Planta berriko dekretua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,58 KB

 
-LEPANTO (1571)

Cateau-Cambresis eta gero Felipe II.Ak Frantziarekin adiskidetzea lortu zuen baina kanpo politika arazoak zituen (Herberehetako matxinada, Inglaterrarekin lehia, Portugalekin batzea eta turkoak). Turkoak Konstantinopla hartu eta Europa erdialde eta Mediterraneoan zebiltzan, Espainia kostaldean ebasten. Horrez gain, Espainian moriskoen arazoa zegoen (Alpujarraseko altxamendua). Felipe II.A, aita santuak, Venezia eta Genoak Liga Santua sortu zuten turko eta Afrika iparraldeko berberiskoei (piratak) aurre egiteko. Joan de Austriak (Felipe II.
aren anaiordea) Lepantoko golkoan turkoak garaitu zituen, Mediterraneoko hedapena geldituz. Mediterraneo ekialdea turkoena eta mendebaldea espainiarrena zen, baina hauen interesa Atlantikora aldatu zen. Cervantesek parte hartu zuen 4 orduko bataila horretan 60.000 hildako eta zauritu izan ziren.

-BALIDOA - AUSTRIA TXIKIEN GARAIAN (XVII)

Felipe II.A hil eta administrazioaren egitura hain erraldoia eta konplexua zenez, ezin zen pertsona bakar bat arduratu. XVII.Mendeko krisian, balidoak Austria txikien ardatz bilakatu ziren. Erregeak nortasun ahulekoak zirenez, gobernu osoa balidoek zuten, baita eskubide asko ere, Erregeen alter ego bihurtuz. Administrazio karguak familia eta bezeroei ematen zizkieten, ustelkeria ekarriz. Frantzian Luis XIII.Aren garaian boterea Mazarino eta Richelieurek zuten. Balido ezagunenak: Felipe III.Aren garaian Lermako Dukea, Felipe IV.Aren garaian Olivares Konde-Dukea, Karlos II.Aren garaian Juan Jose Austriakoa ta Nithard, eta Carlos IV.Aren garaian Godoy.

-MORISKOEN KANPORAKETA (1609)

Kristau bihurtutako musulmanak ziren. XVI.Mendean Errege Katolikoen Pragmatikagatik Islama utzi eta kristau bihurtzeko jazarpen latzak jaso zituzten.
Nahiz eta fedez aldatu, hizkuntza, ohitura eta sinesmenak mantendu zituzten. Kristauek berberisko eta turkoen barruko indarra zirela leporatu zieten, eta Felipe II.Ak beraien erlijioa, hizkuntza, jantzi eta ohiturak debekatu zituen. Alpujarretan, Granadako moriskoen matxinada piztu eta zigortuak izan ziren, penintsulako beste lurraldeetara banatuz. Porrota ikusita, Felipe II.Ak 1609an kanporatu zituen (500.000 lagun). Hauek Afrika iparraldera ihes egin zuten, eta Aragoi eta Levanten batez ere nekazaritza, artisautza eta demografian ondorio oso latzak egon ziren.

-NAFARROAKO ERRESUMAREN DIPUTAZIOA

1576tik aurrera, Nafarroako erresuman diputazioa iraunkorra bilakatu zen. Bere eginkizun nagusia Gorteak desegiten zirenean erabakiak betezea zen. Katalunian eta Valentzian Generalitak ziren. Erregearen aurrean foru nafarraren osotasuna defendatzen zuten. Ahalmen ekonomikoa,militarra,hezkuntza,errepideak eta kanpo harremanak zituzten.7partaide zeuden:elizak1,nobleek2 eta hiribilduak 4. Lehen gerra
Karlista galdu eta 1841eko lege itunduen Nafarroa probintzia forala bihurtu zen. Gorteak ezabatu eta diputazio erakunde nagusiena bihurtu zen.7 kide zituen: Iruña eta Lizarrako bina, eta baita Tutera, Zaragoza eta Olitetik. Diputazioak eskumen propioak zituen, horregatik diputazio forala zen.

-PIRINIOTAKO BAKEA1659

Austria txikien gainberakada eman zen, eta Europako hegemonia lortzeko Frantzia eta Espainiaren ñehia Frantziaren garapenarekin bukatu zen. Felipe IV 30 urteko gerran sartu zen. Austria eta Espainiaren nagusitasunaren aurka Iparraldeko Probintzia Batuak, Danimarka,Suedia eta Frantzia batu ziren. Espainiak hasieran garapen batzuk izan zituen baina gero galtzen hasi zen, eta Westfaliako Bakeak 1648 grra bukatu eta Frantziaren hegemonia eman zuen. Probintzia Batuak independizatu eta Frantzia Ingalaterrarekin aliatu zen 1659an Piriniotako Bakea sinatu arte Luis de Haro eta Mazarino izan ziren bi aldeetako sinatzaileak. Espainiak Katalunia, Flandes,Artois, Luxemburgo eta  Alsazia Frantziaren esku utzi zituen.

-ONDORENGOTZA GERRA

Karlos II.Sorginduak,Austria etxearen azken ordezkaria,oinordetzarik gabe hiltzear zegoen. Austriako Karlos hilobaren kaltetan Espainiako koroa beste iloba Frantziako Feliperi uzti dio, baina Felipek Frantziako koroari uko egin behar dio.Honek europako hegemonia kolokan jartzen du. Ingalaterrak La Hagako Batasun handia eratuz Karlosen alde jarriko da. Gerra Italian hasi eta Europa osora hedatuko da. Gaztela, Euskal probintziak eta Nafarroako borboiak sustatu zituzten eta Aragoi Karlosen alde jarri zen, gerra zibil baten antzera.Feliperen aldekoek Almansa,Villaviciosa eta Brihuegako garaipenak lortu zituzten.Nazioartean Frantzia jipoitua da. Karlos Austriako artxiduke hautatu eta Felipek Frantziako koroari uko egitean, Utrech eta Radstateko bake itunak sinatu ziren gerra amaitua

-UTRECHT 1713 ETA RASTADT-EKO 1714 ITUNAK

Espainiako ondorengotza gerra eta gero, Espainiako erregetzea Felipek lortu zuen. Borboindarrak Espainiaren estaiak izatetik gaur arteko Espainiako dinastia izatera pasa ziren.Europako mapa aldatu zen eta zenbait akordio egin zituzten: Felipe V Espainia eta Indietako Kolonian errege onartu zen baina Frantziako Koroari uko egin zien. BH Gibraltar eta Mallorka lortu eta Amerikako merkataritza monopolioa hautsi ziren. Austriak Flandes eta Espainiak  Italian zituen lurrak lortu zituen:Milan,Napoli,Sardinia… Holandak Flandesen hiri-hesi bat sortu zuen eta Frantziak Europako hegemonia politikoa galdu zuen.

-PLANTA BERRIKO DEKRETUAK 1707-16

Felipe V-ak ondorengotza gerran Karlosen alde eta bere aurka egoteagatik, Aragoi zigortu zuen,foru,aduana eta monetak ezabatuz eta subironotasuna galdua. Molde frantzesari jarraituz,zentralismo eta uniformizazioaren oinarrituko estatu absolutista sortu nahi zen. Gaztela eredu bakarra zenez,Gaztelako autoritateak, legeak,erakundeak, hizkuntza eta administrazioa ezarri zen.Erresuma bakoitzari zerga neketsuak ezarri zizkieten eta Aragoiko itun sistema,non erresuma bakoitzaren lege, moneta,erakunde eta foruek errespetatzen ziren, desagertu zen erresumak probintzia bilakatuz. Erregea denen gaineyik zegoen. Euskal lurraldeek,borboindarren alde jarri zirenez,Batzar Nagusiak eta Nafarroako Gorteak mantendu zituzten.

-DESPOTISMO ILUSTRATUAK

XVIII.Mendeko bigarren erdian Errege Absolutistak Aintzinako Erregimen Ilustrazioaren printzipioekin uztartzen saiatu ziren. Noblezia eta burgesia ilustratuek erreforma modernizatzaileak sustatu zituzten, Aintzinako Erregimenaren egitura politiko-sozialak aldatu gabe. Estatuak administrazioan,ekonomian,hezkuntzan eta kulturan erreformak bultzatu zituen,errege zeregina herriaren zoriontasuna bilatzea elarik. Europako Despota Ilustratu ezagunenak:Austria,Prusia,Errusia eta Espainian.Despota: herriaren iritzia kontuan hartu gabe, erabateko boterea baliatzen duen pertsona.

Entradas relacionadas: