Piaget-en Garapen Sentsomotorearen Etapak: Haurren Adimenaren Eboluzioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,56 KB

Jean Piaget psikologo suitzarrak haurren garapen kognitiboa aztertu zuen, eta bereziki garrantzitsuak dira garapen sentsomotorearen sei etapak. Etapa hauek haurrak mundua nola hautematen eta ulertzen duen azaltzen dute, jaiotzatik bi urte ingurura arte.

1. Erreflexuen Jarduna (0-1 hilabete)

Haurra jaiotzen denean, erreflexu, jarrera eta sentsazioek osatutako herentziazko muntaia bat du. Jokamolde horiek ingurumeneko estimulu zehatzekiko erantzun automatikotzat jotzen dira. Egokitzen hasten direnean, garapena gertatzen da.

  • Zurrupatze-erreflexua: estimulurik gabe egiten du. Amaren titiburura hainbat hurbilketa egiten ditu.
  • Begi-ninien erreflexua.
  • Sentsazioak.

Piagetek jaioberriaren gaitasunez ikusmolde ezkorra islatzen du, haurraren egokitze-errepertorioa biologikoki erabilitako erreflexu sinpleetara mugatzen dela adieraziz.

2. Lehen Mailako Erreakzio Zirkularrak (1-4 hilabete)

Eskema erreflexuak eskema aktibo bihurtzen dira, objektu berriak sartuz. Oraindik ezin da adimenaz hitz egin. Haurrak lehen mailako erreakzio zirkularrak egiten ditu: bere gorputzean oinarritutako ekintzak dira, halabeharrez sortutako ondorio batzuk berriro sorrarazteko ahaleginean eginak.

Adibidez, haurrak, sehaskan dagoenean, hankak astintzean izara mugitzen dela ikusten du; beraz, berriro egiten du, oraingoan nahita, aurreko ondorioa lortzeko.

Imitazio garbirik ez da, baina bai kutsadura: helduak haurraren ekintza bat imitatzean, haurrak errepikatu egin ohi du. Ez dago objektuaren iraunkortasunik.

3. Bigarren Mailako Erreakzio Zirkularrak (4-8 hilabete)

Etapa honetan, eskemak gorputzari aplikatzen zitzaizkion. Ez dago jokamolde asmodunik. Ekintza baten helburua ez da aurretik ezartzen, ekintzaren errepikapen gisa soilik baizik. Nolabaiteko imitazioak egin ditzake.

«Ni» eta «munduaren» arteko bereizketa egiten hasten da. Amarenganako atxikimendua zenbat eta hobeagoa izan, orduan eta hobeto bananduko da. Etapa honetan, ezezagunarekiko beldurra sentitzen du. Kanpoko munduarekiko interes handiagoa agertzen da.

Eskemak haurraren gorputzetik kanpo, ingurunearen esploraziorantz bideratzen hasten dira. Ondorioz, jostailu bat maneiatzen duen haurrak objektu hori esploratzeko benetako interesa duelako maneiatzen du.

4. Bigarren Mailako Eskemen Koordinazioa (8-12 hilabete)

Jokamolde adimentsuak egiten dituzte. Bi ekintza-eskema bakar batean koordinatzen dira. Haurrak asmoak, bitartekoak eta helburuak bereiz ditzake. Hainbat eskema lor ditzake helburu bakar bat lortzeko. Desio bat hautematen du, eta gero nola lortu irudikatzen du. Hori asmo-jokamoldea da.

Objektu bat bere bistatik erori eta desagertzen bada, bilatzeko gai da. Heldu batek interesatzen zaion objektu bat zapi baten azpian gordetzen badu, haurrak bilatu egingo du. Berentzat berriak diren imitaziozko jokamoldeak egin ditzake, baita mugimenduak imitatu ere. Kausalitatea eta denbora menderatzen hasten dira.

5. Hirugarren Mailako Erreakzio Zirkularrak (12-18 hilabete)

Haurrak aktiboki parte hartzen du: ingurunean oinarritutako ekintzak dira, haurrak aldaketak eginez errepikatzen dituenak, ondorioak esperimentatu eta emaitzak frogatzeko.

Objektu bat batzuetan leku batean eta bestetan gordetzen diotela ikusten badu, behar bezala bilatzen du gorde den lekuan; baina, berak ikus ez ditzakeen lekualdaketak eginez gordetzen den objektuarekin, oraindik arazoak ditu.

Imitazioa sistematikoa eta zehatza bihurtzen da. Gauza berriak erakusteko modu eraginkorrean erabil daitezke. Esperimentazio aktiboa eta trona-jokamoldea agertzen dira. Munduari buruzko gauzak ikusten ditu haurrak.

6. Bitarteko Berrien Asmaketa Buru-Konbinazioen Bidez (14-24 hilabete)

Asmaketa eta irudikapena osatzen dira. Asmaketak, arazoak konpontzeko objektuen gaineko zuzeneko ekintzaren lekua hartzen du. Objektuaren iraunkortasunari dagokionez, objektua kontserbatu egiten da eta iraunkor bihurtzen da. Kausa-efektu erlazio sinpleak ulertzen ditu.

Etapa honetan, jolas sinbolikoa eta imitazio diferitua agertzen dira:

  • Jolas sinbolikoa: kartoizko kaxa kamioi bat balitz bezala arrastaka eramaten du.
  • Imitazio diferitua: aurrean ez den ereduaren irudikapena den imitazioa.
  • Irudikapena: aurrean ez dagoen objektu, egoera edo gertaera bat gogoratzen du haurrak. Irudikapenak pentsatzearekin du zerikusia.

Entradas relacionadas: