Platonen ideien teoriaren kritika

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 16,99 KB

 


ALDEKO IDEIAK

KRITIKAK

- Platonen eragina eta garrantzia ondoko mendebaldeko Filosofian. Izatearen idealizaziora jo zuen eta joera idealista eta esentzialista  (arrazionalistak, idealistak) hori askotan nagusitu zen gero Europako pentsamenduan.

- Mundu honetatik, errealitate materialetik, urruntzen da, egia, ongia eta balore guztiak beste mundu batean kokatu zituelarik. Hori filosofia kristauak bultzatu zuen. Kristautasunari hagitz ongi zetorkion platonismoa bere doktrinaren hainbat gai eta baieztapenak oinarritzeko, eta horri ekin zioten lehenengo filosofo kristauek (Plotino, San Agustin, San Anselmo).

- Utzitako eragin nabarmenenak :

Platonismoa: Platonek sortutako eskolako ikasleak, hala nola Aristoteles. K.A.II.Mende arte iraun zuen eskola honen garrantziak.

Neoplatonismoa: edo platonismo kristaua: Plotino (II. Mendean), Agustin Hiponakoa (IV. Mendean) eta Anselmo Canterburykoa (XI. Mendean).

Eskolastika:Tomas Aquinokoaren eskola kristaua XIII. Mendekoa. Orokorrean,  filosofo kristau guztiek jasotzen dute eragin platonikoa, eta Tomas Aquinokoaren pentsamenduan eragin platonikoa nabarmentzen da.

Arrazionalismoa: XVII. Mendean, Descartes. Ezagutzaren bikoiztasuna eta arrazoiaren lehentasunaren printzipio platonikoetan oinarritzen da.

Idealismoa: XVIII. Mendean Kant eta XIX.Ean Hegel. Azken honek platonismoa ondorio garaietaraino eramango du. XX. Mendean garatu ziren esentzialismoa, transzendentalismoa, anti-materialismoa eta abar, Platonen jarrera filosofikoan koka daitezke.

- Whitehead XX. Mendeko filosofo baten esanetan "mendebaldeko Filosofiaren historia guztia Platonen obren bazterretan idatzitako oharrak besterik ez da".


-

Anti-platonismoa

: kontrako erreakzioak ugari izan dira: Bera ikasle nagusia izan zen Aristotelesen filosofia, irrazionalismo guztiak, edo Nietzsche.

- Ongia. Ideiak

- Sofisten erlatibismoa (ongia eta zuzentasuna ez dira balio absolutuak, erlatiboak dira, bakoitzaren arabera)

- Ortegaren perspektibismoa eta egiaren kontzeptua

- Lehenengo politikari teorikoa  da, berak Estatuaren teoria filosofiko baten oinarriak ezarri baitzituen. Historian zehar eredu hau maiz jarraitua izan da: teorikoki (Aristoteles, erdi aroko Eskolastika) edo praktikan (Ilustrazioa eta izan diren Totalitarismoak).

Platonek proposatu zuena "utopia" bat da, berak Estatu ideala irudikatu zuen. Modelo utopista hori oso jarraitua izan da Filosofian eta Literaturan: berpizkundean Tomas Moro, Campanella edo XX. Mendean Aldous Huxley bere "Mundu zoriontsu bat?". Edo George Orwell bere "1984" nobelarekin. Utopia orok, alde batetik dagoenaren kritika suposatzen du eta bestaldetik, hobezintasunaren itxaropena ere. Platonen helburua guztiz duina eta gizatiarra zen: gizaki guztion ongia-zoriontasuna lortzea, gizartearen hobekuntza eta sistema politiko ona guztientzat, bidegabekeriarik gabekoa, justua, eraginkorra. Bere asmoa ona zen eta zentzu horretan Platon benetako politikari bat zen. Bera konbentzituta zegoen sistema horrekin guztiok hobeto biziko zirela.

- Bere teoria politikorekin, Estatu totalitario eta hierarkizatu baten oinarriak jarri zituen ere, eta guztiok dakigu zein ondorioak izan dituzten historikoki sistema mota horiek (Hitlerren nazismoa, stalinismoa edo Chileko Pinocheten politika, beste batzuen artean).

- Proposatzen duen sistema politikoa hertsia da oso

- Askatasuna ez dago. Gizakia gizartearen menpe dago. Estatuaren interesei lehentasuna ematen zaio

- Marxek uste zuen Errepublikako “klaseak” Egiptoko kasten erregimenaren idealizazioa zirela

- Karl Popper-ek (Gizarte irekia eta bere etsaiak delako liburuan) platonismo gaur egungo teoria totalitario denen iturritzat jotzen zuen.

- Zuzentasuna versus zoriontasuna

- Filosofo agintaria.  Sokratesen Intelektualismo morala

Gure erabakiak ez dira beti arrazionalak, sentimenduak, nahiak, eta abar ere dauzkagulako


Jende maltzurra ere badago eta askotan oso azkarra


Gauza bat da jakintsua izatea eta beste gauza bat herri bat gobernatzeko gaitasuna edukitzea. Horretarako jakinduria baino zerbait gehiago behar da, askotan.

Jakintsuak (gaur egungo intelektualak) egon behar dira beti haien iritziak ematen eta kritikak egiten, baina ez  gobernuan, derrigorrez.

Ortegaren eliteak



Entradas relacionadas: