Platon heziketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,97 KB

HIZTEGIA:


ARRAZONAMENDUA: Zentzumenen bidez gauzatzen den ezagutzari kontrajarrita, arrazoizko argudioak erabiltzeko gaitasuna da.  Matematikazko ezagutzarekin identifikatu zuen. BERTUTEA: Zentzu zabalean: edozeinek duen berezko ahalmena edota gaitasuna. Arima zati bakoitzari bere bertutea dagokio. Bertute etikoak lau dira: Neurritasuna, Sendotasuna,zuhurtasuna eta hauen ondorioa den Zuzentasuna. DOXA EDO IRITZIA. Mundu sentikorrari dagokion ezagutza maila. Zentzumenen bidezko ezagutza denez ez da batere ziurra edo zehatza. Itzalak eta objektua fisikoak ikustean datza. Honako hauek aldakorrak direnez doxa ere aldakorra da eta beraz ezinda benetako ezagutza izan. DUALISMOA EDO BIKOIZTASUNA: Edozein errealitatetan bi osagai desberdin dagoela baieztatzen duen ikuspegia da. Platonen filosofia dualista da: Dualismo Ontologikoa Dualismo Epistemologikoa eta Dualismo Antropologikoa. EPISTEME EDO ZIENTZIA: Ideien munduari dagokion ezagutza maila. Benetako ezagutza da. Objektu matematikoak eta Ideiak ezagutzean datza. Honako hauek betierekoak eta aldaezinak direnez episteme ere betierekoa eta aldaezina da. HEZIKETA: Arimari zuzentzen zaion prozesua da, arimak benetako ideiei begiratzeko jarrera har dezan. Heziketaren bidez arima iluntasunetik argitasunera igaro egiten da. Heziketa ez da itsu dagoenari ikusmena ematea baizik eta ikusteko ahalmena duen arimari bere begiradaren norabidea zuzentzea,  ideien munduari begira jar dadin. IDEIA. Materia gabeko zerizana. Forma esentziala. Benetako errealitateak. Gauza materialen eredu orijinalak, objektu fisikoak horien kopiak direlarik. Aldaezinak, betierekoak… perfektuak.  Ideien munduan egonlekua dute. Ez da zentzumenez ezagutzen, adimenaz baizik. IDEIEN MUNDUA: Mundu Sentikorretik aparteko goi mailako errealitatea da. Bertan Ideiak daude. Goiko errealitate honetara heltzeko mundu sentikorretik alde egin behar da. Iluntasunetik argitasunera. Igoera dialektikoaren bidez Filosofoaren arima Mundu honetan dagoen Ongiaren Ideia ezagutzera heltzen da. MUNDU SENTIKORRA: Objektu fisikoez osatutako errealitate materiala. Zentzumenen bidez hautematen dugun errealitate aldakorra, mugikorra, anitza eta ez perfektua. Bertan dauden izakiak ideien itzalak edo kopiak besterik ez dira. Ez da benetako errealitatea. Haitzuloaren barruko aldea. NEURRITASUNA: Irritsezko arimaren bertutea. Neurrigabeko nahikeriak, handinahia, diru gosea, harrokeria… eta abarri ematen dio aurpegia bertute honek. Langileei dagokien bertutea da. ZUHURTASUNA: Arrazoi arimaren bertutea da. Gure pentsamendua zuhurra izan behar du. Hiriaren gobernariei dagokien bertutea da. Filosofoak zuhurtasunez gobernatu behar du eta. ZUZENTASUNA: Greziarren aburuan zuzentasuna mundu osoaren baitan dagoen ordenaren esanera jartzea da. Gauza guztiek badute bere egitekoa eta berari dagokion kokagune propioa. Zuzentasun etikoa ematen da arima zati bakoitzak dagokion bertuteaz jokatzen badu. Zuzentasun politikoa ematen da gizarte klase bakoitzak dagokion zeregina dagokion bertuteaz betetzen badu

Entradas relacionadas: