Planta berriko dekretua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,93 KB

ERREFORMISMO ILUSTRATUAK

1 ERREFORMA POLITIKO-ADMINISTRATIBOA

 -Felipe V.Aren erreinaldia labur batez etenda egon zen, Luis I.A bere seme zaharra agintean zegoelarik. Felipe V.Ak eraldaketa garratzitsuak egin zituen Administrazioan, frantziar eredua oinarri hartuta.

 -Espainiako errege berriak hartu zituen neurri garrantzitsueank Oin Berriko Dekretuak izan ziren, Aragoiko Koroaren antzinako lurraldeetan aplikatu: Aragoin, Valentzian, Mallorca neta Katalunian. Foruak ezabatzeaz gain, Gorteak, horietako bakoitzean kapitain nagusia ezarri zuen, tributu-sistema berria finkatuz.

-Frantzia familiakoak direnez ez dago gerrarik. Felipe V.Aren lege berri batà lege salikoa

-1714an sortzen da, emakume batek ezin du gobernatu legaren arabera. Ohitura hau lege bidez Espainiara eramango dute.

-Felipe V.A ren oinordekoa  Fernando VI.A bigarren semea izan zen. Espainiak urte horietan neultrasun-politika izan zuen kanpoan. 1759an Fernando VI.A oinordekorik gabe hil zen. Karlos III.A Espainako koroa eskuratu nahian, Casertako egoitza utzi.

FERNANDO VI ETA KARLOS III

-Fernando VI eta Karlos III estatutik eraldaketa berriak bultzatu zituzten gizartean, politikan eta ekonomian, Ilustrazioko espirituaren barruan. Ilustratuek, Frantziako ereduari jarraituz, Administrazioa arrazionalizatu nahi zuten. Espainiak eraldaketak izan zituen berrogei urtez.

-Ilustratuek herrialdea une hartako beharrizanetara egokitzeko nahia zuten. Une horretan hedatutako abertzaletasun eta nazio hitzek XIX.Mendeko kontzeptuak eta errealitateak izendatzeko balio izan zuten. (Nazioa aberri moduan XIX.Mendean gauzatu). Lurralde osoan lege berberak aplikatzeko beharizana zegoen, eta gaztelania Administrazioko hezkuntza modura hedatu zen.

-Administrazioan eraldaketa gehiago egin ziren. Kontseiluek pisua galdu, baina bulegoko idazkariak lehen mailara igaro ziren. Markesak zenbait idazkaritza izan zituen Felipe V.A erregearen eta Fernando VI.A oinordekoaren erreinaldietan. Bost idazkaritza egon ziren oinordekoarekin eta mende osoan zenbait berregituratze egin ziren. Konsejeroak desagertu eta idazkariak(ministroak) agertu.

-Era berean, Erregaren ordezkoak sortu ziren, intendenteak. Probintzia kontzeptua sortu zen, intendente baten menpeko lurralde moduan. Intendente horrek miliziaren eta ogasunaren inguruko guztia kudeatzen zuen. Intendenteek lurraldeen arabera hainbat eskumen zituzten.

2 ERREFORMA EKONOMIKOAK

-XVIII.Mendean Espainian demografia berreskuratu zen. Espainiako biztanleriak hazkunde handia izan zuen eta 1700tik mendearen amaierara 4 milioi biztanle gehiago(nekazaritza-hobekuntzak zeudelako). Periferiako biztanleria Iberiar penintsularen erdialdekoa baino handiagoa zen.

NEKAZAL-ERREFORMA

-Ilustratuek egiturak modernizatu nahi eta nekazaritza-ekoizpenaren hazkundea sustatu. Gosea eragindako matxinada-arriskuak ikusita, nekazaritza-eraldaketa beharrezkoa zela ikusi zuten. Olavide, Floridablanca eta Jovellanosen ustez, Espainiaren arazo nagusietakoa nobleziak eta Elizak pilatutako jabetza handiak ziren, eta horren errua landa-inguruaren atzerapena zen.

A)Lehenengo sektorea: Nekazaritza

 -Indarrean zeuden lege feudal-jaunenak zirela eta, lur gehienak merkatutik kanpo zeuden, jabetza lotu eta amortizatuaren menpe. Nobleziaren lurrak maiorazkoari lotuta zeuden; Elizakoak, amortizatuta; udal ondasunei eta etxeei dagokionez, ezin ziren lursailetan banatu, pribatizatu edo modu eraginkorrean ustiatu. Lurrik onenak ezin ziren kapitalizatu, saldu edo hobetu. Biztanleria eta eskaera gorantz zegoenean etengabeko kontraesana: eskaera gorakorra eta eskaintza geldituaàprezioak igo, batez ere uzta txarra zegoenean. Biziraupen-krisiak gertatu.

 -Campomanes: herrialdearen aurrerapena eta nekazariek lurraren jabetza izatea eta elizako ondasunak desamortizatzea lotu. Karlos III.Aren gobernuak herri-lurrak Extremadurako nekazarien artean banatu zituen programa berri batean, helburu politikoarekin: nekazarien klase menpekoa sortu, gizarte-gatazkak urrundu. Nekazaritza-eraldaketa arrakasta izan. Jabe txikiak estatutik lurrak eta laguntza ekonomikoak lortu.

-Olavide Gobernuaren arduraduna zen Andaluzian, Sierra Morenako lur despopulatua betetzeko, lurrak kolonizatzeko proposamena. Nobleek eta Elizak esperimentua zapuztu. Olavide Inkisizioaren eskuetan geratu eta nekazaritza-eraldaketa bertan behera gelditu.

B)Bigarren sektorea: Manufaktura

-Felipe V.Aren garaian Errege Fabrikak sortu ziren Espainian. Errege-jauregietarako eta bezero aberatsentzako kalitatezko produktuak ekoitzi nahi. Koroak enpresak sortu, finantzatu eta kudeatzen zituen, eskulangile kualifikatuak bilatuz. Ohialgintzan ere aritu ziren. Guadalajarako Errege Fabrika sortu(1719) eta Segoviako Ohialen Errege Fabrikak (1723). Errege-manufakturen bizitza ekonomikoa negatiboa izan zen.

-Herrialdearen garapena bultzatzeko asmoz, Koroak gremioen monopolioa hautsi zuen. Errege Fabrikak babesten jarraitu zuten. Ez zegoen konpetentziarikà arazoa manufaktura.

-Errege-babesari esker, Guadalajarako Errege Fabrika handitu zen. Babes-ofiziala batez ere Gaztelan eta Andaluzian nagusitu zen, gogorren astindutako inguruak.

-Estatuko industriek pribilegio gehiegi zituzten eta eraginez, buruzagiak gobernutik laguntzak jasotzera ohitu ziren. Merkatu nazional horri mesede egin zion salgaien zirkulazio askea agintzeak. Euskal Herriko, Kataluniako, Valentziako eta Galiziako periferietan ekimen pribatua sakon errotu zen. Kataluniaren garaia izan zen. Ohialgintza-eskulangitza aldatu zuen eta artilearen ordez kotoia ezarriz kontsumitzaileen gustura egokitu zen.

-Ekimen pribatuak askotan oztopo hauek aurkitu zituen: eskualdean gehiegi zentralizatuta zegoen merkatua eta eskari txikia.

C)Hirugarren sektorea: Merkataritza(Azpiegiturak)

-Felipe V.Aren eta Fernando VI.Aren erreinaldietan, komunikabideak sakon hobetu zituen, nekazaritza-produktuen nazioko merkatua eratzeko. Xede nagusia biziraupen-krisiaren ondorioak arintzea. Karlos III.Ak eta ministroak errepideen plana zuten monarkiaren hiriburua Valentziarekin, Andaluziarekin, Kataluniarekin eta Galiziarekin lotzeko. Asmo horrek porrota izan: ezegonkortasun politikoa.

-Itsasoko komunikazioei dagokionez, Karlos III.Arekin Espainiako monarkiak itsas garapen garrantzitsua Portu zuen, ontziolei esker. Felipe V.Aren garaian baso-ustiapenerako planak idatzi ziren eta itsas ontzidiak barrualdeko basoetan zur-inguruen emakida lortu zuen. Batez ere garapena Amerikako baso-erreserba handiei esker garatu zen. (Barkoak egitekoà egurraà basoak ustiatuà batez ere Amerikan).

-Espainiako merkataritzanà Ilustrazioa ideiak nabarmenduak. Ekonomisten ustez, batzuk Herrialdearen Adiskideen Elkarteetan bilduta zeudela, funtsezkoa zen defizit kronikoa geldiaraztea eta barruko eskaera berpiztea. Nazioko merkatuak soilik bultzatu ahal zuen berreskurapena. Politika ekonomiko protekzionistaren hasiera izan zen, Espainiako historiaren azken bi mendeetan luzatu zena. Gero eta handiagoak ziren gastuei aurre egiteko, estatua bankaria izan zen, 1782an Espainiako lehenengo banku nazionala sortu, Banco de San Carlos.

-Garrantzi handiko beste neurri bat 1765ean Cadizek Amerikarekiko trukeetan zuen monopolioa bertan behera uztea izan zen. Espainiako zortio porturi koloniekin merkataritzan aritzeko baimena eman. 1778an Merkataritza Askearen Dekretua aldarrikatu zen. Periferiako eskualdeak bultzatu zituen eta horietan askotariko industriak sustatu ziren erregeordetzetako eskaria asetzeko.

Arlo ekonomikoan, Donostiako handikien eta merkatarien talde batek 1728an Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarra sortu zuen. Merkataritza-konpainia modernoa zen eta xedea Gipuzkoari merkataritza-zirkutu berria ematea zen, probintziara Venezuelako produktu kolonialak ekartzeko. Konpainia Gipuzkoarra sortzean itsasoz gaindiko merkataritzan zuten monopolioa hautsi zen, eta Espainiara konpainia-sistema ekarri zuen. Lehia indartsua, prezioen beherakada eta Venezuelako kreolen oposizioa zirela bide, konpainiak gainbehera izan zuen eta 1778an Filipinetako Konpainiarekin bat egin behar izan zuen. Paisaiako portuak nagusitasuna lortu, Deba haranean arma-industria garatu eta Euskal burgesian enpresa-ekimena ezarri. Horren emaitza XIX. Mendeko industrializaioa izan zen.

-Amerikako sozietate kreolak, kakaoa eta kafea esportatuz aberastu ziren. Goi-kalitate manufakturak eskatu, Espainia ekoizpenean egunean hartzen ez bazen, Britaina Handia, Frantzia eta Holanda, herrialde onuradunak izango ziren. Itsas ontzidia piraten erasoetatik babesteko, ontzidia hobetzen jarraitu, ontzi handiak Frantziako eredura eraikiz, baina abiadura handiagoarekin.

Kataluniako merkataritza loraldia:


merkataritza-sektorean egindako aldaketen onuradun handia Katalunia izan zen. Gaztelaren merkatu zabala konkistatu zuen eta indiano famatuak Amerikan sartu zirelako, Bartzelonako portutik. Nekazaritza-inbertsioak eginda, industrializaziora berandu iritsi ziren.

3 ERREFORMA HEZKUNTZAN ETA KULTURAN

Hezkuntza-politika


:

Gizarte

Klase berriakà jakintza teknologikoak eskatu(lanbideak hobetu, merkatuak ireki). Estatuari hezkuntza hobetzeko eskatu, pentsamendu zientifikoa eta ikerketaren garapena oinarri hartuz. Karlos III.Aren gobernara eraldatze-borondateak klase agintarien eta Elizaren kontserbadismoa aurrez-aurre aurkitu. Hezkuntza nazio-integraziosoko faktore bihurtuà Liberalismo bidea ireki.

Lorpenak: hezkuntza-erakunde berriak sortu; Nobleen Seminarioa eraldatu eta Unibertsitate-eraldaketako planak.

Kultura-berriztapena:


Gutxiengo ilustratu horrek Espainiako Kultura berritu zuen eta intelektualen zenbait belaunaldi egon ziren. Jeronimo Feijoo dibulgazio-lan handia egin zuenà “Teatro Crítico Universal”. Mayans y Siscar eta Florez Europako Kulturarekin harreman estuak izan, zerrenda oso handia zen eta Gobernuan parte hartzeko deia egin: Campomanes eta Olavide. Mendearen amaneran beste talde bat agertu zen: Cabarrus eta Jovellanos barruan izanda.

Entradas relacionadas: