Plastikoa lortzeko prozesua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,91 KB

 

PLASTIKOAK:

-Naturalak eta eraldaketen ondorioz sorturikoak:

1)Naturalak. Beste plastiko guztien lehengai dira. Izadian berez edo beste material batzuk osatzen aurki ditzakegu. Garrantzitsuenak: Zelulosa, Erretxinak, Kautxua, Adarrak, Petrolioa eta Ikatzaren hainbat konposatu.

2)Artifizialak. Eraldatutako (beste material batzuk gehituz) plastiko naturalak dira. Garrantzitsuenak:
Kautxu bulkanizatua, Zuntz bulkanizatua, Zeluloidea…

-Sintetikoak:

Sintesiaren bidez lortutako makromolekulak dira eta formari eusteko gaitasunari begiratuta, hurrengo sailkapena egiten da:

1)Termo-

Plastikoak

Beroan itxugabetzen baditugu eta gero hoztu ez dute jasaten aldaketa kimikorik. Abantaila handi bat dute: birziklagarriak dira. Gehiegi berotu ezkero urtu egiten dira eta garrantzitsuenak ondokoak dira: Polietilenoa, Poliprofilenoa, PVC, Poliamida, Poliesterra…

2)

Termoegonkorrak

Beroan itxuragabetu ezkero eta gero hoztu, ezin dira berriro beroarekin itxuragabetu, aldaketa kimikoak jasan zituztelako eta desegin litzatekeelako. Garrantzitsuenak: Suratu gabeko poliesterra, Epoxi erretxina, Poliuretano erretxina, Fenol erretxina edo bakelita, Silikona…

3)Elastomeroak: Sustantzia elastikoak dira. Kautxuaren ordezkoak dira. Garrantzitsuenak: Kauxu sintetikoa eta neoprenoa.


PLASTIKO SINTETIKOEN LEHENGAIA: Beste batzuen artean zelulosa, ikatza eta batez ere petrolioa eta gas naturala. Lehengai nagusia crackingaren bidez lortzen diren naftak (petrolioaren osagai bat). Etilenoa da garrantzitsuena.


PRODUKTU PLASTIKOAK LORTZEKO ERAK:

Produktu plastikoak ez dira mekanizagarriak kasu gehienetan eta produktuak lortzeko hurrengo prozedura jarraitu behar da:

1) Materiala hauts edo pikor forman saltzen da

2) Berotu egiten da urtu arte

3) Hurrengo bost aukerak ditugu:

3.1)Prentsatua: Materiala molde batean sartzen da galdategietan (fundizinua bezala) berotu eta prentsatu egiten da, eta forma hartzen duenean solidotu arte itxaron eta pieza ateratzen da.

3.2)Injekzioa: Plastikoa beroa enbolo baten bidez bultzatzen da, eta ondorioz molde batean presioz sartzen da. Solidotzen denean moldetik atera eta akatsak zuzentzen zaizkio. Asko erabiltzen da era guztietako piezak egiteko.

3.3)

Termokonformatua

Molde bat daukagu eta plastikoa berotu gabe jartzen da. Gero berotu eta airearekin bultzatuz edo hutsa eginaz, moldearen forma hartzen du. Pieza oso meheak egiteko erabiltzen da.

3.4) Estrusioa eta Extrusioa-putz egitea: -Estrusioa: Estrusioan plastikoa egoera likidora pasatu eta gero, torloju amaigabe baten bidez bultza egiten zaio eta nahi dugun forma duen zulo batetik pasa arazten da, honela zuloaren forma hartuz. -Extrusioa-putz egitean: Plastikoa sartzerakoan erdian hodi txiki bat dago, nondik airea presiopean sartzen den.
Plastiko kantitate txikia sartzen da eta honela moldearen peretetan gelditzen da. Botilak eta hantzeko piezak egiteko erabiltzen da.

3.5) Harigintza: Harigintza estrusioaren oso antzekoa da. Oso txikiak diren zulo anitz ditu eta hariak irten ahala askotan korapilatzen ere joaten dira kable bat osatuz.


Entradas relacionadas: