Platonen eragina agustinengan

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,82 KB

Iritzi kritikoa:San Agustinek dioenez, Jainkoak gizakia sortu zuenean, bera maitatzeko agindua eman zion, askatasunik gabe ez baitago eskubiderik baina obligaziorik gabe ezta ere. Beraz, gizakia erabat libre eta zoriontsu izango dela dio Jainkoa maitatu eta berarengan sinisten duenean. Bere kezka nagusietako bat egia bilatzea zen, horrela soilik lor baitaiteke zoriontasun osoa San Agustinentzat. Zoriontasun osoak, egi absolutuari egiten dio erreferentzia eta egi absoluto hori Jainkoa da. Ondorioz, San Agustinek Jainkoaren premia zuen, benetako zoriontasuna lortzeko./Egia da, Jainkoaren graziaz baliatuz eta jainkoarengana hurbilduz, zoriontasuna lortzen dela. Izan ere ondo biziko ahalko genuke. Gainera, Jainkoaren bidez ongia ezagutzeko gai gara eta horrek zoriontsu izatera eramaten gaitu. Zoriontasun hori ez da aurkitzen aldakorrak eta galkorrak diren ondasun materialetan,iraunkorra eta suntsiezina den izaki absolutuan baizik,hots,jainkoan Horrez gain, egia eta jainkoa gauza bera direla esan dezakegu, eta ez ezagutzeak gure zoriontasuna mugatu dezake./Baina sinesduna ez den pertsona bat ezin da zoriontsu izan? Argi dago, zoriontasuna lortzeko hainbat bide eta baliabide daudela, adb, gure barnea, gure bihotza asetzen duen hori..Halaber, gure ekintzak zuzenak edo okerrak izango dira, gure kontzientzian sartarazten diguten egoerarengatik. Arazoa jainkoa nola lortzean dago,jainkoaren jabe nola izatean dago, jainkoaren jabe dena baita zoriontsua./Nire ustez, San Agustinen teoria zoriontsu izateko bide bat da. Hau da, zoriontasuna lortu daitekeela uste dut Jainkoaren bidez baina ez da bide bakarra. Azken batean, zoriontsu egiten gaituzten gauzak ondasun iraunkorrak dira eta Jainkoa ondasun horietako bat da baina ondasun iraunkorrak asko dira, adb, gure barnea. Nahiz eta egungo gizartea kontsumista izan eta ondasun materialei garrantzi handia eman, horrek ez gaitu zoriontasun osora eramaten. Baina egungo egoera dela eta, ondasun material minimo batzuk ere izan behar dira, zoriontasun horretara iristeko. Izan ere, ez izateak hainbat gaitz sortu ditzake, adb, depresioa, bazterketa.



Platonen filosofiaren eragina Agustinengan Maila bat baino gehiagotan azal daiteke Platonen eragina Agustinen pentsamenduan:/Ontologia:Platonen eta Agustinen ustez, gizakia gorputz hilkor eta mundukorrez baliatzen den arima da. Bi substantzia desberdinek osatzen dute, hau da, arima eta gorputzak, baina arimak du lehentasuna. Jatorrizko bekatuagatik, gorputzak arima menperatuko du, hau da, gorputzak esaten dioena egitera behartuta aurkitzen da./Giza arima materiazko gorputza suspertzen duen printzipio inmateriala da. San Agustinek, Platonek erabiltzen duen argumentu berbera erabiltzen du baina erreforma egiten du; arima bizitzaren parte da, eta bere esentzia den printzipiotik hartzen du, horregatik, ezin da, hil./Ontologian bi mundu daudela esaten dute bi pentsalariek. Platonek ideien mundua eta zentzuen mundua bereizten ditu. Ideien mundua, betiereko, aldagaitz eta perfektuak diren benetako errealitateekin osatuta dago.Eta zentzuen mundua berriz, etengabe aldatzen ari diren izakiekin osatuta./ Agustinek ere, errealitatea bikoitza dela esaten du. Alde batetik, Jainkoaren mundua, benetako dena, eta bestetik etengabe aldatzen ari den mundu fisikoa. Ezagutza:Bi pentsalariek dualismo ontologikoa baieztatzen dute eta bi mundu dauden bezala, bi ezagutza mota daude. Ezagutza sentikorra, beti aldatzen ari den munduari buruzko ezagutza, faltsua da, aldakorra dena ez baita benetakoa. Arrazoizko ezagutza, ordea, benetako errealitateaz arduratzen da, errealitate unibertsalaz, ideien ezagutzaz./ Platonengan Ongia da printzipioa, arimaren argia eta benetako ezagutza, betiereko ideiak ereduak ezagutzeko. Agustinengan, Jainkoak betiereko ideiak, giza ariman jartzen ditu, eta giza arima argitzen du ideiak ezagutzeko. Gai honetan ere Platonen eragina nabaria da Agustinen pentsamenduan. Dialektika:Ezagutza lortzeko metodoa edo bidea da, eta galdera zuzenak eginez erantzun egokiak eskuratzean datza.Platonentzat, dialektika benetako filosofiaren jarduera da, elkarrizketaren bidez egia lortu nahi denaren jarduera. Filosofiaren goi metodoa da, eta gobernarien heziketaren azken fasean landu behar da./Elkarrizketaren bidez sarritan aurkakoak diren argudioak iker daitezke, honek egiara igotzea ahalbidetzen du. Iritzietatik abiatuz, gauzen aldaezinezko esentziak hautematean datza, benetako ezagutza lortzeko. Dialektika baten bilaketa ba da Agustinentzat. Gizakiak ez du egia kanpoan, egia bere barnean bilatu behar du. Bilaketa honetan gizakiak egia lortzeko Jainkoaren argitzapena behar du. Bientzat, arima, ezagutza printzipioa da, ariman aurkitzen da arrazoia, adimena, gizakiak egia ezagutzeko duen ahalmena. Hala ere, badaude desberdintasunak ere, Platonentzat, arima gorputzera erori aurretik, ideien munduan zegoen, ideia guztiak ezagutuz. Gorputzeko kartzelan sartuta eta ezagutzean ahaztuta zituen ideiez gogoratzen da. Agustinen ustez, ordea, arima ez da aurretik existitzen eta ezagutza, bere barnean Jainkoak jarritako betiereko ideia eredugarriak ezagutzean datza.Arima eta gorputza Lehenik esan beharra dago,Platon eta San Agustin,bi filosofo dualista zirela.Gizakia,gorputz hilkor eta mundukorrez baliatzen den arrazoidun arima da.Gainera,bi substantziatan banatzen dute biek;gorputza eta arima.Nahiz eta,lehentasun handiagoa eman arimari.Kreazioa:Kreazioari dagokionez, San Agustinen ustez, gauza guztiak bere aldakortasunean, jainkoak sortuak dira bitartekotasunik gabe hain zuzen ere.Hau da, jainkoak sortu zuen mundua kreazio oso batean, ezerezetik.Gizakia baita ere,bere kreazioetako bat da baina bere abuz hedatu eta garatu dena.Platonen iritziz aldiz,Demiurgo izeneko izaki baten bidez sortu zen zentzuen mundua,hau da,ideien munduaren kopia bat.Izaki horrek,ideien munduko edertasuna eta perfekzioa eta zentzuen munduko kaosa ikusten zuenez,ideien munduren kopia bat egin zuen zentzuen munduan.Horrez gain, bi pentsalariek, gizakiaren eta gizartearen ikusmolde pesimista dute, ikusmolde dualistaren ondorioz.Historia:San Agustin,jainkoa sortu zen garaian bizi zen.Platon aldiz, k.aV.mendean bizi izan zen.Platonek eta San Agustinek,munduarekiko ikuspegi pesimista zuten,ondorioz antolaketa politiko egokia sortu nahi zuten.San Agustinen kasuan,estatua eta eliza.

Entradas relacionadas: