artean hoberena.  Onenen gobernua eta gaitasun handiagoa dutenen gobernua.  Filosofoaren gobernua.  Arima arrazionala dagokie; horretaz gain,  hiriak prestatu egingo ditu bere funtzioa hobeto bete dezaten.  Platonen pentsamenduan gobernu mota desberdinen artean filosofoarena  da gizarte justua sortuko  duen bakarra . 
2-  Timokrazia  : 
Timokrazia erregimen politikoa da zeinetan  boterea militarren eskuetan baitago.    Platonen ustez aurreko gobernu motaren degradazioa dela eta sortzen da, eta goiko klaseen nahasketan du bere oinarria.  Filosofoen gobernuaren oreka hautsi eta, indarkeria erabiliz, hiritarren ondasunez jabetzen dira.  Gobernu mota honen kezkarik nagusiena norberaren prestigioa eta ongitasun pertsonala da,   ez hiriko oreka eta justizia . 
3-  Oligarkia   
Oligarkia hitzaz boterea gutxi batzuen eskuetan dagoen gobernu mota ulertzen dugu.  Aberastu nahia da gobrenu honen oinarria eta, ongi publikoa barik,   norberaren  aberasketa da helburu nagusia.  Gutxi batzuen aberasketak hiritarren pobrezia dakar.   
4-  Demokrazia 
Erregimen politiko honetan gobernua herriaren eskuetan dago.  Gobernu moten artean txarrenetarikoa da, Platon-en ustez.  Gaitasunik ez dutenen eskuetan dago gobernua.  Platonen ustez, kasu honetan askatasunak anarkia sortzen du, bakoitzak bere interesa defendatzen duelako.  Horretaz gain, ez dago benetako aginpiderik   
5-  Tirania 
Aurreko gobernu motaren ustelkeriaren ondorio zuzena da.  Gobernu moten artean txarrena da.  Demokraziatik sortutako anarkiaren ondorioz tiranoa agertzen da.  Honek herriari boterea kendu eta, askatasuna ezabatuz, bere probetxurako gobernatuko du.  Politikaren degradakunta errepresentatzen du.   
Platonek gobernu hauek prozesu borobila osatzen zutela pentsatu zuen.  Beraz, balorazio horretan gobernu moten eboluzioa isladatu  zuen.  Erregimen politikoen ikuspegian Platonen garaian eman ziren gobernu oligarkiko eta gobernu demokratikoen arteko borrokak isladatzen dira.

Entradas relacionadas: