Platonen ideien ezaugarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,46 KB

 


9.

Aristoteles


Platonen ideien teoriaren kritika: hilemorfismoa

Aristotelesen ustez mundu sentikorra soilik existitzen da; mundu bakar bat existitzen da eta hori gure bizilekua den mundua da. Ideien mundua ez da hemendik at existitzen baizik eta ideiak mundu honetan daude. Aristotelesen jarrera Platonen idealismoaren aurrean errealista da.

Hilemorfismoa

Existitzen diren izaki guztiak izaki materialak dira eta zentzumenez ezagutzen ditugu. Baina izaki bakoitzak bi atal ditu, bi alderdi:

materia

Ezin da definitu zeren eta zerbait esaten dugunean definizio hori forma baita. Definiezina da baina gauza bat errealitatean existitzeko behar-beharrezkoa da. Ez dago forma materiarik gabe baina ez dago ere materia formarik gabe. Forma: izaki batek dituen ezaugarri guztiak: zer den eta nolakoa den. Izaki bati buruz esan edo pentsa dezakegun guztia. Formaren sinonimoak: ideia esentzia natura izpiritua edo ezaugarriak.
Forma guk gure buruan gure pentsamenduan “sar” dezakeguna da ulertu dezakeguna baina materia ezin dugu gure pentsamenduan “sartu”. Bi objektu berdin berdinek adibidez bi ikasmahaiak forma bera dute biak dira mahaiak eta biek dituzte ezaugarri berdinak baina bakoitzak bere materia dauka. Materia guztiz banakakoa da guztiz indibiduala gauza bakoitzarengan besterik ez dago. Materiak forma ezberdinak hartzen ditu. Forma da materiari ezaugarriak ematen dizkiona gauza bat edo beste bat izatea egiten diona. Forma materia baino garrantzitsuagoa da materia da zerbait pasiboa eta forma jasotzen du forma berriz aktiboa da eta hau da izakiari ezaugarriak ematen dizkiona izaera ematen diona. Horregatik esaten da filosofia hau errealismo formalista dela ez da materialista. Materialista batek materia garrantzitsuagoa dela esango luke baina Aristoteles ez da materialista. Formalismo hau ideiek azken finean garrantzi gehiago dutela Platonen eragin argi bat da. Izatea bi motatakoa da: sustantzia esentzia: aldaezina. Gauza bat zer gauza mota den zer espeziekoa den. Akzidenteak: izatearen ezaugarri aldakorrak. Aldagarriak diren ezaugarriak dira esentzialak ez direnak. Izatearen aldaketa azaltzeko:  Izaeraren  2 egoera: Akto: Izate batek momentu batean dituen ezaugarriak. Potentzia: Izaki batek orain ez dituen baina etorkizunean izan ditzakeen ezaugarriak. Izan daitekeena. Aldaketaren kausak: materiala: aldaketa arrazoi materiala. Zein materiaz egina dago. Formala: itxuraren arabera zer gauza izan ahal den. Zein ideiarekin egina dagoen. Egilea. Helburuzkoa Zertarako existitzen da izaki bat? Gainera: Platonen ustez arima hilezkorra da eta jaio ginenetik determinatuta dago. Aristotelesen ustez arima hilkorra da eta ikaskuntzarekin erlazionatuta dago.
Platon arrazionalista eta innatista da eta Aristoteles enpirista da.






7




































Entradas relacionadas: