Pintura: inpresionismoa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,91 KB

Errealismoa 1840. Urtean sortuko den mugimendu literario eta artistikoa da. Hamarkada honetan burgesia protagonista izango duen azken oldarraldi iraultzailea ematen da. Europan protagonista berri bat agertzen da, proletargoa. Gizarte industriala, fabriketako lana eta hirietako bizimodua, landa eremuko mundu tradizionalari nagusituko zaio. Errealismoak burgesiaren deshumanizazio, hipokresia eta konbentzionalismoen salaketa soziala egingo du. Beraz, errealismoaren helburua errealitatearen adierazpen objektibo eta egiantzekoa egitea izango da. Erromantizismoaren gehiegikeriekiko erreakzioa izango da. Sentimentalismoa, gai historikoak eta moralizanteak baztertu egingo ditu, gaiak egunerokotasunetik atereaz.

Pintura Errealismo


Arte erromantikoaren ebasioa eta subjektibismoa bazterketa

Pintura objektiboa da, errealitatea edertu nahi ez duena. Egunerokotasuna zehaztasunez erakusten du: landan, hirian, intimitatean edo  lanean.
Egiantza: “feismoa”: ezaugarri hori leporatuko zaio, langile eta laborariak irudikatzean edertasuna ez bilatzeagatik.

Konbentzionalismo eta idealizazioen bazterketa.Garaikidetasuna

Bere garaiko mundua da errepresentatzea merezi duen gairik duinena.

Konpomiso soziala

Artearen helburua soziala da, erromantizismoaren “arteagatiko artea” idearekin talka eginez. Lanak kritika sozialaren manifestuak dira.

Teknikak eta estiloak askotarikoak

Artistak batzen dituena gaia da, ez ezaugarri formalak.
Argazkigintzaren aurrerakuntza (Louis Daguerre, 1830): garrantzitsua izango da pintore errealistentzako. Argazkiak momentua betirako harrapatu eta izozten baitu. Lan errealista askoren abiapuntua da.  Kolore paleta mugatua da, baina indartsua.Konposizioak soilak dira.Materia asko duen pintzelkada, sarri espatularekin ematen duenaz, batez ere paisaia pintatzean.Figuren modelatua sendoa eta gogorra da.


Surrealismo


Figurazioak tematika subjektiboa eta izaera onirikoa du. Freuden inkonszientearen tekniketan oinarrituta. Izaera figuratiboa baztertu egingo da “surrealismo abstraktoan”. • Errealitatearen interpretazioa amets, inkosnziente, magia edo irrazionalitatearen ikuspegitik.Irudi ezberdinak (errealak edo irrealak), bai denboran zein espazioan. Objektuak eta formak ohiko esanahitik askatzen dira (“desorientazioaren” printzipioa). Ikuslea desorientatuta dago ez daki zeri jaramon egin. Esanahi bat baino gehiegoko irudiak (“diskordantziaren” printzipioa). Ad: animali baten burua dirudien hodei bat. Suntsipenari eta paradogikoa, absurdoa, galkorra eta misteriotsua denari ematen zaio garrantzia. Onirikoaz gain, edozein sinbologia mota erabiltzen da, batez ere erotismoa eta sexualitatearekin lotutakoak.  Estilo guztiak lantzen dira: klasikoa, barrokoa, ingenuismoa, futurismoa,Joku pertzeptibo eta ilusionistikoak. Lanketa piktoriko oso zehatza, marrazkia eta figura kontu handiz zainduz Argilunak eta kolore modelatua.Metodo eta teknika berrien asmakuntza: pintura automatikoa, frottage eta grattage. TEKNIKAK Pintura automatikoa. Automatismo psikiko bidez egina. Sormena ez dago pentsamendu arrazionalak estilistikoki baldintzatuta. Frottage. Gainazal zimurtu batetik (egurra, adibidez) irudi bat paper edo mihise gainera marruskadura bidez transferitzea. Marrazkiak eta testurak pintura automatikoa garatzeko abiapuntu gisa erabiltzen dira (irudi fantastikoak). Grattage. Koloreak arbitrarioki zabaltzen dira ohol batean. Lehortu ondoren punta zorrotz batekin harraskatu edo grabatzen da marrazki edo graffitiak sortuz. Teknika hau pintura automatikoaren abiapuntu gisa ere erabili zen.


Inp.GAIA: HUTSALA DENAREN ERREKUPERAZIOA. Honela arreta arazo formaletan jartzen da. Paisaia, generorik emankorrenetako bat, gai nagusia da. Paisaiak inpresionisten interes guztiak konzentratzen dituen eremu bat eskeintzen du: aire librea, naturarekin kontaktua, argiarekin topatzea. Azken hau, argia, aldakorra denez, koloreen nabardurak ere aldatuz joango dira egunak aurrera egin ahala. Paisaiaren barruan, ohikoak dira ura, elurra eta lanbroaren errepresentazioak. Oso gogoko dituzte nabardura kromatiko-luminikoak eta islapenak mugagabeak egiten diren gainazalak. Figura gutxiago agertzen da, eta egiten duenean paisaiaz inguratuta pintatzen da. Orain figura aitzakia bat da paisaia pintatzeko (klasizismoan alderantziz zen). Dena dela, badira ytntranszendenteak diren gaiak ere: estropadak errekan, emakumeak lorategian,, tren geltokia, kalea elurpean, dantza..., denak instantanearekin erlazionatuta. TEKNIKA: Inpresionistak teknika azkarra dute, pintzelkada solte, luze eta materia piktorikoz beteak, atmosferaren bibrazioa hobeto kaptatzeko. Ez dago ukiturik. Lerroa desagertu egiten da eta pintzelkada eta kolorea dira balore nagusienak.Goya jotzen da, sarri, pintzelkada mota horren aintzindaritzat. KOLOREA: Esanguratsua da inpresionistek kolore beltza kentzea paletatik. Horren arrazoia: itzalak ez direla inoiz beltzak, koloreztatuak baizik. Zuri purua, era berean, ez da existitzen, argiak nabardura mugagabeez betetzen baitu. Kolore puruaren alde egiten dute, nahiz eta zuzenean nahasten dituzten koadroan bertan. Ikuslea da elkarrengandik hurbil dauden koloreak nahastuko dituena. MODELATU tradizionala, kolore eta argi gradazioekin, ez da existitzen. Formak eta bolumenak inpaktu argitsu eta kromatikoetan disolbatzen dira. PERSPEKTIBARIK EZA: Espazioaren balorazio berria. Ez dago sakoneraren ilusioa ematen duen espazioarekiko interesik. Desagertu egiten da koadroa eskaparate edo leiho bihurtzearen kontzepzio tradizionala. Zerbait bizia izan behar du, natura zati bat, beraz, perspektiba eta konposizio tradizionala baztertu egiten dira. Koadro askotan deigarria da ikustea nola figurak eta
objektuak enkoadretik kanpo geratzen diren, argazki batean bezala.
ARGIAREN BALORAZIO BERRIA: kolorea ez da existitzen, ez
eta forma ere. Airea-argia erlazioa bakarrik. Horrela, argia da
koadroaren benetako gaia, eta horregatik errepikatzen dute gai
berbera eguneko ordu ezberdinetan. Argi kopuru eta kalitatea dira
objektuaren konfigurazio bisuala ematen diguna. Horrek eta aire
librean pintatzera bultzatuko ditu, era azkarrean hain aldakorra den
hori kaptatzeko

IDENTIFIKAZIOA:Gernika edo ezagunagoa den bezala Guernica kuadro hau, Pablo Picassok egin zuen 1937ko maiatza ekaina bitartean. Lan hau, Madrilen dago bertako Reina Sofia museoan, batzuen aburuz Gernikan egon beharko balitz ere.AZTERKETA FORMALA:776,6 cm × 349 cm-ko dimentsioa duen lan hau, oleoa ohial gainean teknika erabiliz egin zen, koloreari dagokionez, zuria eta beltza dira nagusi baina argi ikus daiteke grisen erabilera ere. Lana, kubismokoa da eta lanean argi ikusten da kubismoaren eragina. Kuadroak gernikako bonbardaketa islatzen du, eta esn beharra dago tristura eta sufrimendua trasmititzen dituela. AZTERKETA ESTETIKOA:Koadroan bederatzi sinbolo daude irudikatuta: sei gizaki eta hiru animalia ( zezena, zaldia eta usoa). Ezkerretik eskuinerazko norabidean, honako hauek dira pertsonaiak   Zezena: Irudian ezkerrean agertzen da, gorputz iluna eta burua zuria. Zezenak, Picassoren sinbolismoan, “basakeria eta iluntasuna” adierazi nahi ditu. Hau ere, Picassoren beste margolanetan ikus dezakegu; adibidez, Minotauromaquia (1953). Artistaren autorretratu bat dela esaten duteAma seme hilarekin: Zezenaren azpian kokatuta, babestuta balego bezala, aurpegia zerura begira. Bere mihia zorrotza da. Besoetan semea dauka hilik. Honen eredu ikonografikoa “Pietaa” dela esaten dute krikitoek]. Juan Larrearen arabera ama-semeen taldeak Madrilgo hiria sinbolizatzen duUsoa: Zaldia eta zezenaren artean kokatuta dago, ez da ondo ikusten. Hegala jaitsita dauka. Hala eta guztiz ere, bakearekin erlazionatzen daSoldadua: Egia esanda, buru, beso eta aztarnak ikusten dira. Esku bat zabalik dauka eta bestean ezpata eta lore bat dauzka, itxaropen izpi bat bezala interpreta litekeena


Bonbila: Irudi honek intriga esnatzen du. Koadroaren erdian kokatzen da eta kritikoek bonba sinboloarekin erlazionatzen dute, beste teoria bat zientzia eta elektronika aurrerapenekin lotzea da.Zaldia: Konposizioaren erdian. Bere gorputza eskumara begira dago, baina buruak ezkerraldera begiratzen du, zezenak bezala. Bere burua eta lepoa grisa dira,bular eta hanka zuriak, eta gainerako gorputza trazu txikiz estalita dago.Emakumea belauniko: Beste bertsio bat; emakumea zaurituta dago eta zaldiarengana doa deskantsatzeko.Emakumea kriseiluarekin: Gela argiztatu egiten du. Errepublikako alegoria bezala interpreta daitekeSutan dagoen etxea. Picassok espresibitate gehiago lortzen dupertsonaien xehetasunak azpimarratuz lerro soilen bitartez.Gizona erreguka. Gizon bat agertzen zaigu zerura begira abioiei erregutzen bonbardaketa bukatzeko. Pertsonaia hau Goyaren margolan batean inspiratzen da,Maiatzeko fusilamenduak.Gezi zeiharra. Zaldiaren ipurmasailen azpian kokatuta. Hildakoaren arima ren sinboloa izan daiteke, gorantz doala, botere gaztoen gaineArgi utzi behar da, Picasso ez zela Gernikan egon eta lan hau enkarguz egin zuela.

Entradas relacionadas: