Plasma interstiziala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,13 KB

1. Barne-ingurunea eta zirkulazio-aparatua

  • Gorputzeko zelulak likido batez inguratuta daude, hemendik hartzen dituzte beharrezko substantziak eta hona isurtzen dituzte hondakinak.
    Likido horiei deitzen zaie
    barne-ingurunea
    .

Barne-inguruneak konstante iraun behar du organismoak ondo funtzionatzeko. Honi deitzen zaio homeostasia


Barne-ingurunea osatzen dute:

Likido interstiziala

Odola

Linfa

Odolaren zirkulazio-sistema

  • Funtzioa:

    Mantenugaiaketa oxigenoa organismo osora banatu


    Metabolismo zelularrean sortutako hondakinak bildu eta hauek kanporatuko dituzten organoetara eraman


3.Odola

Likido gorri eta likatsua


Bi osagai:

Plasma: kolore horixka duen likidoa; odolaren %55 osatu; ura eta beste substantzia batzuez osatua


Odol-zelulak: gainerako %45 osatu; hezur-muin gorrian sortu (zenbait hezurretan, adb izterrezurrean).

Leukozitoak edo globulu zuriak (organismoa infekzioetatik babestu)


Eritrozitoak edo globulu gorriak (oxigenoa eta karbono dioxidoa garraiatu)


Plaketak edo tronbozitoak (odola koagulatu, odol-hodietako hausturak itxiz)


4.Odol-hodiak

Odol-hodietan zehar, odola organismoko organo, ehun eta zelula guztietara iristen da


Motak:

Arteriak

Zainak

Kapilarrak

Arteriak

Bihotzetik gorputzeko organo guztietara eramaten dute odola


Bihotzetik urrundu ahala, adarkatu arteriolak


Bihotzak bultzatutako odolaren presioa jasateko, arterien paretak lodiak, gogorrak eta elastikoak dira


Zainak

Organoetatik bihotzera eramaten dute odola


Bihotzera hurbildu ahala, ehunetako benulak elkartuz, zainen diametroa handitu egiten da


Presio txikiagoa jasan behar dutenez, zainen paretak ez dira hain sendoak eta elastikoak


Balbulak dituzte, odolak atzera ez egiteko


Kapilarrak

Arteriolak eta benulak lotuz, sare bat osatzen duten hodi mikroskopikoak dira


Kapilarren paretan zehar, mantenugaien, gasen eta hondakinen trukea egiten da


5.Bihotza

Bihotzaren paretak gihar-ehunez , hau da, miokardioz osaturik daude


Lau barrunbe ditu:

Goian, bi aurikula (txikiagoak): odola jasotzeko


Behean, bi bentrikulu (handiagoak): odola ponpatzeko


Bihotzaren ezkerraldea eta eskuinaldea pareta batek bereizten ditu, hauen artean odol-trukerik ez gertatzeko


Entradas relacionadas: